Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Luisa Etxenikek “El arte de narrar: nociones clave para escribir y leer grandes relatos” EHUko udako ikastaro bat emango du

Xehetasunak
29 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Apirila 2021

Luisa Etxenikek "El arte de narrar: nociones clave para escribir y leer grandes relatos" ikastaroa zuzendu eta emango du abuztuaren 23tik 25era. 

Ikastaroa formatu presentzialean eta online bidez egingo da (Zoom bidez) Donostiako Miramarreko Jauregitik zuzenean, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroen  programazioaren baitan. 

Hiru jardunaldi hauetan zehar eta goizeko ordutegian, idazketa literarioaren gakoak analizatuko dira (teknikak, gaiak, estetikak...), ikasleen sorkuntza lana orientatuko da, bai eta haien aldetik irakurketa eta harrera kritikorako gaitasun berri bat lorpena bilatuko da ere. Hori guztia kontakizunen irakurketaren bidez egingo da, bai eta filmetako irudiak eta sekuentziak berrikusiz.

Izen emateko informazio gehiago eta xehetasunak esteka honetan.

#Egilea21 Jardunaldia: “Nola sortu narratiba berriak?” tailerra, Bibiana Ricciardiren eskutik

Xehetasunak
26 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Apirila 2021

Bibiana Ricciardik “Nola sortu narratiba berriak?” tailerra eskainiko du VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan, ostiralean, irailak 10, 16:00etatik 17:30etara. Ricciardi entzunezko edukien sortzailea, idazlea, kazetaria, artista performatikoa, dramagilea, gidoilaria, ikus-entzunezkoen errealizatzailea, egokitzailea, kultura kudeatzailea eta irakaslea da. #Egilea21 Jardunaldiko tailer guztiak Cedrok babestuak dira.  

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

Irailaren 10ean, 16:00etatik 17:30etara egingo den tailer honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #TallerNuevasNarrativas jarriz. 

Jardunaldi honetako formatua presentziala* izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #Egilea21 Jardunaldia: “Nola sortu narratiba berriak?” tailerra, Bibiana Ricciardiren eskutik

#LiburuarenEguna2021: Gure bazkideen sinatzeak eta aurkezpenak

Xehetasunak
21 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Apirila 2021

#LiburuarenEguna2021 iritsi da eta, jardunaldi hau lehen egiten genuen moduan oraindik ospatzen ez dugun arren, liburuak kalean berriro ere gozatu ahal izateak eta egile eta irakurleen arteko elkarrekintza edukitzeak pozez betetzen gaitu.

Artikulu honetan EIEko bazkide batzuek programaturik dituzten sinatze ekitaldiak, aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak jasotzen ditugu.

Apirilak 22

19:00etan Mertxe Mansok "Antología Poética del Desexilio, Los Nautas" liburuaren aurkezpena egingo du @bibliotecajoseriquelme Instagram profilean, La Línea de la Concepcióneko Liburuaren Azokaren ekitaldien baitan.

Apirilak 23

11,30etan Ricardo Díez-Pellejerok Zaragozan, Ediziones Olifante argitaletxearen etxolan, José Antonio Labordeta Parkean, "MICTLÁN, Odas a la muerte" bere poema bilduma aurkeztuko du.

11:30etan Alazne González  Barakaldoko Liburu Azokan egongo da.

12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Anton Arriola k “El ruido de entonces” bere obra sinatuko du Bilbon, Etxean liburu-dendaren etxolan, Berastegi kalean.

12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara Miren E. Palaciosek bere liburuetako hainbat sinatuko ditu Barakaldoko Liburu Azokan (“Escalera de damas” eta “El Lenguaje de las Olas” eleberriak eta “Me acerco a ti” poema bilduma).

13:00etatik 14:00etara José Ignacio Carnero k “Hombres que caminan solos” bere liburua sinatuko du Bartzelonan, Obaga Llibreria liburudendan, Girona eta Rosselló kale kantoian.

17:00etan Fernando Marías ek “Dicen que no hablan las plantas” bere liburua sinatuko du Raquel Lanserosekin batera, Serendipias Liburudendan (Sector Foresta, 41, Tres Cantos, Madril)

17:30etatik 19:30tara Abel Amutxategik bere liburuetako ugari sinatuko ditu Bilbon, Deusto Liburudendaren etxolan, Berastegi kalean (“Cuentos cortos para lavarse los dientes”, “Cuentos a tumba abierta”, “La increíble historia de Mara y el sol que cayó del cielo” eta “Berbontzi”)

19:00etan Dory Lansorenak "De Arena y Sal" bere obra aurkeztuko du Portugaleten, Santa Klara Kulturgunean (50 pertsonentzako toki mugatua). Aurkezpenaren baitan jaialdi poetiko musikal txiki bat egingo da ere. 

Apirilak 24

18:00etan Julio Santos eta Patrizia Pérezek zoom bilera bat egindo dute Txano eta Óscarren Instagramaren bitartez egingo den zuzenekoarekin konbinaturik. Zoom bilerarako esteka honako hau da. 

 

Apirilak 25

11:00etan Javier Gil Díez-Conde k bere azken liburuetako batzuk (“Rumorada”, “En sueño ajeno”, eta abar) sinatuko ditu Irungo Liburu Azokan sinatuko du (Zabalguneko Plaza).

17:00etan Jorge Urretak “Antagonista on bat nola sortu” mintzagaiari helduko dio  Online Liburu Azokaren baitan #FLO2021. Esteka emititzeko.

Apirilak 29

19:00etan Ricardo Díez-Pellejero k ekitaldi poetiko bat eskainiko du Zaragozan IAAACn Instituto Aragonés de Arte y Cultura Contemporáneos Pablo Serrano (Paseo María Agustín, 20)

#LiburuarenEgun zoriontsua denoi!

#Egilea21 Jardunaldia: “Transmedia hitz izugarria da, baina istorioek plataformen bitartez ikusle/irakurlearen arretaren erritmo berean bidea nola egiten duten pentsatzeko gaitasuna deskribatzen du”

Xehetasunak
19 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Apirila 2021

VIII Egilearen Jardunaldiaren baitan eta “Multiplataforma eszenatoki berriak, egokitu ala hil” izenburupean, El Cañonazo transmedia edukien sorkuntza eta ekoizpenean espezializatutako enpresako fundatzailea den Roger Casas-Alatriste izango da jardunaldiaren inaugurazio hitzaldia egiteko arduraduna, irailaren 10ean, ostiralarekin.

Toronton jaioa, Mexikon hezia eta Madrilen bizi den Casas-Alatristek, multiplataforma eszenatoki berri batean mugitzen den argitalpen sektorean gertatutako paradigma aldaketak eskaintzen dituen balizko irtenbideei buruzko bere ikuspegi zabala eskainiko du.

Aurten Egilearen Jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren  babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, del Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzarekin. 2012an sortu zirenetik, Jardunaldi hauek euskal adituak espezialista globalekin elkartzeko aukera eman dute (argitaratzaileak, liburu saltzaileak, banatzaileak, egileak eta abar), sektoreak gurutzatzen dituen egoera ezberdinak elkarrekin baloratzeko aukera emanez ere, bai eta Euskadiko irudi kulturalaren nazioartekotzea sendotuz, haien ezagutza ekarri duten Alemaniako, Erresuma Batuko, Mexikoko edo Amerikako Estatu Batuetako lehen mailako hizlariekin batera.

Irailaren 10ean, 09:30etatik 10:15etara egingo den hitzaldi honetara etorri nahi baduzu, gorde zure tokia Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidean, gai moduan #Elcañonazo jarriz. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.

Jardunaldi honetako formatua presentziala izango da, 2021eko irailaren 9an, ostegunarekin, 16:30etatik 19:30etara eta 2021eko irailaren 10ean, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara Bizkaiko Foru Liburutegira hurbildu nahi duen ororentzako hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin.

Data horietan Bilbora joan ezin dutenentzako, jarduera guztiak streaming bidez emango dira.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #Egilea21 Jardunaldia: “Transmedia hitz izugarria da, baina istorioek plataformen bitartez...

Javier Maura, AEE/EIEko Batzordekidea, Ensanhe XIX Kultura Tertulietara gonbidatua

Xehetasunak
16 Apirila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Apirila 2021

Datorren asteartean, apirilak 20, 19:00etan, Ensanche XIX Elkarteak antolatzen dituen Kultura Topaketen baitan Javier Maura, Euskadiko Idazleen Elkarteko, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta  Javier Otaola, Ensanche XIX Elkarteko kide eta AEE/EIEko Batzordekidea denak ere, online bidezko elkarrizketa egingo dute.

Idazlea izatea zer den izango da mintzagaia, bai eta idazleak irakurle moduan duten rola, egileen asoziazionismoa eta sozialtasuna, literatura sariak edo liburu saltzaile eta editoreen egoera. AEE/EIEren ibilbideari buruz hitz egingo da ere, euskal gizartean haien presentziari buruz eta haien proiektuen inguruan ere.

Elkarrizketa hau modu irekian jarraitzeko aukera egongo da Zoom plataformaren bitartez:

Apirilak 20, 19:00

Bileraren ID. 861 7263 5948.

Sartzeko kodea. 155054.

Biziki animatzen zaituztegu bertan sartzera! 

Página 25 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio