Juan F. Trillok “Con la barba sobre el hombro” bere azken eleberria aurkezten du
- Xehetasunak
Gaur, Juan F. Trillo idazleak bere azken eleberria aurkezten du, "Con la barba sobre el hombro" izenburuarekin eta Caligrama Argitaletxearen eskutik plazaratua.
Bernal Díaz del Castillok Mexikon izandako epopeia kontatzen duen nobedade literario hau aurkezteko arduraduna Juan bera izatea nahi izan dugu.
«"Con la barba sobre el hombro" “narratiba historikoaren” baitan kokatzen da eta, kasu honetan, Bernal Díaz del Castilloren ibilerak jarraitzen ditu, XVI mende hasieran Mexikoko konkistan Cortésekin batera zioan oinezko soldadu baten bizitza alegia. Bernal Díazek berak idatzi zuen kronika hartzen du erreferentzia moduan, nahiz eta bertan deskribatzen dituen gertaerak zalantzan jarri, analizatu eta testuinguruan jartzen dituen ere, horrela irakurleak protagonistak kontatzen dituenen ideia zehatzagoa izan dezan, bai eta bere ondorio propioak atera ditzan ere.
»Doinu informalean idatzirik dagoenez eta eszena hunkigarriz beterik dagoenez, bere irakurketa atsegina izango dela uste dut, ia fikzio historikoko eleberri bat izango balitz bezala.»
Eskerrak ematen dizkiogu Juan F. Trillori obra berri honi buruz hitz egin izanagatik, eta pozez beteriko ibilbide bat opa diogu.
Gehiago irakurri: Juan F. Trillok “Con la barba sobre el hombro” bere azken eleberria aurkezten du
Mertxe Mansok "Mirlos blancos" bere azken olerki bilduma aurkeztu digu
- Xehetasunak
"Mirlos blancos" aurkeztu dugu, Mertxe Mansoren azken olerki bilduma, Adeshoras argitaletxearen eskutik plazaratua.
Mertxek berak liburu berri honen gaineko bere inpresioak gurekin elkarbanatzea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere erantzunak:
Galdera – Hitz egiguzu “Mirlos blancos” liburuari buruz. Zer nabarmenduko zenuke gehien olerki bilduma honetan?
Erantzuna – Alderdi sozialerantz begiratzen duen olerki bilduma bat da, ez du “ni”-aren kontzeptu intimoa hainbeste jorratzen, aurreko olerki bildumetan landu dudan hori alegia. Munduari begirada bat da, horrek eskaintzen duenari buruzkoa, ona edo txarra izan, planeta hau nola tratatzen dugunaren gaineko hausnarketa batean, eta etorkizunean, gure jardunbidearen arabera, planetak zer utziko digun edo ez digunari buruzkoa. Hegaztiaren elementua olerki bilduma honen hiru zatietan agertzen da. Animalia hau itxuraz hauskorra da bere fisonomiari begiratzen baldin badiogu, sendotasun inbidiagarria du ordea, bere mugak gainditzen ditu eta distantzia handiak egiten ditu bere eboluzio propioarekin jarraitzeko. Ideia hau iradokitzailea iruditu zitzaidan eta horregatik da olerki bilduma honen elementu zentrala. Beste olerki batzuk gure, geroaldiari utziko diogunari buruz hausnartu gabe ingurumenari ematen zaion tratu txarrari buruzko kritika soziala dira. Eta beste ezeren gainetik, niri, horretaz gain, argi eta positibotasun sentsazioa utzi zidaten olerkiak dira.
Izenburua jartzeko zozo zuri bat erabiltzeak arrazoi argia du, bai eta liburu osoan zehar agertzeak ere, hitz elkarketa horrek duen esanahiari begiratuz: zerbait oso arraroa eta bitxia dela adieraztea, bai eta alor edo zentzu jakin batean ezohikoak diren pertsonak adierazteko ere.
G – Zerk mugitu zaitu liburu hau argitaratzera? Zer ekarri dizu liburu berri honek?
E – Beste ezeren aurretik, gaiaren inflexio puntuak narama olerki bilduma hau argitaratzera, eta bereziki Alemaniako nire aldian idatzitako nire azken olerkiak izan zirelako, Espainiara itzuli aurretik, Nurenbergen bost urtez bizitzen egon ondoren. Aro bat ixtea eta inguratzen nauen guztiaren ikuspegi ezberdin bati aurre egitea ekarri dit.
G – Zuk zeuk aukeratu eta hitzaurrea egin zenion “Antología poétia del desexilio.Los Nautas” liburuaren eta “Mirlos Blancos” liburuaren ondoren, zein beste proiektu duzu eskuartean?
