José Serna Andrésen liburu berriaren edizio elebidunaren aurkezpena ostegunean
- Xehetasunak
Abenduaren 18an Bilbon aurkeztuko da José Serna Andrésen 'Otras palabras-Beste hitz batzuk' (ArteActivo Argitalpenak) liburuaren edizio elebiduna. Euskararako bertsioa David Tijero Osoriok itzuli du. Testua irakurketa poetiko bat da, ebanjelioak dituelarik testuinguru, garai ororekin konprometitutako irudikaria osatzeko gaurkotasuneko gaiak erabiltzen dituelarik.
Aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 19,00etan izanen da, San Pablo liburu-dendan, Mazarredo Zumardiaren 3. zenbakian. Egileekin batera, Sebastián García eta Roberto Lastre (argitaratzailea) egongo dira. Joseba Bakaikoak testuak irakurriko ditu eta horiek musikaz lagunduko ditu Salva Salazarrek.
María José Mielgo Granada Costa Kritika Saria jaso du
- Xehetasunak
María José Mielgo Busturia Granada Costa Kritika Saria jaso zuen pasa den azaroaren 29an, 'Las ventanas de la vida' liburuari esker. Saria, Almuñecarren eman zion D.Alfonso Monteagudo idazleak.
'Las ventanas de la vida' kontakizun sorta bat da. Carmen Posadas idazleak esan bezala, "ipuin hauekin identifikatzea oso erraza da. Den denok ezagutu ditugun bizipenak dira, baina, Maria Josek berak dioenez, leiho ezberdinen forma hartzen dute, euren izate barnekoena guri erakusteko zabaltzen diren leihoak, badutelarik ere alde ilun kezkagarri bat, baina batera konplize eta erredentorea”.
'EL PATIO INGLES' ELEBERRIAREN BIGARREN EDIZIOA KALEAN
- Xehetasunak
Alrevés argitaletxeak Gonzalo Garridoren El patio inglés eleberriaren bigarren edizioa eman berri du argitara, eleberria aurkeztu zenetik hilabetea bete den honetan. Arrakasta hau kritika eta irakurleen artean izan duen harrera onaren emaitza da, izan ere, dioten bezala, eleberri “sinesgarria, adimentsua eta ederra” baita.
'Las flores de Baudelaire' liburuaren idazleak, oraingoan arreta oso jarri du senitartekoen arteko liskarretan, zenbait gizarte planteamendu injustuetan, norberaren patua onartzeko zailtasunean.
Garridok berak azaldu bezala, bere eleberria “laurogeigarren hamarkadako maila ertaineko familia baten istorioa da, aita eta seme baten arteko harremana ardatz. Euskadin kokatzen da, oso garai intentsuan, politikoki, ekonomikoki zein sozialki”
Agustín Mamolarrek 'Blues en Cauterets' eleberria aurkezten du Bilbon
- Xehetasunak
Abenduaren 15n, arratsaldeko 19.30etan Bilboko Euskalduna Kaleko Cámara Liburu-dendan Agustín Mamolarren 'Blues en Cauterets' eleberria aurkeztuko da. Idazlearekin batera, aurkezpen ekitaldian Alberto Letona kazetari eta idazleak hartuko du parte.
'Blues en Cauterets', I Grup Lohber Eleberri Saria, idazle bilbotarraren hirugarren eleberria da. Horretan, traizioa, erailketak eta manipulazioa bere protagonista den César Astarloaren bizitzaren osagai nagusi bilakatzen dira. Astarloa, bolada txarrean dabilen idazle arrakastatsua da. Bilbo, Donostia, London, Milan, Esmirna, Atenas eta Greziar Irlak dira eszenatoki eleberrian. Idazleak berak azaldu bezala, “trama abiatzen da César Astarloaren lagun minak bere buruaz beste egitean eta idazlearen bikoteak alde egiten duenean; bi gertakari horiek Astarloaren bizitza hankaz goratuko dute eta aitzinera ezin izango du lerro bakar bat ere idatzi”.
‘La oda del Trovador’ irratsaioko zuzendaria Santiago Liberalekin elkarrizketa
- Xehetasunak
Santiago Liberal idazlea astelehenetan arratsaldeko 19.30etatik 21.00etara internetez emititzen den ‘La oda del trovador’ irratsaioaren zuzendaria da. Saioaren atal nagusia gonbidatu bati elkarrizketa da; batera, iragarki kulturalek eta ezkutatutako poetaren atalak osatzen dute epikadial.com irratiaren emisioa.
Saioan edozein pertsonak har dezake parte, edozein gaiari buruz aritzeko, zuzendariak berak adierazi bezala, “politikaz eta erlijioaz izan ezik”.
Liberal bere irratsaioaz eta online irrati honi buruz aritzen da AEE/EIErekin egindako elkarrizketan.