Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Martín McCoy eta Gemma Herrero Virtoren “Olvida” salgai dago jada

Xehetasunak
18 Maiatza 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Maiatza 2020

“Olvida”,Gemma Herrero Virto eta Martin McCoy idazleen azken obra salgai dago jada.

“Eleberri beltz eta fantasia paranormalaren nahasketa” honek, bere egileen definitzen duten moduan, kontraste hiria den Detroiten garatzen den ikerketa zirraragarri bat eskaintzen die irakurleei.

Obra honekin, Gemma Herrero Virto eta Martín McCoyk Amazon Storyteller 2020 Literatura Sarian parte hartu dute.

Gehiago irakurri: Martín McCoy eta Gemma Herrero Virtoren “Olvida” salgai dago jada

Francisco de Paula Garcíaren “Iparragirre en la Corte” aurkeztu dute

Xehetasunak
14 Maiatza 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Maiatza 2020

Francisco de Paula Garcíaren "Iparragirre en la Corte" liburu berria aurkeztu berri da “konfinamendutik”, Errege Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gorteko Delegazioak argitaraturik eta datorren maiatzaren 23an jarriko dute salgai.

“Gernikako Arbola” abestiaren egile izandako José María Iparragirre bardo urretxuarrak 1830, 1850 eta 1870eko hamarkadetan zehar Madrilen egindako egonaldiei buruz egileak burututako kazetaritza ikerketa xehe eta luzearen emaitza jasotzen du obra honek.

Bere esperientzien kontakizuna, erromantizismoaren urte horietan zehar Gortean zeuden euskaldunen inguruko pertsonaia erakargarriekin izandako harremanetan aurkitzen da. “Gernikako Arbola” abestiaren bertsiorik zaharrena dokumentatu eta data jartzen zaio ere, Madrilen estreinatu zen 1853 urte berekoa.

“Iparragirre en la Corte”, Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrenarekin plazaratu da, efemeride honen inguruan antolatutako ekitaldi askoren artean zati garrantzitsua delarik hau.

Madril giltzarria da Iparragirreren bizitzan eta hiri honetan izandako egonaldi ezberdinetan edukitako gorabeherak nahiko ezezagunak dira, horregatik sakondu du Francisco de Paula Garcíak Gortean edukitako bizipenetan eta orduko Madril horren erretratuan, egile donostiarra bertan bizi den heinean ongi ezagutzen duen hiria alegia.

Bere hitzen arabera, “1850eko hamarkadako movida madrileña-k oso harrera ona eman zion José María Iparragirreri, orduan Europako erbestetik itzuli berria zen kantautore ibiltari ezezagun bat zelarik”.

XIX mende nahasi hartan “esparru politiko, finantzario, sozial eta kultural guztietan eragin handia zuten euskaldunek eratzen zuten talde handi bat Madrilgo gizartean finkatu zen, bere hazkundea eta garapena lagunduz baina haien sustraiei leialtasuna mantenduz”, dio ere egileak.

Maiatzaren 23tik salgai egongo den “Iparragirre en la Corte” liburuak, “Madrileko egonaldietan zehar bardoak ezagututako eragin handiko euskal kolonia” ikertzen du, “iraultza politiko, industrial, ekonomiko, artistiko eta herrikoiek markatutako garai txundigarri batean”.

Obra interesgarri honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Sansolen (Lizarraldea, Nafarroa) egindako aurkezpenari buruzko artikulu hau irakurri eta bideo hau ikus dezakezu, egilea bertan egon egon baitzen konfinaturik obra idatziz martxoaren 4tik apirilaren 29ra arte. 

Ager Aguirreren azken lana: “GRAWELL-En el mundo de las brujas”, “Entre mundos” trilogiaren bigarren zatia

Xehetasunak
05 Maiatza 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Maiatza 2020

Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Grawell-En el mundo de las brujas". 

"Aisling-En el mundo de los sueños" liburuarekin hasiera emandako “Entre mundos” trilogiaren bigarren zatia da izenburu hau. Lehen liburuarekin gozatu zutenek, Triz eta Gareren magia, fantasia eta abenturekin gozatzen jarraitzeko aukera dute orain.

“Grawell-En el mundo de las brujas” liburuarekin, gaztelaniaz idazten duten egile independenteetan pentsatuz Amazonek antolatzen duen 2020ko literatura sariaren deialdian parte hartu du Ager Aguirrek. Aurtengo deialdia maiatzaren 1ean ireki zen eta datorren abuztuaren 31ra arte luzatuko da. Aguirre lehiaketa honetako finalista izan zen jada duela bi urte,"Póker de asesinatos" bere obrarekin.

Gehiago irakurri: Ager Aguirreren azken lana: “GRAWELL-En el mundo de las brujas”, “Entre mundos” trilogiaren...

“Kazajistán”, Jesús María Sáezen obra berria salgai dago jada

Xehetasunak
04 Maiatza 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Maiatza 2020

Jesús María Sáez idazlearen obra berria salmentara atera berri da, "Kazajistán" izenburua daraman Gerra Hotzean girotutako espioitza thriller bat.

Fikzio honetan (erreala izan daitekeen arren), egileak armamentu lehiaren zentzugabekeriaren gainean hausnarketa eragin nahi digu, bai eta fundamentalismo erlijioso erradikalaren izugarrikerien gainean ere.

“Kazajistán” liburua, "Siberia" liburuarekin hasitako “Trilogía del Este” sortaren bigarren zatia da, azken hau Amazonen formatu elektronikoan salduenetakoa den espioitza liburuetako bat alegia eta Jesús María Sáezen obrarik nabarmenenetakoa ere. Edozein kasutan, trilogia baten baitan egon arren eta lehen liburuko pertsonaiak berriro taularatzen dituen arren, obra berria modu independentean irakurri daiteke.

Gehiago irakurri: “Kazajistán”, Jesús María Sáezen obra berria salgai dago jada

“Son de la madrugada”, Javier García-Egocheagaren obra berria salgai dago jada

Xehetasunak
27 Apirila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Apirila 2020

 

Javier García-Egocheaga idazlearen azken obra salmentara atera berri da, “Son de la madrugada” izenburua daraman eleberri beltza alegia, Verbum argitaletxeak argitaratua.

Madrilen, eta hein txikiagoan Kolonbiako Cali eta Cartagena de Indias hirietan ere girotutako istorioa da. Obra salsari omenaldia da, eleberriaren izenburuan bertan ere hala adieraziz.

Gehiago irakurri: “Son de la madrugada”, Javier García-Egocheagaren obra berria salgai dago jada

Página 43 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio