Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Ediciones el Transbordador argitaletxeak Abel Amutxategiren “Su muerte, gracias” eleberria berrargitaratu berri du

Xehetasunak
06 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Uztaila 2021

Gaurkoan Abel Amutxategiren “Su muerte, gracias” eleberriaren berrargitaratze apartaren berri ematen dizuegu.

Izenburua berehala hedatu zen 2016 urtean lehen aldiz plazaratu zenean, baina orain benetako luxuzko edizioan itzuli da: Carolina Mateuren hitzaurrearekin (sareetan eta bere streamer fazetan Carol Mola izenarekin ezaguna) eta azaleko ilustrazioa Marina Vidalen eskutik, honek ere Terry Pratchetten azalak berrasmatzen ari dituelarik bere katalanezko itzulpenentzako.

“Su muerte, gracias” eleberriak Samuelen istorioa kontatzen du, bere bizitza are eta gehiago hankaz gora ez jartzeko bere lehen bezeroa aurkitzea behar duen arrakastarik gabeko suizidio saltzailearena alegia. Tamalez, bezeroa aurkitzean, mundua suntsitzeko zorian jarriko du eta jada erretiraturik dagoen Heriotzak bakarrik izango da salbatzeko gai.

Abel Amutxategik berak “Su muerte, gracias” eleberriari buruz honakoa esaten digu: “Niretzako umorea hezkuntza masiborako tresna da. Gure egunerokoan bizitzera beharturik gauden inkongruentzien gainean kontzientzia hartzen laguntzen digun lupa bat alegia. Bere langileak estutzen dituen bitartean haien ongizatean arreta jartzen dutela dioten enpresetatik, edertasun mota guztiak, itsusia ez bazara, onartzen dituzten arropa marketaraino, gu geu esaten dugunarekin kontsekuenteak ez garen une horietatik guztietatik pasatuz. Gatazka horietako batzuk konpon ditzakegu, beste batzuekin ordean elkarrekin bizitzea beste aukerarik ez dugularik. Dena delakoa, umoreak horiek identifikatzen lagunduko digu eta hoberen deritzogun moduan jardutera ere. Eta izan ere, beti da komenigarria jakitea noraino dagoen pitzaturik zapaltzen ari dugun zorua. Ahal bada, oinen azpian apurtu baino lehen”.

Su muerte, gracias erritmo biziko komedia fantastikoa da. Norberak bere burua onartzea beste aukerarik ematen ez duen ispilu deformatzaile bat. Baina beste ezeren gainetik, erlojuaren kontrako lasterketa sutsua da: lortuko al du Samuelek beranduegi izan baino lehen eragin duen nahaste-borrastea konpontzea?

Eleberriaren fitxa esteka honetan kontsulta dezakezu eta liburuaren lehen orrialdeak hemen dituzu eskuragai.

“Arrano bikoitza” eskuragarri dago jada, Txano eta Oscarren Abenturen zortzigarren alea, Julio Santos eta Patricia Pérezen eskutik

Xehetasunak
01 Uztaila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Uztaila 2021

Txano eta Óscarren Abenturen saga aurrera doa, Julio Santosek idatzia eta Patricia Pérezen ilustrazioekin.

 Bildumaren zortzigarren alea eskuragarri dago jada, "Arrano bikoitza" izenburuarekin, gazteleraz, euskaraz, katalaneraz eta galizieraz. Abentura berriak iristear daude. 

Patricia Pérez eta Julio Santos beraiek izatea nahi izan dugu abentura berri honi buruz hitz egiteko arduradunak, bai eta egile moduan izandako bilakaerari buruz eta haien hurrengo proiektuei buruz ere. Eta honakoa da kontatu digutena.

“Arrano bikoitza”

“Txano eta Oscarren abentura guztiak zortzigarren liburura arte (plazaratu berri duguna), udako oporretan zehar garatzen dira. Modu honetan, azken liburu honek (Arrano bikoitza) aro amaiera dakar, bai pertsonaientzako bai eta guretzako ere. Haiei oporrak amaitu zaizkie eta behin ikastetxean hastean, etxekolanekin, azterketekin... abenturak bizitzen jarraitu ahalko dutenaren gaineko zalantzak dituzte. Guretzako inflexio puntu garrantzitsua izan da ere, bederatzigarren liburutik aurrera ikastetxea lagun talde osoaren bizitzan sartu beharko dugulako. Zortzigarren liburu hau gainera, autobiografikoena da, lagun talde guztiak oporretako azken egunak Txano eta Oscarren aitona-amonen herrian biziko dituztelako eta horrek gure haurtzaroko eszenatokietara eramaten gaitu, orain gure seme-alabekin bizi dugun moduan. Liburuaren zati handi bat, gure aitona-amonen herrietan haurrek pasatzen zituzten udei omenaldia da”.

Proiektu bital, pertsonal eta profesionala

“Bildumari gaineratzen diogun liburu berri bakoitzarekin, argitalpen proiektu pertsonal bat eta gure bizimodu bihurtu nahi dugun ogibide bat aldarrikatzen ditugu, eta irakurtzen gaituzten gazteen aldetik jasotzen dugun erantzunak aurrera jarraitzen laguntzen gaitu”.

Hurrengo atalak

“Hurrengo helburu hurbilena, bederatzigarren liburua Eguberrietarako argitaratzea da eta epe ertainera, 12 liburuko lehen denboraldi batera iristea eta sagako pertsonaia baten spin-off bat egitea”.

Gehiago irakurri: “Arrano bikoitza” eskuragarri dago jada, Txano eta Oscarren Abenturen zortzigarren alea, Julio...

Juan Manuel Uríak haurtzaroa den espazio propio esentzial horretan barna maiz sartzera gonbidatzen gaitu “Infancia es lugar” bere obra berrian

Xehetasunak
29 Ekaina 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Ekaina 2021

Juan Manuel Uríaren obra berria aurkeztu dugu, “Infancia es lugar” izenburua daramana eta Cypress Cultura argitaletxeak plazaratua.  

Bertan poeta, aforismogile eta artista plastiko errenteriarrak haurtzaroa espazio moduan, jarrera moduan, munduan egoteko moduan ikustera gonbidatzen gaitu, eta toki garbi hori (ber)bisitatzera eta horretan barna maiz sartzera motibatzen gaitu ere, gure esentziaren zati baita.

“Normalean haurtzaroa garai moduan ikusten badugu, nik espazio moduan ulertzen dut. Horregatik ‘Infancia es lugar’ izenburua. Garai moduan nostalgiaren edo oroimenaren bidez itzul gaitezke bakarrik; baina toki moduan ulertzen badugu, modu ezberdinen bitartez berehala itzul gaitezke, horietako bat -baina ez bakarra- sormena delarik. Niretzako oso liburu esentziala da, haurtzaroa, haurra, nire obra osoaren gai zentraletako bat baita”. Hitz hauekin, Juan Manuel Uríak obra honen zergatia eta izenburu honen zergatia azaltzen dizkigu. 

Gehiago irakurri: Juan Manuel Uríak haurtzaroa den espazio propio esentzial horretan barna maiz sartzera gonbidatzen...

Sebastián Urosekin mintzatu gara bere azken obrari buruz: “Una trama jodidamente perfecta”

Xehetasunak
24 Ekaina 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Ekaina 2021

Sebastián Urosen obra berria eskuragarri dago jada, “Una trama jodidamente perfecta” izenburua daramana eta  Avant Argitaletxearekin plazaratua. Bertan gure herrialdeko ustelkerian sakontzen da, errealitatea eta fikzioa nahasiz.

Obra hau sakontasun handiagoarekin ezagutu nahi izan dugu, haren inguruan eta bere sorkuntza eta argitalpen prozesuari buruz bere egilearekin mintzatuz.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiogu Sebastián Urosi gure galderei erantzuteagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin.

Jarraian elkarrizketa uzten dizuegu.

Gehiago irakurri: Sebastián Urosekin mintzatu gara bere azken obrari buruz: “Una trama jodidamente perfecta”

AEEra ongietorria eman diogu Asier Maia Anabitarteri

Xehetasunak
22 Ekaina 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Ekaina 2021

Jose María Lizundia

Euskadiko Idazleen Elkartera ongietorria eman dogu Asier Maia Anabitarteri.

Gasteiztarra jaiotzez, Euskal Filologian Lizentziaduna eta hogeita hamar urtez hezitzaile eta maisu lanetan aritua da, orain arte hiru obra argitaratuz autoedizioaren bidez.

2013 urtean, bere buruarentzako urte askoz idatzi ondoren, bere lehen liburua argitaratu zuen autoedizio bidez eta bi hizkuntzatan: “BIZI-HITZAK, barne bidaia literarioa / VIDAS Y VENIDAS, Un viaje literario interior”. Lagun batzuen argazki erakusketa bisitatu ondoren, hausnarketak, ipuin txikiak, poemak eta narrazio laburrak idatzi zituen argazki bikain horietako batzuentzako.

2018an, autoedizio bidez ere, “LEYENDO VIVO, El alma secreta de los libros” obra plazaratu zuen. Irakurri zituen 25 liburutatik ateratako 25 zita abiapuntutzat hartuz, bidaia kontakizunak, narrazio laburrak, prosa poetikoa eta poemak idatzi zituen. Horiekin batera, Iñaki Lauzirikak testu bakoitzarentzako “ad hoc” egindako ilustrazioak aurkitzen ditugu ere.

Azkenik, 2020ko azaroan eta, nola ez, autoedizio bidez ere, orain arte anbizio handieneko bere proiektua izandakoa argitaratu zuen: “ZURI-BELTZAREN KOLOREAK / LOS COLORES DEL BLANCO Y NEGRO”, bi hizkuntzako edizioan zein Euskarazkoan bakarrik.

IÑAKI LAUZIRIKAren ilustrazioen edizioaren emaitzarekin konforme egon ez ondoren, hari ordain moduan bere ilustrazioekin erakusketa bat egitea pentsatu zuen. Proiektua borobiltzeko, ilustrazio bakoitzarentzako olerki bat idatzi zuen, eta, oraingoan bai, merezi duten moduan goratuak ikus daitezke. Gai sozialak (emakumearen egoera, emigrazioa, bazterkeria, ahaztuak eta ikusezinak), eta hausnarketarako eta protestarako hizkuntzen eta arteen beharrezko eginkizuna dira poema bildumaren ardatz nagusia.

Liburuan bertan, QR kodeen bidez, 42 emakumeren ahotsetan olerki guztiak entzun daitezke. Horrekin guztiarekin, hilabete batez Gasteizeko ARTGIA Sorgunea galerian aurkeztu zuen liburua eta ilustrazio guztien erakusketa, horri guztiari KOLDO BERRUETEren egurrezko eskulturak gaineratuz, bai eta piano saioak, ilustrazioa, musika kontzertuak, Braillez idatzitako poemak, poesia irakurketak eta beste ikuskizunak ere.

Ongi etorria AEE/EIEra, Asier Maia!

Página 22 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio