Xabier Gutiérrezen azkena aurkezten dugu,, "Tiburcio, el tiburón cocinero", Planeta Gastro argitaletxeak argitaratua.

Aldi berean sukaldaritza liburua eta laborategi gastronomikoa den obra da honakoa, honekin gurasoek eta 2 eta 12 urte bitarteko seme-alabek sukaldean janaria egin, ikasi eta dibertitzeko aukera edukiko dutelarik. Bertan 30 errezeta aurkituko ditugu, bi orrialdetako 65 lamina eta errezeta burutzen den bitartean haurrekin egiteko 240 ideia. Gastronomia, familian elkarbanatzeko uneak, irakasketa atseginak eta umorea dira obra honen osagaietako batzuk.

Xabier Gutierrezi berari eskatu diogu liburu honetatik gehien nabarmentzen duena azal diezagun: “Ez da eleberri burutsu eta konplikatu bat. Haurrentzako eta haurrekin sukaldean aritzeko liburu bat da. Marrazkiak, umorea eta errezetak, itsas hondotik eta marrazo familia batekin. Tiburcio, bere emaztea Escuala eta bere seme-alabak, Tigre eta Tora. Hau ere literatura al da? Bai noski. Entretenimendua, magia, imajinazioa da. Eleberri on batek behar duena alegia. Eta gainera, eleberriek beti ez dakarten gehigarri batekin. Jolasean hezi, ikusten irakatsi, parte hartu, gazte guztiek bere elikadura zerk osatzen duen jakin dezaten”.

Eskerrik asko zure hitzengatik, Xabier! Obra honek guraso eta seme-alaba askori sukaldean, ikasten eta familian gozatzen duten bitartean une gozo asko ekartzea espero dugu.

“Tiburcio, el tiburón cocinero” liburuaren sinopsia:

Sukaldari txikientzako sukaldaritza liburua, errezeta dibertigarri, erraz eta osasuntsuenekin.

Tiburcio marrazo sukaldaria da. Escuala bere emaztea da eta harreman ona du bere senarrarekin. Izan ere, parean daude sukaldaritza kontuetan. Bi seme alaba dituzte, Tigre eta Tora. Neska burutsua da eta ile motza du. Mutila buruarina da, aurpegian pikortak ditu eta bracketak daramatza. Elkarrekin sukaldean aritzen irakatsiko digute, handiei eta txikiei, familia guztiarekin elkarbanatzeko hogeita hamar errezeta original, bikain, erraz eta dibertigarriekin, eta gainera, dena bikain ateratzeko eta hortik zehar aurkituko ditugun lagun, senitarteko, bizilagun eta gonbidatuei adarra jotzeko ideia eta truko mordo bat erakutsiko dizkigute.

Bi eta hamabi urte bitarteko seme alabarik al duzu? Haien unibertsoan girotutako errezeta errazak erakutsiko dizkizun liburu baten bila ari al zara? Txikiekin sukaldean aritzeko ideiak emango dizkizun testu erraz eta dibertigarri bat aurkitu nahi duzu? Jolasten eta umore tanta batekin hobe ikasten dela uste al duzu? Sukaldean aritzea atsegin al duzu, pittin bat izan arren? Zure seme alabek jaten dutena badakitela jakitea atsegin duzu? Haiekin erosketara zoazenean gozatzen al duzu? Sukaldaritza zure haur maiteen etorkizuneko osasunaren giltza dela ba al zenekien? Galdera hauen gehienei baietz erantzun badiezu, Tiburcio, el tiburón cocionero zure liburua da.