Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

“Zenbat denbora” aurkezten dugu, euskara hutsean idatzitako Elisa Ruedaren olerki bilduma

Xehetasunak
01 Otsaila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Otsaila 2022

Gaurkoan Elisa Ruedaren "Zenbat denbora" liburua aurkezten dizuegu. Euskara hutsean idatzitako olerki bilduma bat da eta Literarte argitaletxeak argitaratu du. Liburuaren hitzaurrea  Antton Valverdek egin du, baina horrez gain, liburuari izenburua ematen dion olerkiari musika jarri dio ere, konposizio hori Gaua, ausentziaren itzala bere azken diskan sartuz.

“Zenbat denbora” datorren otsailaren 8an aurkeztuko da Bilboko FNACen.

Jarraian, liburuaren hitzaurrean Antton Valverdek eskainitako hitzak jartzen dizkizuegu:

«Elisa Ruedari eman diezaiogun ongi etorria euskal olerkarien taldera eta aprobetxa dezagun bere munduan sartzeko ematen digun aukera. Bere eskutik ibil gaitezke itsasoan zehar, olatuetan murgiltzen, kresala usaintzen, itsasgoran edo itsasbeheran, ilargian, basoan, hortentsiekin, mendian, zuhaitz mota askorekin, oraindik loratu ez diren gereziondoen artean, maitemintzen, etab.

»Bidaia horrek merezi du.

»Beraz, irakurle hori, hartzazu liburua, eseri sofa batean, eta dastatu “Zenbat denbora” patxadan. Eta “Poema perfektua” edo “Besarka nazazu” bezelako poemekin hunkituta sentitzen bazara, utzi zure pentsamendua libre eta halako batean, agian, konturatuko zara denbora dezente daramazula mundu hontatik kanpo,

“besaulkiaren ertzean eserita,

liburu itxi bat esku artean”,

»eta zeure buruari galdetuko diozu: zenbat denbora daramat honela?»

Antton Valverde

Zorionak eman nahi dizkiogu Elisa Ruedari eta obra honek poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: “Zenbat denbora” aurkezten dugu, euskara hutsean idatzitako Elisa Ruedaren olerki bilduma

Egin zaitez AEE/EIEko bazkide

Xehetasunak
27 Urtarrila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Urtarrila 2022

Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide izatearen abantailak

Elkarteko kide izanik, estilo guztietako ehun idazle baino gehiagoko talde heterogeneo baten partaide izango zara eta bere bazkideengatik eta bazkideentzako ondokoak antolatzen dituen erakunde baten zati izango zara, besteak beste:

  • Egilearen Jardunaldia. Jardunaldi hau urtero antolatzen da duela 9 urtetik hona, Bilbon, kontsumo ohitura berrietan eta multiplataforma espazio berrietan arreta jarriz. Bertan egileek sormenerako bide berria aurki ditzakezue, bai eta argitalpen sektoreko eragileekin harremanak estutu ere, aukera berrietara irekiz.
  • Egileentzako formakuntza tailerrak.
  • Azoketan presentzia. Bilboko Liburu Azokan toki propioa dugu eta Euskal Herriko garrantzitsuenetan presentzia edukitzeko lanean ari gara.
  • Literatura Euskadi Sariak. Euskal literaturaren sari garrantzitsueneko epaimahaian egoten jarraitzen dugu, gure bazkideei haien obra baloratua izateko aukera emanez eta sari hauetara iristeko aukera eduki dezan.
  • Euskal Liburutegi Nazionala. Elkartetik gure bazkideen obra euskal liburutegi digital garaikidean egoteko lanean dihardugu, XX eta XXI mendeetako 3.000 liburu digitalizatu baino gehiago daramatzalarik, eta erakunde dinamikoa den heinean, hura elikatzen jarraituko dugu.
  • Gure bazkideen nobedade literarioen hedapena. Gure egile bazkideen obrari ikusgarritasuna eskaintzea da gure lehentasunetako bat. Horretarako, gure kanal digitalak  (weborrialdea eta Twitter, Facebook eta Instagram profilak) astero elikatzen ditugu, horrela, haien presentziari buruz sareetan esaten den guztia bertan plasmaturik agertzen da.

Horregatik guztiagatik, Elkartera batzera animatzen zaitugu. AEE/EIEko kide izateko interesa baduzu, hemen xehetasun gehiago aurkituko dituzu.

