Ángela Mallének bere obra berria aurkeztu du: “Entretanto, en algún lugar”
- Xehetasunak

"Entretanto, en algún lugar" aurkeztu berri da, Ángela Mallén idazlearen azken lana.
El Desvelo Ediciones argitaletxeak plazaratua, Victoria 0’May ilustratzailearen azalarekin eta gure bazkide ere den Julia Otxoa idazlearen hitzaurrearekin, bere egilearen hitzetan, honakoa “ipuin (edo ez hain ipuin) liburu bat da,horietako batzuk txikiak eta bihurriak eta besteak jada helduak direlarik”. “Entretanto, en algún lugar” liburua datorren ekainaren 15ean jarriko da salmentan, hala ere liburu-dendetan eta El Desvelo Ediciones argitaletxearen web orrialdean erreserbatu daiteke jada.
Gehiago irakurri: Ángela Mallének bere obra berria aurkeztu du: “Entretanto, en algún lugar”
“Mateando con Mao”, Juan Miguel Idiazabalen eskutik datorkigun poesia sozial “argentxinatarra”
- Xehetasunak

Juan Miguel Idiazabal Idazlearen “Mateando con Mao” obran sakonduko gara
Egileak Txinan 7 hilabetez bizitako esperientziei buruzko poesia sozial garaikidea jorratzen duen liburua da.
Egileak berak liburu honen gaineko bere sentsazio eta sentipenak azaltzen dizkigu, idazle argentinarrak hain herrialde erakargarri bezain ezezagun horren gainean duen ikuspuntu ezin pertsonalagoa erakutsiz.
Ager Aguirreren azkena: “Escalera de címenes”, “Póker de asesinatos”eleberriaren ustekabeko jarraipena
- Xehetasunak

“Escalera de crímenes”, Ager Aguirreren obra berria plazaratu berri da.
Thriller poliziako bat da, 2018an argitaratu zen “Póker de asesinatos” eleberriaren jarraipena ekarriz.
Bi izenburuek Killer Cards moduan batailaturiko saga osatzen dute eta bere egileak ohartarazi duenez beharrezkoa da lehen liburua irakurtzea obra berrian murgildu ahal izateko.
Iñaki Sainz de Murietak Monfragüe Parke Nazionala mikokontakizunen I lehiaketa irabazi du
- Xehetasunak

“Diente de León” kontakizunarekin, Iñaki Sainz de Murieta idazleak Monfragüe Parke Nazionala Mikrokontakizunen I Lehiaketa irabazi du.
Monfragüeko Parke Nazionalak , pasa den maiatzaren 24ean, igandearekin izan zen Parkeen Europako Eguna ospatzeko, parkeen garrantzia, horien onura eta bere kontserbazioaren inguruko mikrokontakizun lehiaketa bat egitea erabaki zuen.
Carlos Télezek “La herida” bere bigarren eleberria plazaratu du
- Xehetasunak

Carlos Télezek bere bigarren eleberria plazaratu berri du, "La herida" izenburupean.
"El hijo de la huida" bere lehen obrak izandako harrera handiaren ondoren, egile barakaldarrak bere debutaren osagaiak mantendu ditu bere bigarren lanean, trama eta garapen landuagoarekin, irakurleari zuzenean hitz egiten dion istorio bat sortuz.
“La herida” eleberrian bere egilearen pasio handiak azaltzen dira berriro: literatura, zinema eta musika.
Gehiago irakurri: Carlos Télezek “La herida” bere bigarren eleberria plazaratu du
