Literarte aldizkariak 5 eta 9 urte bitarteko haurrek idatzitako haurrentzako ipuinen lehiaketa bat antolatu du
- Xehetasunak

Literarte argitaletxe eta ekitaldi antolatzaileak Haurrentzako Ipuinen Lehiaketa bat antolatu du, izen bereko aldizkarian argitaratzeko.
Hiru hilabetean behin plazaratzen den literatura argitalpen hau 2020 amaieran bere lehen alea plazaratu zuen eta jada bi ale argitaratu ditu, oraingoan haurrentzako atal bat irekiz, 5 eta 9 urte bitarteko haurrek idatzitako ipuinei bideratua.
Atal honetan txikienen artean sormena, irudimena eta idazketa sustatzea da helburua, haien obrak zabaltzeko kanal bat eskainiz.
Ipuin horiek aukeratzeko lehiaketa deialdia egin da, bere oinarriak jarraian laburbiltzen ditugularik:
José María Lizundiari EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
José María Lizundiari Euskadiko Idazleen Elkartera ongi etorria ematen diogu.
1980 urteaz geroztik Santa Cruz de Tenerifen bizi den bilbotar hau idazlea, saiakera egilea, abokatua eta editorea da.
Kazetaritzan ibilia, Santa Cruz de Tenerifeko Abokatuen Elkargoaren “IUS” aldizkariaren eta “Togas y letras” web orrialdearen zuzendaria izan zen. “Diario de Avisos” aldizkarian artikulugilea izan da, bai eta “El Día” argitalpenean gaurkotasun erredaktorea ere.
Kanariar Ikerketen Institutuko eta Tenerifeko Herriaren Lagunen Errege Elkarte Ekonomikoko kide osoa da. Tenerifeko Arte Ederren Zirkuluko Idazkari Nagusia izan zen 10 urte baino gehiagoz.
Editore moduan "Ensayos Saharianos" sortu zuen eta bere zuzendari da egun, egile marokoar,kolonbiar eta espainiarren 9 izenburu argitaratuz. Horien artean José María Lizundia egilearen "Tánger y Melilla confrontadas, otros sesgos simbólicos y literarios" obra nabarmendu daiteke.
Gai oso anitzak jorratu ditu, hots euskal kultura, kanariar literatura eta kanariar nazionalismoa, Mendebaldeko Sahara, laborismoa, sindikalismoa eta abar.
Lizundiablog blogaren kudeatzailea da.
Ongietorria AEE/EIEra, José María!
Gehiago irakurri: José María Lizundiari EIEra ongietorria eman diogu
Egilearen Jardunaldiak bueltan dira kultura eta industria elkarrekin berriz imajinatzeko
- Xehetasunak

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin.
2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.
Udaberri literarioa: 2021 nobedadeen urtea izango da
- Xehetasunak

Urtarriletik hona gure bazkideen azken argitalpenen plazaratzeak iragarri ditugu, unibertso ezberdinetara garamatzaten obrak eta hausnarketak eta emozioak eragiten dizkiguten lanak: José Ignacio Carneroren azken eleberria "Hombres que caminan solos"; "La herida", Carlos Télez Sedanorena bertsio digitalean; "El ruido de entonces", Anton Arriolaren eskutik; "La montaña del infierno", Marisol Ortiz de Záraterena; “Medios digitales, participación y opinión pública”, Daniel Barredo idazlearena edo "La escultural Mary" audioliburua, M.J. Praderaren eskutik.
Negua udaberri literario batekin amaitu da, urtaroari dagokionez gain ere luzatuz eta liburu onez jositako 2021 urtea iragarriz. Jarraian, oraindik plazaratzeko zain dauden gure bazkideen zenbait argitalpen iragartzen dizkizuegu:
Gehiago irakurri: Udaberri literarioa: 2021 nobedadeen urtea izango da
M.J. Praderaren “La Escultural Mary” audioliburua jada eskuragarri
- Xehetasunak

Gaurkoan M.J. Praderaren "La escultural Mary" audioliburua aurkezten dizuegu.
Alt autores, Xook Audio argitaletxea eta Jarpa Studio produktoraren artean lortutako akordioaren baitan sortutako audioliburu hau plataforma nagusietan eskuragarri dago jada (Storytel, Kobo, Podimo, Audiolibros.com), Yotzmit Ramírez bikoizketa aktorearen ahotsarekin.
M.J. Praderaren “La escultural Mary” audioliburuak, nolabaiteko ikuspuntu historiko batetik, milioika kubatarrek haien herrialdetik kanpora egindako erbeste luzearen gorabeherak kontatzen ditu. Eta, bereziki, erbesteko haur kubatarren ziurgabetasunak: errefuxiatutako haurrak, bakarrik dauden adin txikikoak, XX mendeko hirurogeiko hamarkadan Kubatik irten zirenak eta XXI mende betean dauden beste hainbeste haur errefuxiatuen oso antzeko istorioa dutenak.
Orain audioliburuan aurkezten den istorio honek, Kubari dagokionez XX mendeko bigarren erdialdeari birbegirada ematea ahalbidetzen du, amaierarik ez duela dirudien ihesean haien lurraldetik atera zituzten kubatarren bizi esperientziari garrantzia berezia emanez. Kuban aldaketa soziala ematen ari den garai hauetan, kontuan hartu beharreko ikuspuntu bat eskaintzen du liburuak. Yotzmit Ramírez mexikarraren ahotsak maisutasunez garamatza istorio honetan barna.
Gehiago irakurri: M.J. Praderaren “La Escultural Mary” audioliburua jada eskuragarri