2021 urteko komunikazio digitala

  • Elkartearen jarduerak Twitteren %53 egin zuen gora iaz eta txio kopurua 450era iritsi da. Horrekin 12.600 bisita baino gehiago lortu ditugu, bai eta 151.000 talka baino gehiago. Profilaren jarraitzaile kopuruak %6 egin du gora.
  • Facebooken 000 argitalpen inguru egiten ditugu, horiekin ia 23.800 pertsonatara iritsiz. “Gustatzen zait” eta jarraitzaile kopurua %8 areagotu da eta elkarrekintzek %21 egin zuten gora 2020 urtearekin alderatuz.
  • Instagramen argitalpenek %69 egin zuten gora eta jarraitzaile kopurua %71 areagotu da aurreko urtearekin alderatuz.
  • escritoresdeeuskadi.com web orrialdean argitaratutako informazio kopurua ia ehunekoa izan zen. Gehienak, AEE/EIEko kide diren 110 bazkideen argitalpen berriei buruzko berriak eta elkarrizketak izan ziren.

Euskadiko Idazleen Elkarteari (AEE/EIE) buruz

AEE/EIE 2010 urtean sortu zen Euskadin jaio edo bizi diren idazle kopuru handiena elkartzeko helburuarekin, haien lanetan erabiltzen duten hizkuntza dena delakoa ere.

Esfortzua eta ezagutza batzea da gure helburua, bai eta gure obren argitalpenari, promozioari eta garapenari aurre egiterako orduan elkarrekin lan egitea.

Gure hastapenetatik bazkideen adierazpen askatasuna defendatu dugu, gure bazkideen obraren ezagutza mesedetzen duten antzeko erakundeekin harremanak estutu ditugu eta gure sareen bitartez bazkideen partaidetza aktiboa eragin dugu.

AEE/EIE-k beti nahi izan du egiten dugunari ikusgarritasuna ematea, Elkartearen presentzia euskal jarduera kulturalean nabaritzea eta korronteak aske ibiltzeko ateak eta lehioak irekitzea.

 

 

 

 

Carlos Télezek bere hirugarren eleberria aurkeztu du, "La habitación de los sueños rotos"

Xehetasunak
25 Urtarrila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Urtarrila 2022

 

Carlos Télez Sedanoren hirugarren eleberria plazaratu berri da, "La habitación de los sueños rotos",  Lekla argitaletxearen eskutik.

Carlosi berari eskatu diogu obra berri hau aurkez diezagun: “Eleberri autobiografikoa izan gabe, egia da nire aitaren gaixotasuna eta ondoko heriotza erabakigarria izan zela tramari testuingurua emateko. Honek ez du esan nahi protagonistaren aita hiltzen denik. Egia esan, idatzi ditudan hiru eleberrietatik aita hiltzen ez den bakarra da. Oinarrian, deskonposizio prozesuan dagoen familia baten istorioa da, bertan Albertok, aktore nagusiak alegia, eleberria ahotsik ez duelarik. Alberto dagoen gelan bisitatzen duten pertsonen testigantzen bitartez argituko dira bertara eraman duten arrazoiak, zer nolako bizitza zeraman, zer nolako etorkizun planak zituen eta zein ziurgabea den itxaroten duen oraina. “La herida” nire bigarren eleberria argitaratu baino lehenxeago auto batek oinezkoentzako pasabide batean ia harrapatu ninduenean otu zitzaidan ideia. Istripu inozo eta saihesgarri batekin ahanzturan geratu diren proiektu, ilusio eta ideia handien inguruan pentsatu nuen. Eleberriaren egiturarako, nire idazle kuttunetakoa den Jim Thompsoen “El Exterminio” eleberrian inspiratu nintzen. Momentuz nire alderdirik rockzaleena utziz, eleberri honetan nire aurreko lanak markatzen zituzten erreferentzia musikalak albo batean utzi ditut. Proiektu berri hau irakurlek atsegitea espero dut”.

Eskerrak ematen dizkiogu Carlosi bere azken eleberria ezagutzera eman izanagatik eta arrakasta eta poz handiak opa dizkiogu obra berri honekin.

