Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du

Xehetasunak
10 Otsaila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Otsaila 2015

Fernando Marías espainiar literaturan ematen den saririk nabarmenenetako bat eskuratu berri du, alegia, Biblioteca Breve saria, 'La isla del padre' eleberri autobiografikoagatik. José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramírez eta Rosa Regàs epaimahaikideek aho batez erabaki dute idazle bilbotarra gailentzea.

Seix Barral argitaletxeak antolatzen duen sari hau, bigarren urtez, Euskal Idazleen Elkarteko kide bati egokitu zaio. 2014ean Fernandu Aramburuk jaso zuen, 'Ávidas pretensiones' liburuarekin.

Maríasen eleberria aurtengoan sarira aurkeztu diren 795 lanen artean gailendu da; horietatik  332 idazlan Espainiatik heldu dira eta 104 Argentinatik, besteak beste.  Epaimahaiak adierazi bezala, “Fernando Marías, alhadura eta buru-argitasunaren artean, aita batek bere identitatearen bila memoria eta itzalaren artetik ibilitako bideari heltzeko gai izan da”.

Gehiago irakurri: Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du

Idazkerari buruzko solasaldia

Xehetasunak
26 Urtarrila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2015

Urtarrilaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19.30ean, Casa del Libro (Arka Kalea) delakoan honako gaiak jorratuko dituen solasaldia burutuko da: Zer da Sormen-idazkera Tailerra? Zergatik idatzi? Idazkera, auto-ezagutza, soziabilitatea. Literarioki idazten ikasterik ba al dago? Zer idatzi? Haur eta gazteentzako nola idazten da? Idazle baten gisara irakurri. Erreferentzia-liburuak.

Gehiago irakurri: Idazkerari buruzko solasaldia

'Rincón poético' Radio Vitorian

Xehetasunak
26 Urtarrila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2015

Urte hasieratik, Ángela Serna idazlea kolaboratzaile dabil Radio Vitoriako 'Alguien te está escuchando' saioan. Irakurketa poetiko bat da, eta sailak 'Rincón poético’ izena du. Igande eguerdietan duzu entzungai. Batera, saioak Interneten entzun ditzakezu, 'servicio a la carta' deritzonaren bitartez.

Gehiago irakurri: 'Rincón poético' Radio Vitorian

'Las letras entornadas' bere azken liburuari buruz hitz egiten du Aramburuk

Xehetasunak
23 Urtarrila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Urtarrila 2015

Donostiako Diario Vasco egunkariak Fernando Arambururen “Las letras entornadas” liburuaren inguruko elkarrizketa luzea argitaratu du. Idazleak nobela, ohiko duen literatura-generoa, baztertu egiten du eta sailkatzeko batere erreza ez den liburua eskaintzen digu: isilmandatu autobiografikoak erabiliz bere haurtzaroa gogora ekartzen du, bere bizitza, literatura eta, egileak berak esan bezala, “beste pertsonek irakatsi didatenari” buruz gogoeta egiten du.

Elkarrizketa. Lehenengo partea.

Elkarrizketa. Bigarre partea.

'35 Noches para un sueño' liburuaren irakurketa-aurkezpena

Xehetasunak
15 Urtarrila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Urtarrila 2015

Urtarrilaren 17an, larunbata, 2013an zendu zen Javier Tomeo idazlearen omenez egindako '35 Noches para un sueño' izenburupeko kontakizunen bildumaren irakurketa-aurkezpena burutuko da Bilbon.

Ekitaldia Elena Peraltak (idazlea eta aktoresa)  eta Mª José Mielgo Busturiak (idazlea) aurkeztuko dute. Liburuan parte hartu duten egile zenbaitek euren testuak irakurriko dituzte, eta testuei ahotsa jarriko diete ere Mª Ängeles Pérez Ondiviela rapsodak eta  Santiago Liberal idazleak. Hitzordua, goizeko 11.30etan Burtsaren Eraikinean (Pilota kalea. Alde Zaharra).

Liburuari buruzko informazio gehiago.

Página 119 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio