Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

#LiburuarenEguna2021: Gure bazkideen sinatzeak eta aurkezpenak

Xehetasunak
21 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Apirila 2021

#LiburuarenEguna2021 iritsi da eta, jardunaldi hau lehen egiten genuen moduan oraindik ospatzen ez dugun arren, liburuak kalean berriro ere gozatu ahal izateak eta egile eta irakurleen arteko elkarrekintza edukitzeak pozez betetzen gaitu.

Artikulu honetan EIEko bazkide batzuek programaturik dituzten sinatze ekitaldiak, aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak jasotzen ditugu.

Apirilak 22

19:00etan Mertxe Mansok "Antología Poética del Desexilio, Los Nautas" liburuaren aurkezpena egingo du @bibliotecajoseriquelme Instagram profilean, La Línea de la Concepcióneko Liburuaren Azokaren ekitaldien baitan.

Apirilak 23

11,30etan Ricardo Díez-Pellejerok Zaragozan, Ediziones Olifante argitaletxearen etxolan, José Antonio Labordeta Parkean, "MICTLÁN, Odas a la muerte" bere poema bilduma aurkeztuko du.

11:30etan Alazne González  Barakaldoko Liburu Azokan egongo da.

12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Anton Arriola k “El ruido de entonces” bere obra sinatuko du Bilbon, Etxean liburu-dendaren etxolan, Berastegi kalean.

12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara Miren E. Palaciosek bere liburuetako hainbat sinatuko ditu Barakaldoko Liburu Azokan (“Escalera de damas” eta “El Lenguaje de las Olas” eleberriak eta “Me acerco a ti” poema bilduma).

13:00etatik 14:00etara José Ignacio Carnero k “Hombres que caminan solos” bere liburua sinatuko du Bartzelonan, Obaga Llibreria liburudendan, Girona eta Rosselló kale kantoian.

17:00etan Fernando Marías ek “Dicen que no hablan las plantas” bere liburua sinatuko du Raquel Lanserosekin batera, Serendipias Liburudendan (Sector Foresta, 41, Tres Cantos, Madril)

17:30etatik 19:30tara Abel Amutxategik bere liburuetako ugari sinatuko ditu Bilbon, Deusto Liburudendaren etxolan, Berastegi kalean (“Cuentos cortos para lavarse los dientes”, “Cuentos a tumba abierta”, “La increíble historia de Mara y el sol que cayó del cielo” eta “Berbontzi”)

19:00etan Dory Lansorenak "De Arena y Sal" bere obra aurkeztuko du Portugaleten, Santa Klara Kulturgunean (50 pertsonentzako toki mugatua). Aurkezpenaren baitan jaialdi poetiko musikal txiki bat egingo da ere. 

Apirilak 24

18:00etan Julio Santos eta Patrizia Pérezek zoom bilera bat egindo dute Txano eta Óscarren Instagramaren bitartez egingo den zuzenekoarekin konbinaturik. Zoom bilerarako esteka honako hau da. 

 

Apirilak 25

11:00etan Javier Gil Díez-Conde k bere azken liburuetako batzuk (“Rumorada”, “En sueño ajeno”, eta abar) sinatuko ditu Irungo Liburu Azokan sinatuko du (Zabalguneko Plaza).

17:00etan Jorge Urretak “Antagonista on bat nola sortu” mintzagaiari helduko dio  Online Liburu Azokaren baitan #FLO2021. Esteka emititzeko.

Apirilak 29

19:00etan Ricardo Díez-Pellejero k ekitaldi poetiko bat eskainiko du Zaragozan IAAACn Instituto Aragonés de Arte y Cultura Contemporáneos Pablo Serrano (Paseo María Agustín, 20)

#LiburuarenEgun zoriontsua denoi!

#Egilea21 Jardunaldia: “Transmedia hitz izugarria da, baina istorioek plataformen bitartez ikusle/irakurlearen arretaren erritmo berean bidea nola egiten duten pentsatzeko gaitasuna deskribatzen du”

Xehetasunak
19 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Apirila 2021

VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan eta “Multiplataforma eszenatoki berriak, egokitu ala hil” izenburupean, El Cañonazo transmedia edukien sorkuntza eta ekoizpenean espezializatutako enpresako fundatzailea den Roger Casas-Alatriste izango da jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia egiteko arduraduna, irailaren 10ean, ostiralarekin.

Toronton jaioa, Mexikon hezia eta Madrilen bizi den Casas-Alatristek, multiplataforma eszenatoki berri batean mugitzen den argitalpen sektorean gertatutako paradigma aldaketak eskaintzen dituen balizko irtenbideei buruzko bere ikuspegi zabala eskainiko du.

