Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

'LA DIETA DEL TUIT', EGILE INDIENTZAKO GIDA

Xehetasunak
11 Ekaina 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Apirila 2015

AEE/EIEko gure kidea Beatriz Celayak 'La dieta del tuit para autores indies' izeneko lana eman berri du argitara. Sare sozialetan erabilienetako eta erabilgarrienetako tresna behar bezala erabiltzen laguntzeko helburua duen gida hau doan deskarga daiteke. Egileak berak azaldu bezala, “gidak lagunduko zaituzte zuen liburuak irakurleei eta liburugintzako profesionalei helarazten, mundu mailan".

"Jakin badakigu –dio Celayak- erabilera ez dela uste bezain erraza; soilik 140 karaktere erabili ahal izateak tortura bilaka daiteke bereziki zuentzako, hots, idazleentzako, izan ere oharkabean kontrola galdu eta ‘astunegi’ bilaka baitzaitezkete sareko zuen audientziaren aurrean, behin eta berriz errepikatuz zuei buruzko eta zuen liburuen inguruko informazio bera.  Beraz, gida hau zuen eskura doan jartzen dugu, txioka aritu zaitezen, txio gehiegi egin ez, eta ahalik eta gardenenean egin dezazuen”.

Gehiago irakurri: 'LA DIETA DEL TUIT', EGILE INDIENTZAKO GIDA

'Juan Carlos Eguillor' Ikus Poesia Sariaren Erakusketa Bartzelonan

Xehetasunak
10 Apirila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Apirila 2015

Gaur ostirala, apirilak 10, arratsaldeko 19:00etan Bartzelonako Torre Lllobeta Gizarte Etxean 2014ko edizioan saritutako hiru lanek eta epaimahaiak nabarmendutako beste 20 lanek  osatutako erakusketa inauguratuko da. Erakusketa datorren maiatzaren 2a arte egongo da zabalik. Zentro honek eskaintzen duen ordutegietan bisita daiteke, Nau Barris distrituko Santa Fe kalearen 2garren zenbakian.

Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen sariaren III. edizio honetan  Óscar Sotillosen ‘Equidistancia’ lana gailendu da. Brenan Duarte, Ricardo Ugarte eta Juan Zapater adituek osatutako epaimahaiak ere accesit bi banatu ditu, Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ izenburuko lanari eta  Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ lanari. Halaber, beste hogei lan hautatu izan dira saritutakoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa zein Espainiako eta atzerriko beste hainbat toki bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatzeko.  Catálogo con las obras expuestas.

Euskadi Literatura Sariak 2015 abian

Xehetasunak
08 Apirila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 08 Apirila 2015

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak Euskadi Literatura Sariak 2015aren deialdia zabaldu du. Horretan 2014. urtean zehar argitara eman diren lanek har dezakete parte. Sariak zazpi modalitate du, horietako bakoitzak 18.000 euroko sairarekin: Euskarazko literatura. Gaztelaniazko literatura. Euskarazko haur eta gazte literatura. Euskarazko literatura itzulpena. Literatura-lanaren ilustrazioa. Euskarazko saiakera eta Gaztelaniazko saiakera.

Gaztelaniazko literatura eta gaztelaniazko saiakera modalitateetan, idazlea, pertsona fisiko bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko idazle-elkarteren baten barruan egotea da parte hartzeko baldintza.

Modalitate bakoitzeko epaimahaiak aurkeztuko ditu sarirako hautagaiak. Epaimahaietan kontuan hartu ahal izango dira, sektoreko elkarte estrategikoen ordezkarien bidez etorritako proposamenak. Lanak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 30ean itxiko da.

Gaztelaniazko literatura modalitatean, epaimahaikideetako bat Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) izendatutakoa izango da.

SARIAREN OINARRIAK JASOTZEN DITUEN DOKUMENTUA OSORIK (pdf)

Alberto Manguelen liburu berriaren aurkezpena Bilbon

Xehetasunak
23 Martxoa 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Martxoa 2015

Martxoaren 24ean, arratsaldeko 19.00etan, Bilboko Azkuna Zentroan (La Alhóndigaren Kultur Gunean), Alberto Manguel idazlearen  'Una historia natural de la curiosidad' (Alianza Argitaletxea) liburuaren aurkezpena egingo da.

Buenos Airesen jaiotako Kanadako idazleak, egileen eskutik nobedade literarioak  publikoari hurbiltzeko hilero BBKren Mediatekan burutuko diren Maria Eugenia Salaverrik moderatutako literatura-elkarrizketetan hartuko du parte.

"Kuriositateak kuriositatea sorrarazten dit”, honela abiatzen da testu miresgarria, zeinean Alberto Manguelek, pentsatzaile, idazle eta artista galeria batez lagunduta, historian zehar gure ezagutza-grina elikatu duen gakoan arakatzen du, debakatua dagoen horretan, arriskutsua den horretan eta alde iluna nagusi duenean sartzeko tentazioan barna murgilduz.

Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du

Xehetasunak
11 Ekaina 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Martxoa 2015

Idazle gipuzkoarrak Creación Argitaletxearen eskutik 'Anhelo de luz' liburua argitaratu berri du. Testua jada bertsio elektronikoa argitara emana zegoen eta orain paperezko edizioan eskaintzen zaigu.

Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du

Página 117 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio