Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Juan Manuel Uria, Guatemalako jaialdi poetiko batean parte-hartzaile

Xehetasunak
04 Abuztua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Abuztua 2014

Juan Manuel Uria poeta gipuzkoarra Guatemalako Quetzaltenangoko Nazioarteko X Poesia Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute, abuztuaren 14tik 16ra.

Jaialdian zehar 30 ekimen baino gehiago burutuko dira: poesia irakurketak, mahai inguruak, liburuen aurkezpenak, dantza garaikidea edota antzerkia. Bertako eskola, ikastetxe, unibertsitate, kultur gune, parke eta antzokietan burutuko dira. Aurtengo edizioa Guatemalako Francisco Nájera poetaren omenez antolatu da.

Jaialdiaren inguruko informazio gehiago.

Jaialdian parte hartzera gonbidatutako poeten zerrenda.

Sainz de Murietak bost egunez 'Los hijos de Ik: lazos de sangre' elberriaren doaneko deskarga eskainiko du

Xehetasunak
25 Uztaila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Uztaila 2014

Iñaki Sainz de Murietak uztailaren 18tik 22ra Amazonen 'Los hijos de Ik: Lazos de sangre' bere eleberriaren doaneko deskarga egiteko aukera eskainiko du; izan ere, idazleak kulturaren doaneko difusioaren aldeko bere aldarriarekin bat eginez sustatu duen ekimena baitugu hau.

Aurtengo urtarrilean Murietak, Buenos Aireseko Eder Argitaletxearen eskutik, duela bi urte lehenengoz paperean argitaratutako eleberri honen bertsio elektronikoa eman zuen argitara. Eleberria, Ipar Amerikako gizarte ehiztari-ekoizlea du testuinguru, sedentarizatze prozesuan murgildua. Ipar Amerikako gizon-emakume horien bizimodua eta ohiturak erreproduzitzen saiatzen da baina, betera, trama konplexua eta korapilatsua aurkezten digu, sorpresaz josita, eta bere protagonistek burututako makina bat gorabeherez betea.

Jorge Urretak ‘El año de la hortaliza' eleberria argitara eman du

Xehetasunak
10 Uztaila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Uztaila 2014

Bere bigarren eleberriak misterio eta intriga istorioa dakar; paranormal fikzioaren ezaugarri zenbait ere baditu.

Luhuk argitaratua, Roberto Merinoren bizitza kontatzen digu: "langile amorratua eta aita, bere bizitza erabat aldatuko da gogoan ez zuen izeba zahar bat zendu eta egundoko dirutza jasotzen duenean. Aberats berri bilakatu eta, ohi bezala, erretiratu eta ederki bizitzeari ekiten dio. Lana utzi eta etxez aldatzen du, bizitokiz alegia, eta bere familiarekin Espainiako bailara galdu batera doa, luxuzko txalet erosi berrira, hortxe lasai aski bizitzeko asmoarekin”, azaltzen digu idazleak.

"Denbora pasa gisa eta txaletak duen lorategi bikaina aprobetxatu nahian, Monicak, Robertoren emazteak, bertan baratzea jartzea erabakitzen du, aitzinera etxean kontsumituko dituzten letxugak, tomateak eta piperrak landatuz. Lehengo uzta jaso eta gero deskubrituko dute baratza horretan hazten diren barazkiek badutela sendatzeko gaitasuna.  Aurrerantzean, Robertok estortsio eta mehatxu trama batean harrapatua ikusten du bere burua, inguruko bizilagunek naturaren legeei ere aurre egiteko prest baitaude, bizitza bera arriskuan jarriz” .

AEE/EIEk Jorge Urretari egindako elkarrizketa

Julia Otxoak Donostian aurkeztuko du 'Jardín de Arena' poema-liburua

Xehetasunak
16 Ekaina 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Ekaina 2014

Julia Otxoa idazle donostiarrak datorren ekainaren 18an, asteazkena,  'Jardín de arena' (La Palma Argit.) poema-liburua aurkeztuko du.  Arratsaldeko 19.30etan, Donostiako Lagun liburu-dendan.  Ekitaldia Jorge González Aranguren idazleak aurkeztuko du.

Liburua, emakumezkoen poesia eta saiakera bilduma berri baten baitan argitaratu da: 'eme::escritura de mujeres en español'. Emakumezko poeta espainiar eta hispanoamerikar hoberenen lanak jasoko dituen bilduma da eta Nuria Ruiz de Viñaspre poeta eta editorea izanen da horren buru.

Julia Otxoak dioenez, 'Jardín de arena' liburuan "basamortuaz eta lorategiaz aritzen naiz, denbora zirkular batean elkarrizketan dauden espazio bi gisa. Toki guztietatik kanporatua izateak suposatzen duen egoera larritik, deserritik, non den dena eteten den berriz ere lorategian loratzeko, iniziazioko aurkipen gisa. Hutsaren errealitatetik, jaiotzea. Hizkera galdu, azkenean, berriz topatzeko, sutan. Errora eta hitzarako areazko igarotzea, xarma azaleratuz".

José Serna Andrések 'El rey del tiempo' aurkeztuko du ostegunean, ekainak 5, Bilbon

Xehetasunak
04 Ekaina 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 04 Ekaina 2014

Ekitaldia arratsaldeko zazpietan Urkijo Zumardiaren 9an dagoen La Casa del Libro liburu dendan. Joseba Iraolak aurkezle lanak eginen ditu eta Carmen Martínezek liburuaren pasarteak interpretatuko ditu.

'El rey del tiempo' , Sernak berak azaldu bezala, “paradisu utopiko bat helmuga duen iniziazio-bidaia da; paradisu horretan denbora eta espazio erreala, denbora eta espazio fantasiazko batekin nahasten da. Denbora errealaren igarotzeak giza ekimenen ontasuna eta benetakotasunarekin zerikusia du. Mundu erreala eta mundu fantastikoaren harremanean erlojuak bizidun bilakatzen dira eta denboraren mekanismoa mugiarazteko gai diren baloreekin ezartzen dute harremana”.

Página 127 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • 126
  • 127
  • 128
  • 129
  • 130
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio