Atsegin handiz iragartzen dizuegu Loli G. García idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Aukera hau aprobetxatuz,“Como Mariposas Muertas” bere lehen olerki bilduma aurkezten dugu, TarQus Editorial argitaletxeak plazaratua eta Nor Martínen ilustrazioekin eta AEE/EIEko bazkide ere den  Elisa Rueda idazlearen hitzaurrearekin. 

“Como Mariposas Muertas” liburuan poesia intimista aurkituko dugu, bertan hazkunde eta ezagutza pertsonalean bidaia bat agertuz, aldegin nahi den atsekabe egoera batetik abiatuz betetasunera, askatasunera eta norbera izatearen zoriontasunera iristeko. Ibilbide honen motorea desamodioa eta amodioa dira, eta negu, udaberri eta udako urtaroen baitan sartuz zeharkatzen da. Liburuak QR kode bat du, horrek errezitatutako eta gitarraz lagundutako 9 olerkitara eramanez, Youtuben eta web orrialdean ere ikus daitezkeelarik.

Obra hau 2020ko apirilaren 22an aurkeztu zen lehen aldiz, online formatuan Youtuberen bitartez. Ondoren, urte bereko uztailean modu presentzialean ezagutzera eman zen Aletxan, eta irailaren 23an Gasteizen.

Comomariposasmuertas.com web orrialdean obra honi buruzko informazio gehiago lor daiteke, bai eta liburua eskuratu daitekeen tokien zerrenda ere, errezitaturiko eta gitarrarekin lagudutako 9 olerki horiez gain, eta olerki bilduma honek komunikabideetan edukitako ohiartzunaren hemeroteka ere aurkitu daiteke.

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Loliri eta poz asko opa diogu olerki bilduma honekin eta datorren urtean plazaratuko duenarekin ere.

Ángel Marceloren (TarQus editorial) erreseina

 “Loli G. García, poesiaren sekretu magikoarekin, bere sentimentu intimoak olerkietan isurtzen ditu hiru urtaroen bitartez, negua, udaberria eta uda. Bere olerkien gainean etengabeko askatasun nahia egituratzen du, sentitzekoa, zaharberritzekoa, bizitzeko nahia. Egileak hitz bakoitzean feminitatea erakutsiz eskaintzen digu olerki bilduma fin hau. Amodioa da, Loli G. Garcíaren olerki bilduma osoan zehar geratzen den aztarna iraunkorra, bertso bihurtutako distira eder bat”.