Asteazkenean, azaroak 4 19,30etan, Bilboko Ilunion Hotelean ‘Literarte’ proiektua aurkeztuko da, José María Mielgok sorturiko argitaletxe, banatzaile eta ekitaldi antolatzailea. Ekitaldi berean Mielgoren ‘Como la vida misma’ liburua aurkeztuko da.

Testu hau egile bilbotarraren bigarren narratiba liburua da. “kontakizun eta mikrokontakizun bilduma bat da, gai anitzak dituena eta hizkera errazarekin. Testuak ametsen mundura garamatza, adiskidetutako sentimenduetara eta mundu introspektibo batetara”, azaltzen du egileak.

Ilunion Hotela (antzinako ABBA) Bilboko Rodríguez Arias kalea, 66ean dago. Pedro Ugarte eta José Luis Urrutia idazleek aurkeztuko dute ekitaldia.