Gehiago irakurri: Carlos Télezek bere hirugarren eleberria aurkeztu du, "La habitación de los sueños rotos"

Xabier Gutiérrezek bere azken liburua aurkeztu digu: “Tiburcio, el tiburón cocinero”

Xehetasunak
20 Urtarrila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Urtarrila 2022

Xabier Gutiérrezen azkena aurkezten dugu,, "Tiburcio, el tiburón cocinero", Planeta Gastro argitaletxeak argitaratua.

Aldi berean sukaldaritza liburua eta laborategi gastronomikoa den obra da honakoa, honekin gurasoek eta 2 eta 12 urte bitarteko seme-alabek sukaldean janaria egin, ikasi eta dibertitzeko aukera edukiko dutelarik. Bertan 30 errezeta aurkituko ditugu, bi orrialdetako 65 lamina eta errezeta burutzen den bitartean haurrekin egiteko 240 ideia. Gastronomia, familian elkarbanatzeko uneak, irakasketa atseginak eta umorea dira obra honen osagaietako batzuk.

Xabier Gutierrezi berari eskatu diogu liburu honetatik gehien nabarmentzen duena azal diezagun: “Ez da eleberri burutsu eta konplikatu bat. Haurrentzako eta haurrekin sukaldean aritzeko liburu bat da. Marrazkiak, umorea eta errezetak, itsas hondotik eta marrazo familia batekin. Tiburcio, bere emaztea Escuala eta bere seme-alabak, Tigre eta Tora. Hau ere literatura al da? Bai noski. Entretenimendua, magia, imajinazioa da. Eleberri on batek behar duena alegia. Eta gainera, eleberriek beti ez dakarten gehigarri batekin. Jolasean hezi, ikusten irakatsi, parte hartu, gazte guztiek bere elikadura zerk osatzen duen jakin dezaten”.

Eskerrik asko zure hitzengatik, Xabier! Obra honek guraso eta seme-alaba askori sukaldean, ikasten eta familian gozatzen duten bitartean une gozo asko ekartzea espero dugu.

Gehiago irakurri: Xabier Gutiérrezek bere azken liburua aurkeztu digu: “Tiburcio, el tiburón cocinero”

Javier Sagastiberrik bere azken eleberria aurkeztu digu, “Muerte en el Carlton”

Xehetasunak
18 Urtarrila 2022 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Urtarrila 2022

Gaur gure web orrialdean  Javier Sagastiberriren azken eleberria aurkezten dizuegu, "Muerte en el Carlton",  Erein argitaletxearen eskutik. 

Eleberri poliziako baten aurrean gaude, bere egilearen bostgarrena, bertan, Agatha Christieren obren eragin argiarekin, ikerketan zehar hilketaren eta hilketaren susmagarrien arteko harremanetan murgilduz.

Javier Sagastiberrik berak bere obrari buruz hitzegin digu: “ ‘Muerte en el Carlton’ eleberri poliziakoa da, bere izenburutik bertatik asma daitekeen moduan, baina zerbait gehiago izaten saiatzen da. Alde batetik, berez poliziakoa den traman, Neguriko enpresari garrantzitsua den Juan Artolaberen hilketa ikertzen da. Artolabe bere hirurogeita hamargarren urtebetetzen festan hiltzen dute Bilboko Carlton hotelean, bertan ehun gonbidatu baino gehiago daudelarik. Hilketa azalduko luketen enpresariaren konpondu gabeko kontu ugari ezagutzen joango da irakurlea. Asko dira susmagarriak eta amaierara arte ez da jakingo nor izan del hiltzailea. Baina eleberrian aurrera egin ahala, irakurleak beste misterio bat ezagutzeko interes handiagoa edukiko du: Nor da benetan Juan Artolabe eta zeintzuk dira bere negozioetan eta bere lagun eta senitartekoekin ere hain gupidagabe jokatzeko arrazoiak? Eta horretan guztian sakontzeko, pasa den mendeko 80 eta 90eko hamarkadetan gure historia eraiki duten indarkeria ezberdinetan murgildu beharko dugu”.

Eskerrak ematen dizkiogu Javier Sagastiberriri bere obratik gehien nabarmentzen duena gurekin elkarbanatzeagatik eta obra honek poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: Javier Sagastiberrik bere azken eleberria aurkeztu digu, “Muerte en el Carlton”

Página 12 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio