Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Jai zoriontsuak eta 2022 urte berri on

Xehetasunak
20 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Abendua 2021

2021 urtea ilusioz beterik bizi izan dugu eta liburu asko plazaratu ditugu, horiek guztiak irismen handiarekin gainera, abandonatu nahi ez gaituela dirudien COVID-19aren eragina dela eta kulturak bizi dituen une zailak eduki arren, bazkide zareten egileak sortzen eta zuen istorioekin  amets eginez jarraitu baituzue. Beste urte batez, AEE/EIEko Batzordetik zuen sormena eskertu nahi dizuegu eta 2021 urtean argitaratu dituzuen hirurogeita hamar obra baino gehiago txalotu nahi ditugu eta gure elkartera batu zaizkigun zortzi kide berriei ongietorria eman nahi diegu ere.

Etorkizuna interesatzen zaigu

2022an antolatuko ditugun jarduerak, Elkarte moduan gure lehentasuna izaten jarraituko dute eta egileentzako formakuntza tailerrak eskaintzen jarraituko dugu, bai eta Egilearen Jardunaldia ere, kontsumo ohitura berrietan eta espazio multiplataforma ezberdinetan arreta jarriz, bertan egileek sorkuntza bide berriak aurkitzea ahalbidetuz, eta topaketa hauek argitalpen sektoreko eragileekin harremanak estutzeko aprobetxatuz, beste aukera batzuk ireki daitezen. Azokei dagokienez, Bilboko Liburu Azokan gure tokia izaten jarraituko dugu eta  Euskal Herriko garrantzitsuenetan presentzia edukitzeko lanean ari gara. Euskadi Literatura Sariko epaimahaian egoten jarraitzen dugu, gure bazkideei haien lanak balioesteko aukera emanez eta euskal sari garrantzitsuena lortzeko aukera eduki dezaten. Zentzu honetan, Saiakera epaimahaian gure presentzia sendotzeko eta Haur Literaturak gaztelaniazko modalitatean sari bat izateko euskal erakundeekin lanean jarraitzen dugu.

Euskal Liburutegi Nazionalean egoten jarraitzen dugu, historian zehar euskal egileen obra jasoz. XX eta XXI mendeetako 30.000 liburu digitalizatu baino gehiago jada dituen liburutegi digital garaikide honetan gure bazkideen obra egoteko lanean aritu gara Elkartetik, eta erakunde dinamikoa den heinean, gure lanekin hura elikatzen jarraituko dugu.

Dinamismoa sareetan

Gure bazkide diren egileen obrek merezi duten ikusgarritasuna eduki dezaten lanean jarraitu dugu. Kanal digitalak astero elikatzen ditugu(gure web orrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak), modu honetan bere presentziari buruz sareetan esaten den guztia islaturik geratu dadin.

Elkarteak Twitteren duen jarduerak %53 egin du gora eta txio kopurua 450era iritsi da, horiekin 12.600 bisita baino gehiago lortu ditugu eta 151.000 talka baino gehiago. Profilaren jarraitzaile kopuruak %6 egin du gora.

Facebooken 2.000 argitalpen inguru egin ditugu, horiekin ia 23.800 pertsonatara iritsiz. “Atsegin dut” eta jarraitzaile kopuruak %8 egin du gora eta elkarrekintzak %21 hazi dira iazkoekin alderatuz.

Instagramen argitalpen kopuruak %69 egin du gora eta jarraitzaile kopurua %71 hazi da aurreko urtearekin alderatuz.

 www.escritoresdeeuskadi.com web orrialdean argitaratutako berri kopurua, gehienak AEE/EIEko 110 bazkideen argitalpen berriei buruzko berriak eta elkarrizketak, ia ehunera iritsi da.

Sortzeari utz ez diezaiozuen espero dugu, Víctor Hugok esan zuen moduan, ez baitago ezer amets bat bezalakorik etorkizuna sortzeko.

2022 urte berri on.

Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Zuzendaritza Batzordea

 

                                                                

 

Igor García Vicori AEE/EIEra ongietorria eman diogu, “La niña de sienes plateadas” bere lehen eleberria aurkeztuz

Xehetasunak
17 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Abendua 2021

 

Atseginez iragartzen dizuegu Igor García Vico  Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Santurtziko (Bizkaia) kazetari honek beti sortu nahi izan ditu fikziozko obrak, fantasia, ekintza, eleberri beltza, beldurra edo suspensea bezalako generoetan.

“La niña de sienes plateadas", Literarte argitaletxeak plazaratua, bere lehen eleberria da.

Argitaletxeak berak sinopsian dioen moduan, “jakinmina eragiten duen eleberria da, hunkigarria, basamortuan bizirauteak duen zailtasuna deskribatzen duena eta nola gizakioi -biziraupen senak- zailtasunen aurrean aurrera nola eginarazten dion. Hasiera hasieratik tentsioa eta irakurlearen arreta mantentzen duen eleberria, bertan, irudimenezko planeta horretako biztanleek, biziraun egin beharko dutelarik eta, batzuetan, hori lortzeko prezio altu bat ordaindu ere. 

Eleberria pasa den azaroaren 23an aurkeztu zen Bilboko Camara Liburu dendan. Etorkizunean Donostian, Gasteizen edo egilearen sorterria den Santurtzin aurkezpenak egitea aurreikusten da. Sare sozialetako gure profilen bitartez horien berri emango dizuegu.

