Luisa Etxenike eta Julia Otxoa, Donostia Kulturaren eduki digitalen eskaintza berriaren baitan
- Xehetasunak

Luisa Etxenike eta Julia Otxoa idazleak, Donostia Kulturak konfinamendu aste hauetan herritarrei eskaintzeko abian jarri duen eduki digitalen eskaintza berriaren baitan egongo dira.
Donostia Kultura web orrialdearen eta erakunde honen sare sozialen bitartez, Etxenike eta Otxoa idazleak, beste idazle eta ilustratzaileekin batera argitaratu gabeko edukiak aurkeztuko dituzte datozen asteetan. Horretaz gain, eskaintza honek kultura alorreko ekitaldi mota oro ditu barne, teknologiari esker gure etxeetara hurbilduz, denok horiek gozatu ahal izateko.
Fernando Savaterek covid-19aren krisialdiaren ikuspegi humanista eman du
- Xehetasunak

Fernando Savaterek zuzeneko elkarrizketa batean parte hartuko du Covid-19aren krisialdiaren gainean ikuspuntu humanistatik hausnarketa egiteko, bai eta horrek gizartearengan orokorrean eta herritar bakoitzaren bizitzetan zehazki duen eraginaren gainean ere hausnarketa egiteko.
Gehiago irakurri: Fernando Savaterek covid-19aren krisialdiaren ikuspegi humanista eman du
Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du
- Xehetasunak

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, Gipuzkoa, 1985) gure kideak berriki Verbum argitaletxeak plazaratutako Mitos y Leyendas de Europa antologian parte hartu du, 2019ko Haur eta Gazteentzako Verbum Sarian “Fuenterrabía, tierra de vikingos” bere kontakizunarekin lortutako saria dela eta.
Obra honetan parte hartu duen gainontzeko egileak Gabriela Alcolea González, Glauber A. Senarega, Julia Rosa Vázquez, M. Carmen González López, Nati Sánchez Esteban, Sergio Agrelo De los reyes eta Yoandy Cabrera izan dira.
Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du
Javier Gil Díez-Condek Edward Rosset idazleari omenaldia aurkeztuko du
- Xehetasunak

Javier Gil Díez-Conde idazle eta irakaslea izango da Edward Rosset idazleari omenezko ekitaldia aurkeztu eta gidatzeko arduraduna. Euskal Herrian eleberri historikoaren egile emankorrena izan den Rosseti omenaldia CBA Irungo Udal Liburutegian izango da (San Juan plazan), datorren ostegunean, martxoak 12, 19:00etan.
“Edward Rosset, una vida de libro” lelopean egingo den ekitaldian Barkarne Atxukarro (Oskarbi, Bidasoaldeko Idazleen Elkarteko presidentea), Juantxo Atxukarro (kazetaria) eta Carol Rosset (egilearen alaba) izango dira. Ekitaldiaren amaieran oroitzapenezko plaka bat eta Mensu margolariak (idazlea eta Oskarbiko kidea) egindako kuadro bat emango zaio egileari.
Gehiago irakurri: Javier Gil Díez-Condek Edward Rosset idazleari omenaldia aurkeztuko du
“Miren Matian – Miren en Matia”, Iñaki Sainz de Murietaren liburu elebidun berria
- Xehetasunak

Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarra sentsibilizazio sozialerako proiektu batean MatíaZaleak-ekin aritu da elkarlanean, bi belaunalditan fokatzen den ekimen baten bitartez: helduak eta haurrak.
Miren Matian – Miren en Matia ipuin elebiduna da (euskaraz eta gazteleraz) eta Bermingham Matia zentroan bizi diren 4 emakume zoragarriren istorioa kontatzen du. Iñaki Sainz de Murietaren laguntza eduki du idazketa lanetan, eta Sofía Herbónena ilustrazioak egiteko.
Gehiago irakurri: “Miren Matian – Miren en Matia”, Iñaki Sainz de Murietaren liburu elebidun berria
