“La montaña del infierno”, Marisol Ortiz de Zarateren azken eleberria
- Xehetasunak
"La montaña del infierno" aurkeztu dugu, Marisol Ortiz de Zárate idazlearen azken lana.
Gazteentzako eleberri honek (12 urtetik gorakoentzat) Marina Suárez Ortiz de Zarate, Marisolen alabaren ilustrazioak ditu eta Bambú argitaletxeak argitaratu du.
Protagonista diren bi neskatoen (Marimbo eta la Enana) bigarren abentura da honakoa, lehen aldiz "Las lágrimas de la matrioska" eleberrian agertu ondoren, bai eta Marina Suárezek ilustratu duen bigarren eleberria ere.
“La montaña del infierno” abentura istorioa da, bertan adiskidetasuna, ondare kulturalaren kontserbazioa eta liburuen defentsa jorratuz.
Obra honi buruz berriki El Correo egunkarian argitaratutako albistea zuekin elkarbanatzen dugu.
Gehiago irakurri: “La montaña del infierno”, Marisol Ortiz de Zarateren azken eleberria
Xabier Gutiérrez Márquezi EAEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Xabier Gutiérrezi Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.
Sukaldaria, psikologoa eta idazlea. 1990 urteaz geroztik Donostiako Arzak Jatetxeko berrikuntza departamentuko zuzendaria da, horretaz gain komunikabide ezberdinetan kolaborazioak egin, elikadura sektoreko enpresei aholkularitza eman eta Basque Culinary Center-eko berrikuntza eta jatetxeen kudeaketarako masterrean klaseak ematen dituelarik ere.
Hamabi sukaldaritza liburu eta sukaldaritzaren estetikari buruzko bost saiakera argitaratu ditu. Bere obretako hamarrek izen handiko sariak jaso dituzte, hots Best World Cookbook Award eta Gastronomia Sari Nazionala.
2021 urte honetarako bi proiektu berri bukatzear dago, horiei buruzko informazio osoa, proiektuok errealitate bihurtzean emango dizuegularik.
Xabier Gutiérrez beraren hitzak gure eginez, “Euskadikoa” dela deritzon elkarte garen heinean, oso pozik gaude gure bazkideen artean sukaldari bat edukiaz gure izenari ohore egiteagatik.
Ongi etorria AEE/EIEra, Xabier!
Anton Arriolak “El ruido de entonces” bere azken eleberriari buruz hitz egin digu
- Xehetasunak
Gaur Anton Arriolaren azken eleberriari erreparatuko diogu, "El ruido de entonces", Erein argitaletxeak argitaraturik. Eleberri honek, bihar 40 urte beteko diren José Mari Ryan Lemoizeko ingeniari nagusiaren bahiketa eta hilketaren inguruko gertakariei errepasoa ematen die.
Obrak, emozio eta hausnarketen adierazpen libreagoa mesedetzen duen fikzio alegorikoa eta garai hartan nerabea zen Arriolaren beraren kronika autobiografikoa modu boteretsuan uztartzen ditu Ryanen istorioaren inguruan, bizilaguna eta familiaren laguna alegia. Egileak aitortu duenez, kontatzeko erraza izan ez den istorio bat, “baina duela denbora askotik nuen hori kontatzeko beharra”
“El ruido de entonces” Donostian aurkeztu zen pasa den ostegunean, urtarrilak 28 (hemen ekitaldiaren bideoa ikus dezakezue).
Anton Arriolari elkarrizketa egin diogu duela urte ugari hasitako eta 2020ko martxoko konfinamenduan amaitu zuen eleberriaren inguruan sakontzeko. Jarraian ematen dizkizuegun bere hausnarketak gurekin elkarbanatu izana eskertzen diogu Antoni.
Gehiago irakurri: Anton Arriolak “El ruido de entonces” bere azken eleberriari buruz hitz egin digu
“La herida”, Carlos Télezen bigarren eleberria, formatu digitalean eskuragarri Click Edicionesen eskutik
- Xehetasunak
Pasa den asteazkenetik "La herida", Carlos Télez Sedano idazlearen azken eleberria formatu digitalean eskuragarri dago Click Ediciones etxearen eskutik, Grupo Planetaren argitaletxea alegia.
Laurogeita hamarreko hamarkadan girotua, “La herida” eleberria hilketa baten eta hiltzailea horretara eraman duten arrazoien istorioa da. Eleberriak, musikari eta zinemari erreferentzia ugari eginez, amodioa, desengainua eta traizioa osagai dituen trama batean murgiltzen gaitu.
Carlos Télez bere egilearen arabera, “nire eleberria Click Ediciones argitaletxearekin, Grupo Planetaren zigilua alegia, argitaraturik ikustea autoargitalpenetik ateratzeko pausu handia da. Gainera, nire hurrengo lanetan hobetzen jarraitzeko eta horietan gogor lan egiteko pizgarria da ere, argitaletxe honekin urte askoz jarraitzeko ideiarekin”.
Javier Sagastiberriri AEEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Javier Sagastiberriri Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman diogu.
Bizkaian bizi den narratiba idazle gipuzkoar honek lau eleberri poliziako idatzi ditu orain arte, Itziar Elcoro Ertzaintzako ofiziala eta Arantza Rentería ofizialordea protagonistak dituelarik, biak, idazlea bezala, gipuzkoar peto petoak, baina Bizkaian destinaturik. Erein argitaletxeak argitaraturiko saga honen lau izenburuak honakoak dira: El asesino de reinas (2016), Perversidad (2017), Un dios ciego (2018) eta Una tumba sin nombre (2019).
Liburu hauetako azkena, “Una tumba sin nombre”, bilduma honetako laugarrena eta azkena izan zen. Aurrekoengandik modu independentean irakur daitekeen obra honekin, Sagastiberrik maisutasunez ematen dio amaiera sagari, bere jarraitzaileak zein sagara lehen aldiz gerturatzen direnak berehala harrapatzen dituen trama bikoitz batekin.
Ertzainen sagaren itxiera ikusgarri honek Sagastiberriren obren jarraitzaileak aho zapore ezin hobearekin utzi ditu, bai eta bere idazlumak utziko dituen istorio berriak irakurtzeko interes handiarekin ere.
2021 urte honek idazle gipuzkoarraren nobedadeak ekartzea espero dugu.
Ongi etorri AEE/EIEra, Javier!