E – Oraintxe bertan, nire Alemaniako aroarekin ere harreman handia duen haurrentzako olerki bilduma bat zuzentzen amaitzen nabil, Nurenberg hiriko istorio eta mitoak dira, baina haurrentzako egokituak, olerkietan, ilustrazio bikain batzuekin. Proiektu honek “Bajo las estrellas de Otto” du izenburutzat eta literatura panoraman agertuko den hurrengoa izatea espero dut.
Baina hori iritsi baino lehen, “Mirlos Blancos” liburuaren aurkezpenekin hasiko naiz, lehena Córdoban izango da, La República de Las Letras liburu dendan, datorren abenduaren 29an, asteazkenarekin, 19:00etan, poesia eta urte amaiera festa baten baitan, eta ardo onarekin ospatuz gainera. Urtarriletik aurrera, La Línea de La Concepciónen aurkeztea espero dut, lana dela eta bertan bizi bainaiz, bai eta Cádizen ere, baina data hauek oraindik itxi gabe daude.
Gainera, liburua edozein liburu dendatan erosi daiteke, gure banatzailea espainiar panorama osora heltzen da, bai eta argitaletxearen web orrialdearen bitartez ere, hemen uzten dizuet esteka: Mertxe Mansoren Mirlos Blancos.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Mertxe Mansori bere erantzunengatik eta obra honek poz gehiago ekar diezaion opa diogu. Aurkezpen horien zain egongo gara eta sare sozialetako gure profiletan iragarriko dizkizuegu.
AEE/EIEra ongi etorria ematen diogu Ana Isabel Cabanillasi, “Bajo sospecha” bere eleberria aurkeztuz
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera Ana Isabel Cabanillas batu zaigula.
Bilbon jaioa, beti uztartu ditu bere ikasketak eta lanak bere pasio handiarekin: futbola. 21 urtez jokalari federatua, eskola futboleko entrenatzailea eta komunikabide ezberdinetan kolaboratzailea izan da (“Cantera Deportiva” eta, berriki, Telebilbao-ko Bilbosport saioan, gizonezkoen Bilboko Athletic Clubeko gaurkotasuna analizatuz eta emakumezkoen Bilboko Athletic Clubarena Radio Nervionen).
19 urterekin bere lehen eleberria idatzi zuen, "Bajo sospecha" (Rubric), gaur aurkezten duguna alegia.
Bere egileak definitzen duen moduan, “Bajo sospecha” “istorio xumea eta entretenitua da. Publiko guztientzako egokia, baina futbola atsegin dutenak izango dira deskribatzen diren gertakizun batzuekin identifikatuen sentituko direnak”.
AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ana Isabeli eta arrakasta handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere proiektu guztiekin.
Javier Gil Díez-Conderen azken eleberria (“La imagen heroica”) Irunen aurkeztuko da bihar
- Xehetasunak
Javier Gil Díez-Conde idazleak bere azken eleberria aurkeztuko du "La imagen heroica", Tabula Rasa argitaletxearen eskutik. Egilearen aitonak Rifeko 2. Gerran zehar izandako istorio motz, erromantiko eta tragikoan oinarritzen da obra (aurten gerra horren mendeurrena delarik), Melillako defentsan borrokatzen eroria (Annualeko desastrearen segidan) eta bere amona egilearen amarekin haurdun... Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoetan bizi den narratzailearen ikuspuntutik kontatzen da istorioa
“La imagen heroica” bihar aurkeztuko da, abenduak 2, 19:00etan, Irungo Udal Liburutegian CBA (San Juan Plaza), Angel García Ronda Gipuzkoako Ateneoko presidentearen eskutik. Lehen aurkezpen honen ondoren beste batzuk egingo dira Donostian, Bilbon eta baliteke beste hiri gehiagotan ere, gure sare sozialen bidez informatuko dizuegularik.
Javier Gil Díez-Condek berak obra honi buruzko bere inpresioak hona ekartzea nahi izan dugu, kontuan izanik istorioak berarentzako duen inplikazio familiarra eta pertsonala. Honakoak dira bere erantzunak:
Galdera – Zer nabarmentzen duzu eleberri honetatik?
Erantzuna – Nabarmentzearena egia esan irakurleari dagokion ardura dela uste dut. Baina hori idaztera eraman ninduen aspektuetako bat zein izan zen azpimarratu dezaket; istorio bikoitzean egituratzen ikasi nuen hausnarketa: protagonistena -nire aitona-amonak- Rifeko 2. Gerran zehar, Anunualgo desastrea (1921) deiturikoaren eraginpean, eta Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoak bizi dituen narratzailearen ikuspuntua. Heroi kontzeptuaren gaineko hausnarketa. Alde batetik, Irene Vallejok “El infinito en un junco” obran ziurtatzen duen moduan, Lehen Mundu Gerraren eta Rifekoaren artean azken heroien azken ekintzak ikusi genituen, gaitasun beliko modernoaren lehen izugarrikeria handiak ikusi genituen arren ere. Eta beste alde batetik, gaur egun oraindik, haien jarduera terroristak abal moduan erakutsiz heroi moduan agertu nahi dutenek egiten duten hitz horren erabilpena.
G – Obrak planteatzen duen ikuspuntu bikoitz horri buruz hitz egin diezagukezu? Rifeko Bigarren Gerrako gertaerak eta Euskal Herrian “berunezko urteak”?
E – Beno, narratzailearen ikuspuntua bakarra dela berretsiko dut: berunezko urte horiek bizi dituenarenak -eta horien ondorio latzak pairatu dituenak nire gurasoen esperientzia gogorren bitartez-, norberari egokitu zaion garaia izan baita. Baina, hori bai, pertsonaia moduan nire aitona-amonen bidez, hau da, zeharkako moduan, beste ikuspuntu bat agertzen da -haien garaiarena, aurreko desastretik nokeaturiko Espainia batean, 1898koa eta bere ondorio politiko eta sozial dramatiko eta tragikoena-, horren lantzea, logikoki, esfortzu askoz handiagoa izan delarik.
G – Zer izan da zuretzako familiako gertaera batean oinarrituriko eleberri hau idaztea?
E – Uf! Gauza asko, egia esan. Eta jarriko banintz, nork daki, agian beste liburu bat idazteko edukiko nuke. Baina beste askoren artean, plano intimo eta afektibo batean, nik bi nabarmenduko nituzke: alde batetik, nire gurasoekin eta nire amonarekin berraurkitze oso emotiboa, nik erreal moduan sentitu dudana; bereziki nire amarekin, izan ere bere bizitzaren azken urteak oro har ausentziazkoak izan ziren. Eta beste alde batetik -ez errealtasun gutxiagokoa, paradoxikoki-, Julio nire aitonarekin aurkitzea, nik ez ezik, nire amak ere ez baitzuen ezagutu, irakurlea eleberriaren hasieran bertan ohartuko den moduan, bere aita Melilla defendatzen guduan erori baitzen, bere emazteak bost hilabete haurdunaldia zuelarik.
Laburbilduz: horrek guztiak haien bizitzen ezagutza handiagoa ekarri dit, haien egoera dramatiko eta tragikoekin. Bai eta hitzen bitartez helarazten saiatu naizen haienganako maitasun berritua...
Eskerrak eman nahi dizkiogu Javierri bere inpresioengatik eta sentimentuz kargaturiko erantzun hauengatik. Obra honek, familiaren ezagutza eta maitasun berritu horretaz gaiz, poz handiak ekartzea opa diogu.
Marieta Díaz de Toledok “Diamantes de ciudad” bere lehen eleberriaren berrargitalpena aurkeztu digu
- Xehetasunak
“Diamantes de ciudad” eleberriaren berrargitalpena aurkezten dugu, Marieta Díaz de Toledoren lehena alegia. Komedia erromantiko bat da eta bere garaian Lulú plataformaren bitartez argitaratu zuen bere egileak, orain zeharo berriturik itzuliz.
Berrargitalpen sakon honi buruz bere egileak berak hitz egitea nahi izan dugu. Jarraian bere erantzunak irakurtzeko aukera duzu:
Galdera - “Diamantes de ciudad” eleberriaren berrargitalpenari buruz ari gara. Zein berrikuntza ditu lehenengo edizioarekin alderatuz?
E – Eleberri hau orain, hamar urteren ondoren, nola idatziko nukeen jakiteko nahia piztu zitzaidalako ekin nion berrikusketa honi. Era berean, idazle moduan nola heldu naizen frogatu nahi nuen, bai eta hamarkada honetan bildu ditudan bizi esperientzia propioek nire pertsonaietan nolako eragina izan dezaketen ere.
Emaitzak horren guztiaren emaitza utzi du. Egunerokoak eta nire pertsonaien, «nire jendearen» esentziak berdina izaten jarraitzen duen arren, badira beste ikuspuntu batetik islatzen diren aspektuak, hausnarketak eta behatzeko moduak. Horrek guztiak zenbait eszena ezabatzea eta beste batzuei kolore ezberdinak jartzea ekarri du. Hori, haiei dagokienez. Niri dagokidanez, plazer bat izan da idazle moduan bildu dudan ondarearekin eramaten uztea eta harekin gozatzea eta, bereziki, pertsona moduan, «nire jendearekin» batera, «nire familia bereziarekin».
G – Non lor dezakegu obra hau?
E – Obra lortzeko bi modu daude:
- Amazonen, bai e-book formatuan bai eta azal biguineko formatuan: https://www.amazon.es/DIAMANTES-CIUDAD-Segunda-edici%C3%B3n-revisada-ebook/dp/B09LSJ3966/ref=sr_1_1?qid=1637066896&qsid=259-6300013-1257628&refinements=p_27%3AMarieta+D%C3%ADaz+de+Toledo&s=books&sr=1-1&sres=B09LSJ3966%2C1471687864%2C1471638146%2C1471737462%2C1471685764%2C1471669629
- FLAPPERS liburu dendan(Las Arenas-Getxo- Bizkaia), liburu inprimatu autoargitaratuko formatuan.
G – Bigarren edizio hau autoargitalpenean duzun zure lehen esperientzia da. Konta iezaguzu egile moduan zer nolako esperientzia izan den zuretzako prozesu hau guztia eta zeintzuk izan diren zure ikaskuntza nagusiak bertan.
E – Obra idazten eta zuzentzen amaitu nuenean (zuzenketei dagokienez Ricardo Pinedoren laguntza ordainezinarekin, hari eskaintzen diodalarik obra), lau argitaletxetara bidali nuen (horietatik hiru gure Elkartetik gomendatuak). Horien guztien artetik, bat desagerturik egongo balitz moduan izan zen, beste batek patxadaz irakurriko zuela esan zidan eta beste biek argitaratzea proposatu zidaten, baina koedizio bitartez, bi kasuetan diru kopuru handia jartzea suposatuz, hortaz, bi proposamenak baztertu nituen.
Gauzak horrela, erronka onartzea erabaki nuen eta bideari bakarka ekin nion, luzea, zaila eta askotan korapilatsua eta haserregarria izan en bideari.
Lehen ikasketa eta zailena: nire ediziorako liburua maketatzea. Zentzu honetan nire ezagutzak hutsaren ondokoak ziren eta etapa ugari gainditu behar izan nituen. Alde batetik, Internet bidez informazioa bilatu, aukeratu eta filtratu (hainbeste dago eta hain ezberdina, askotan zeharo galduta nengoela). Eta beste alde batetik, nire testuari emango nizkion ezaugarriak behin aukeraturik (tipografia, lerroartea, marjinak, orrialdeen zenbakiak, diseinuak, eta beste ehunka gauza gehiago), dena inprimategira bidali proba bat, bi eta hirugarreneraino ere egiteko, azkenean behin betikoa lortu arte, eta nire ale propioak jaso arte.
Bigarren ikasketari dagokionez: autoargitalpena eta plataforma baten bidez plazaratzea, Amazon kasu honetan. Ordurako testua maketaturik nuenez, dena askoz ere errazagoa izan zen. Lehenik e-book formatuan, eta jarraian pasta biguneko formatuan. Kasu honetan, aurrera egiten utzi ez zidaten konplexutasun ezberdinei aurre egin behar izan nien, baina azkenean lortu nuen.
Hirugarrena errazena izan zen: ISBN, Lege Gordailua, Jabetza Intelektualaren Erregistroa...
Baliteke gauza asko bidean utzi izana eta beste modu batzuk egotea (niretzako ezezagunak oraindik gaur), horiekin bide hori hain luzea, nekeza eta zaila ez izatea lortuz, bakarrik eginez ere baina modu errazago batean. Hala ere, harro esan eta aldarrikatu beharra dut, azkenean merezi izan duela! Zure obra aurrera ateratzeko lan egin eta borrokatzea izan da, beste esku batzuetan bizitza gehiago izan dezakeen gauza batean bihurtzeko, bide berriak irekitzeko, eta fruituak jasotzen jarraitzeko, batzuetan espero gabekoak eta beti aberasgarriak maila guztietan.
G – Zein proiektu dituzu eskuartean epe ertainera?
Momentuz, nire hurrengo proiektua dramaturgiara zuzendurik dago. Liluratu egiten nau. Eroso sentitzen naiz gainera esparru horretan, Javier Liñera bezalako maisu bikainekin ikasten jarraitzeko gogoz beterik.
Hala ere, sormenak ez dit atseden hartzen uzten, eta esperientziarekin aberasturik eta ase sentitzen dela badakidanez... pentsa zer gerta daitekeen!
Eskerrak ematen dizkiogu Marieta Díaz de Toledori bere erantzunengatik, zorionak ematen dizkizugu ikaskuntza sakonen prozesu honengatik eta hainbesteko maitasunez eta esfortzuz aurrera atera duzun berrargitalpen honekin arrakasta handia opa dizugu.