Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

#Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak

Xehetasunak
10 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Iraila 2021

2021eko irailaren 9 eta 10 egunetan VIII Egilearen Jardunaldiak egin dira, Covid-19aren pandemiaren inguruabarretara egokituriko formatu presentzialean egin ere. Jarduera guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian garatu dira.

Jarduera guztiak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkartearen Youtube kanalean zintzilikatuko dira aurki.

Zortzigarren Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldi honetan Covid-19 ondorengo eszenatokian jarraitu beharreko bideari buruzko hausnarketa egin da. Zer gertatu da? Zer asmatu beharko dugu? Zer ikasi dugu? Eta zein bide gomendatzen dute adituek? Azken finean, denoi eragiten digun etorkizunari buruzko hausnarketa egin da.

Jardunaldi hau Departamento Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari  esker eta  Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen  eta Cedroren lankidetzari esker izan da posible.

Gehiago irakurri: #Egilea21 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VIII Jardunaldien ondorioak

#EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU

Xehetasunak
01 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Iraila 2021

“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” topaketaren VIII edizioak, irailaren 9 eta 10ean Bizkaiko Foru Liburutegian egingo dena, mundu osoko espezialistak elkartuko ditu.

Istorioak kontatzeko modu berriak eta entzunezko eta ikus-entzunezko formatu berriak izango dira jorratuko diren gai handietako batzuk.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kontseilaria, eta Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Foru Ahalduna izango dira topaketa hau inauguratzeko arduradunak, eta horiekin batera argitalpen sektore barruan dauden beste pertsona ugari egongo dira, bai eta idazleak, editoreak, ikus-entzunezko ekoizleak eta lehen mailako pentsalariak gertutik ezagutu nahi dituzten pertsonak ere. COVID afera dela eta, aforoa murriztua izango da.

“Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien VIII Edizioa, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskadiko Idazleen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin, irailaren 9 eta 10ean egingo da Bizkaiko Foru Liburutegian. Presentziala izango den VIII topaketa honen leloa honakoa izango da; “Kultura eta bere industria elkarrekin ber-imajinatuz”; kulturaren industriak aurre egin beharreko erronka berri eta arriskuen gainean adituak hausnartzera eramango dituen leloa alegia, honen bitartez bi galdera handi planteatuz: Noiz utziko diogu irakurtzeari? Sortzailea argitalpen eszena berritik desagertuko al da?

Topaketa honen formatua presentziala eta Streaming bidez izango da, BIZKAIKO FORU LIBURUTEGIAN egingo diren hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrekin, 2021eko irailaren 9tik, ostegunez, 16:00etatik 19:30etara, 2021eko irailaren 10era arte, ostiralarekin, 09:30etatik 19:30etara.

* Jardunaldi hauek pandemia dela eta legeak baimendutako neurri guztietara egokituko dira.

Gehiago irakurri: #EGILEA21 JARDUNALDIA: KULTURA ETA BERE INDUSTRIA ERRONKA ETA ARRISKU

“Usted está aquí. Ellos también” aurkezten dugu, Abel Amutxategik parte hartu duen umorezko antologia bat

Xehetasunak
30 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Uztaila 2021

“Usted está aquí. Ellos también” kontaktu estralurtar bat izan litekeenari buruzko bost ikuspegi oso ezberdin eskaintzen dituen umorezko antologia bat da. Baina beste ezeren gainetik, umorea egiteko bost modu oso ezberdin defendatzen dituzten bost egileren proiektua da. Umorea ez baita bakarra eta hirukoitza, generoaren klasikoren batean esaten den moduan, forma ugari har ditzake ordea.

Abel Amutxategi, Bandinnelli, Pablo García Maeso, Sergi Álvarez eta Sergi Escolano dira bost egile hauek. Haiek izan dira linea estralurtarren atzean infiltratu direnak, segurtasun neurri funtsezkoenekiko erabateko mespretxua agertuz eta, ez agur eta ez adio, haien misioan zehar ikusi, entzun, ukitu, miazkatu edo usaindu duten guztia haien kontakizunetan plasmatu dute.

Arkitektura desmuntagarriaren onurei buruz irakurriko dugu, bai eta alien mota batzuen glandula epirrenalen maitasunezko eflubioei buruz, labezomorro robotiko baten begien bitartez Matías Prats IV ezagutuko dugu, zulo beltzetan zehar bidaiatuko dugu eta etxe-abere bat galaxia arteko bozgorailu batean nola eraldatu daitekeen ikusiko dugu ere.

Hori guztia Ferran Varelaren eskutik eramana, hain ohizkoz kanpokoa den proiektu honen zeremonia-maisu baita.

Honen ondoren irakurtzea eta irribarre egitea besterik ez zaigu geratzen. Beste ezeren gainetik, irribarre asko egitea. Inork inoiz ez baitaki noiz topatuko den estralurtar batekin eta inpresio ona eragiteko bigarren aukerarik ez baitago.

Obra honi buruz gehiago ezagutzeko, bere fitxa ezagutzera eta bere lehen orrialdeak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Miren E. Palaciosek bere azken obra aurkeztu digu: “Mis mamás molan”

Xehetasunak
28 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Uztaila 2021

Miren E. Palacios idazlearen azken obra aurkezten dugu,“Mis mamás molan” izenburuarekin eta Palabras de Agua argitaletxeak plazaratua. Silvia Campos marrazkilariaren ilustrazioak daramatzan haurrentzako ipuin bat da.

Obra honi buruz eta idazle moduan bizi duen une honi buruz Miren E. Palaciosek berak hitz egitea nahi izan dugu.

Galdera – Hitz egiguzu “Mis mamás molan” ipuinari buruz. Obra honetatik zer nabarmenduko zenuke gehien?

Erantzuna – Magiaz beteriko ilustrazioak dituen haurrentzako ipuina da.

“El lenguaje de las olas” eleberriaren ondorioz jaio da. Txikienen arteko egoera ezberdinak normalizatu nahi ditu, bestea parez-pare begiratuz.

Ipuin dibertigarria eta mezu positiboz beterikoa da. 3, 4, 5, 6 eta 7 urteko haurrei zuzendurik dago. “Mis mamás molan” ipuinak adinik ez duela uste dut.

Aurki euskaraz eskuragarri egongo da ere.

G – Nola definituko zenuke egun egile moduan bizi duzun unea?

E – Oso positiboa. Asko begiratzen dut. Irakurtzen, dokumentatzen eta otutzen zaizkidan ideia guztien gainean egoten saiatzen naiz.

Nire irudimena aktibo dago.

G – Zein literatura proiektu dituzu buruan?

E – Badaude proiektuak, noski! Baina oinak lurrean eduki eta errealitatea ikustea nahiago dut, esku artean duzuna burutzea beti ez da posible.

Eskerrak ematen dizkiogu Miren E. Palaciosi bere denbora eskaintzeagatik eta bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik. Obra berri honek poz handiak ekartzea eta esku artean dituen proiektu horiek errealitate bihurtzea opa diogu.

Gehiago irakurri: Miren E. Palaciosek bere azken obra aurkeztu digu: “Mis mamás molan”

Idoia Amo eta Eva M. Solerekin bere azken obrari buruz hizketan aritu gara: “Dramaboda en alta mar”

Xehetasunak
26 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Uztaila 2021

Eva M. Soler eta Idoia Amo egileen azkena aurkezten dugu gaur, “Dramaboda en alta mar”, umorea, amodioa, adiskidetasuna eta itsasoa uda honekin gozatzeko.

Egileekin hizketan aritu gara obra honi buruz, haien lankidetza literarioari buruz eta etorkizuneko haien proiektuei buruz ere. Eurek beraiek kontatzen digute.

Galdera – Zer da “Dramaboda en alta mar” liburutik gehien nabarmenduko zenuketena?

Erantzuna – Istorio fresko eta dibertigarria da, uda honetarako bikaina, izan ere itsas bidaia batean gertatzen da. Komedia, amodioa, adiskidetasuna... daude, irribarreak ziurrak izango dira!

G – Zuen lankidetza literarioari buruz hitz egitea gustatuko litzaiguke: nola sortu zen, zer ekarpen egiten dizue eta nola aberasten zaituztete aliantza honek zuetariko bakoitzari?

E – 14 urte genuenetik ezagutzen dugu elkar. Garai hartan kuadernoetan istorioak idazten genituen, elkarri irakurtzen genion eta elkarri aholkatzen genion. Duela sei urte elkarrekin zerbait idatzi genezakeela pentsatu genuen, gure estiloak bateragarriak baitziren, eta hortik Anxious jaio zen, gure lehen eleberria. Hortik komedia erromantikoekin jarraitu genuen, beldurrezkoekin eta paranormalekin ere... Elkarrekin lan egitearen gauza ona zera da, ideiak errazago sortzen direla (edo hori dirudi), beste pertsona batekin eztabaidatzeko aukera baitago. Gure metodoa istorioa prestatzean datza, ondoren eskaleta batekin kapituluetan banatuz eta horietako bakoitzean gertatuko denarekin betez. Hortik aurrera, eszenak edo kapituluak banatzen ditugu, istorioak eskatzen duenaren arabera.

G – Zuen ondorengo proiektuei buruz hitz egin diezagukezue?

E – Asko ditugu! Ideiek ez dute huts egiten eta idazteko zerrenda erraldoia dugu. Hurrengo argitalpen moduan, irailean beste liburu bat plazaratuko du Ediciones Kiwi argitaletxearekin, “Ángeles en la ruta 66”. Autoargitalpen moduan, zenbait argitalpen prestaturik ditugu baina oraindik ez ditugu datak zehaztu, hortaz, informatzen joango gara!

Eskerrak ematen dizkiegu Idoia Amo eta Eva M. Soleri haien denboraren zati bat eskaintzeagatik eta liburu berri honekin eta gertu dituzten proiektu horiekin zorterik onena opa diegu.

Gehiago irakurri: Idoia Amo eta Eva M. Solerekin bere azken obrari buruz hizketan aritu gara: “Dramaboda en alta mar”

Página 20 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio