Liburua urriaren 30ean, ostirala, aurkeztuko da 19’30etan, Irungo Pío Baroja Institutuan (Elkano kalea z/g), irakaskuntza zentroaren berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. Aurkezpenean Xabi Puerta idazle eta dramagilea eta Xabi Soret aktorea edukiko ditu lagun egileak.

Tabula Rasak argitaratutako Javier Gilen lan hau ‘Teleogonía’, ‘¿Quién teme a Lisístrata? Eta ‘Farsa del eterno paraíso’ antzezlanek osatzen dute.

Liburuaren kontrazalean azaltzen denez “gutxi dute ikustekorik bere egilearen bereizgarri den komedia esperpentikoarekin, zenbait detaile, aspektu puntual edo pertsonaia batzuen noizbehinkako ezaugarrietan izan ezik agian, zeintzuk, zalantzarik gabe, irakurle trebeak ikusten jakingo dituen”.