Igorri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere etorkizuneko proiektuekin.

“La decisión de Juana Mir” Ascensión Badiolaren eleberriaren antzerkirako bertsioaren aurreestreinaldia

Xehetasunak
16 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Abendua 2021

Bihar, abenduak 17,  Ascensión Badiolaren “La decisión de Juana Mir” (Editorial Txertoa) lanaren antzerkirako bertsioaren aurreestreinaldia egingo da.

Obra, 2020an argitaratua eta aurten Ramiro Pinilla Sariaren irabazle izandakoa, ez zen behar bezala aurkeztu pandemia zela eta. Hala ere, 2021 urte honetan antzerkira pasa da, Carlos Paneraren moldaketa eta zuzendaritzari esker.  

Frankistek fusilaturiko Juana Mir kazetariaren bizitzan oinarrituriko istorio honen bertsio dramatizatua bihar aurkeztuko da, ostiralarekin, 19:00etan Bidebarrieta Kulturguneko lehen solairuko auditorioan, sarrera irekiarekin tokiak bete arte, eta Teatro Divergente Erre Arteka & Maskarada konpainiak ekoitzia.

Obraren fitxa teknikoa: https://issuu.com/elkarargitaletxea/docs/bidebarrieta_imagen_info_juana_mir

Gehiago irakurri: “La decisión de Juana Mir” Ascensión Badiolaren eleberriaren antzerkirako bertsioaren...

Loli G. Garcíari AEE/EIEra ongietorria eman diogu “Como mariposas muertas” bere olerki bilduma aurkeztuz

Xehetasunak
14 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Abendua 2021

Atsegin handiz iragartzen dizuegu Loli G. García idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Aukera hau aprobetxatuz,“Como Mariposas Muertas” bere lehen olerki bilduma aurkezten dugu, TarQus Editorial argitaletxeak plazaratua eta Nor Martínen ilustrazioekin eta AEE/EIEko bazkide ere den  Elisa Rueda idazlearen hitzaurrearekin. 

“Como Mariposas Muertas” liburuan poesia intimista aurkituko dugu, bertan hazkunde eta ezagutza pertsonalean bidaia bat agertuz, aldegin nahi den atsekabe egoera batetik abiatuz betetasunera, askatasunera eta norbera izatearen zoriontasunera iristeko. Ibilbide honen motorea desamodioa eta amodioa dira, eta negu, udaberri eta udako urtaroen baitan sartuz zeharkatzen da. Liburuak QR kode bat du, horrek errezitatutako eta gitarraz lagundutako 9 olerkitara eramanez, Youtuben eta web orrialdean ere ikus daitezkeelarik.

Obra hau 2020ko apirilaren 22an aurkeztu zen lehen aldiz, online formatuan Youtuberen bitartez. Ondoren, urte bereko uztailean modu presentzialean ezagutzera eman zen Aletxan, eta irailaren 23an Gasteizen.

Comomariposasmuertas.com web orrialdean obra honi buruzko informazio gehiago lor daiteke, bai eta liburua eskuratu daitekeen tokien zerrenda ere, errezitaturiko eta gitarrarekin lagudutako 9 olerki horiez gain, eta olerki bilduma honek komunikabideetan edukitako ohiartzunaren hemeroteka ere aurkitu daiteke.

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Loliri eta poz asko opa diogu olerki bilduma honekin eta datorren urtean plazaratuko duenarekin ere.

Gehiago irakurri: Loli G. Garcíari AEE/EIEra ongietorria eman diogu “Como mariposas muertas” bere olerki bilduma...

Juan F. Trillok “Con la barba sobre el hombro” bere azken eleberria aurkezten du

Xehetasunak
09 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Abendua 2021

Gaur, Juan F. Trillo idazleak bere azken eleberria aurkezten du, "Con la barba sobre el hombro" izenburuarekin eta Caligrama Argitaletxearen eskutik plazaratua.  

Bernal Díaz del Castillok Mexikon izandako epopeia kontatzen duen nobedade literario hau aurkezteko arduraduna Juan bera izatea nahi izan dugu.

«"Con la barba sobre el hombro"  “narratiba historikoaren” baitan kokatzen da eta, kasu honetan, Bernal Díaz del Castilloren ibilerak jarraitzen ditu, XVI mende hasieran Mexikoko konkistan Cortésekin batera zioan oinezko soldadu baten bizitza alegia. Bernal Díazek berak idatzi zuen kronika hartzen du erreferentzia moduan, nahiz eta bertan deskribatzen dituen gertaerak zalantzan jarri, analizatu eta testuinguruan jartzen dituen ere, horrela irakurleak protagonistak kontatzen dituenen ideia zehatzagoa izan dezan, bai eta bere ondorio propioak atera ditzan ere. 

»Doinu informalean idatzirik dagoenez eta eszena hunkigarriz beterik dagoenez, bere irakurketa atsegina izango dela uste dut, ia fikzio historikoko eleberri bat izango balitz bezala.»

Eskerrak ematen dizkiogu Juan F. Trillori obra berri honi buruz hitz egin izanagatik, eta pozez beteriko ibilbide bat opa diogu.

Gehiago irakurri: Juan F. Trillok “Con la barba sobre el hombro” bere azken eleberria aurkezten du

Página 14 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio