Atseginez iragartzen dizuegu Igor García Vico Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Santurtziko (Bizkaia) kazetari honek beti sortu nahi izan ditu fikziozko obrak, fantasia, ekintza, eleberri beltza, beldurra edo suspensea bezalako generoetan.
“La niña de sienes plateadas", Literarte argitaletxeak plazaratua, bere lehen eleberria da.
Argitaletxeak berak sinopsian dioen moduan, “jakinmina eragiten duen eleberria da, hunkigarria, basamortuan bizirauteak duen zailtasuna deskribatzen duena eta nola gizakioi -biziraupen senak- zailtasunen aurrean aurrera nola eginarazten dion. Hasiera hasieratik tentsioa eta irakurlearen arreta mantentzen duen eleberria, bertan, irudimenezko planeta horretako biztanleek, biziraun egin beharko dutelarik eta, batzuetan, hori lortzeko prezio altu bat ordaindu ere.
Eleberria pasa den azaroaren 23an aurkeztu zen Bilboko Camara Liburu dendan. Etorkizunean Donostian, Gasteizen edo egilearen sorterria den Santurtzin aurkezpenak egitea aurreikusten da. Sare sozialetako gure profilen bitartez horien berri emango dizuegu.
Igorri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere etorkizuneko proiektuekin.