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

Irailaren 10ean, 09:30etatik 10:15etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #Elcañonazo jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.

Jardunaldi honetako formatua presentziala izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #Egilea21 Jardunaldia: “Transmedia hitz izugarria da, baina istorioek plataformen bitartez...

Javier Maura, AEE/EIEko Batzordekidea, Ensanhe XIX Kultura Tertulietara gonbidatua

Xehetasunak
16 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Apirila 2021

Datorren asteartean, apirilak 20, 19:00etan, Ensanche XIX Elkarteak antolatzen dituen Kultura Topaketen baitan Javier Maura, Euskadiko Idazleen Elkarteko, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta  Javier Otaola, Ensanche XIX Elkarteko kide eta AEE/EIEko Batzordekidea denak ere, online bidezko elkarrizketa egingo dute.

Idazlea izatea zer den izango da mintzagaia, bai eta idazleak irakurle moduan duten rola, egileen asoziazionismoa eta sozialtasuna, literatura sariak edo liburu saltzaile eta editoreen egoera. AEE/EIEren ibilbideari buruz hitz egingo da ere, euskal gizartean haien presentziari buruz eta haien proiektuen inguruan ere.

Elkarrizketa hau modu irekian jarraitzeko aukera egongo da Zoom plataformaren bitartez:

Apirilak 20, 19:00

Bileraren ID. 861 7263 5948.

Sartzeko kodea. 155054.

Biziki animatzen zaituztegu bertan sartzera! 

EIEra ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori

Xehetasunak
15 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Apirila 2021

Jose María Lizundia

Asociación de Escritores de Euskadi/Euskadko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori.

Bilbotarra jaiotzez eta arrasatearra bihotzez, bere bi pasio handiak elkarbanatzen ditu: literatura eta medikuntza, Arabako Unibertsitate Ospitalean pediatria jardunez.

Mediku izan aurretik hasi zen idazten eta bere horretan jarraitzen du, historia klinikoen atzetik bere atzekaldean istorio zinikoak baitaude. 

Lengua de trapo (eleberria) sariaren finalista izan zen 1998an, Hotel Dusk (kontakizunak) sariaren finalista 2007an, Aste Nagusia kontakizunen I Lehiaketan accesita 2013an eta Idazleen Eskolako III zinema-mikroipuinen  sariaren irabazlea 2015ean.

Ongi etorria AEE/EIEra, Juan Ignacio!

Gehiago irakurri: EIEra ongietorria eman diogu Juan Ignacio Montianori

#Egilea21 Jardunaldia: Liburutegiak, liburuak eta irakurketa, Daniel Innerarityren eskutik

Xehetasunak
12 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Apirila 2021

Daniel Innerarity Euskal Herriko Unibertsitatean filosofia politikoko katedraduna eta Florentziako Europako Institutuko irakasleak hitzaldi bat eskainiko du Bilbon,  Bizkiko Foru Liburutegian , VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan.

Liburutegiak, liburuak eta irakurketa da hitzaldiaren izenburua, bertan liburutegiek gaur zerbaitetarako balio ote duten planteatuko delarik, bai eta liburuzainaren ogibidea zein den, liburuak behin betiko hilko ote diren edo egunen batean irakurtzeari utziko ote diogun ere.

Beste urteetan bezala, Jardunaldi hauetan Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE)  sektoreko ziurgabetasunak kudeatzera bideratutako hitzaldi batzuk antolatu ditu, aldi berean horiek erronka eta aukeretan bihurtzeko.

Egilearen Jardunaldiek bere zortzigarren edizioa egingo dute aurten,  AEE/EIE,k antolaturik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta  Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen  eta  Cedroren  laguntzarekin. 2012 urtean sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera ematen dute (editoreak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), bai eta sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera ere, aldi berean Euskadiko irudi kulturalaren  nazioartekotzea indartuz, Alemania, Erresuma Batua, Mexiko edo Amerikako Estatu Batuetatik haien ezagutza eskaintzera etorri diren lehen mailako hizlarien bitartez.

Irailaren 9an, 18:00etatik 19:00etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, erreserbatu zure plaza hemen: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. bertan #CharlaDanielInnerarity traola ipiniz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.  

Jardunaldi honen formatua presentziala* izango da, Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duten guztientzako hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egongo direlarik 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 18:00etatik 20:30etara, eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralez, 09:30etatik 18:00etara.

Data horietan Bilbora hurbildu ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.

* Jardunaldiak legeak pandemiari dagokionez baimendutako neurrietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #Egilea21 Jardunaldia: Liburutegiak, liburuak eta irakurketa, Daniel Innerarityren eskutik

Página 25 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio