Luis A. Bañeresek 'Bilbao, 1492, ¡no hay huevos!' aurkeztuko du ekainaren 5ean
- Xehetasunak
Luis A. Bañeresek ekainaren 5ean 'Bilbao, 1942 ¡No hay huevos!' bere liburua aurkeztuko du. Aurkezpena, arratsaldeko zazpietan izango da, Bilboko San Mamés Zumardiaren 4ean dagoen Tintas liburu-dendan, Nekane Vado kazetariak lagunduta.
Bañeresen liburu honetan 1492ko Bilbon kokatzen den istorio barregarria kontatzen da. "Europa nahasia zebilen, Lurraren inguruko teoria berriekin gora eta behera, amaieran amildegia duen Lurra lauaz aritzen diren tesi ofizial eta kontserbatzaileak hankaz goratuz”.
“Cristobal Colon Deskubrimenduarekin amaituko den bidaia historikoa prestatzen ari den bitartean, mendebaldetik Indien bidearen alternatiba bilatzen, bilbotar batzuek bidai berari heltzen diote tabernan egindako apustua dela-eta, Bilbotik abiatuta eta helmuga berberarekin. Colonek jasotzen du bilbotarren berri eta ustez merezi duen ospea bere egin ahal izateko, talentu osoa erabili beharko du. Baina, isotorio honek kontatu izan diguten amaiera al du?”, galdetzen du Bañeresek.
Óscar Sotillos: “Ikus-poesiaren izaera hibridoa da, batera, aurpegia eta gurutzea”
- Xehetasunak
‘Juan Carlos Eguillor’ Ikus-poesia Sariko irabazlearekin elkarrizketan
Óscar Sotillosek ‘Equidistancia’ lanarekin Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko III. Ikus-poesia Saria irabazi du. Brenan Duarte eta Juan Zapaterekin batera epaimahaiko kide izan den Ricardo Ugarte eskultorearen esanetan, “lirismo handiko lan garbia eta argia da eta, batera, tratamendu formalari dagokionez, kontzepzio poetiko xahu eta sendoa du”.
Sotillosek AEE-EIEren webguneari eskainitako elkarrizketan adierazitakoaren arabera, poza handiz jaso du saria, izan ere, “gisa honetako esker onek jolasten jarraitzeko eta kuriositatea eta esperimentazioaren bidez lortzen duzun hura konpartitzen jarraitzeko egundoko hauspoa baitira”.
Gehiago irakurri: Óscar Sotillos: “Ikus-poesiaren izaera hibridoa da, batera, aurpegia eta gurutzea”
Óscar Sotillos artista kataluniarrak irabazi du ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko III. Ikus-poesia Saria
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen sariaren III. edizio honetan Óscar Sotillosen ‘Equidistancia’ lana gailendu da. Brenan Duarte, Ricardo Ugarte eta Juan Zapater adituek osatutako epaimahaiak ere accesit bi banatu ditu, Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ izenburuko lanari eta Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ lanari. Halaber, beste hogei lan hautatu izan dira saritutakoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa zein Espainiako eta atzerriko beste hainbat toki bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatzeko.
‘Equidistancia’, Juan Carlos Eguilllor Saria jaso duen lana, epaimahaikidea den Ricardo Ugarte eskultorearen hitzetan “lirismo handiko lan garbia eta argia da eta, batera, tratamendu formalari dagokionez, kontzepzio poetiko xahu eta sendoa du”. Aurten 106 lanek parte hartu dute, 2013an aurkeztutakoen bikoitza baino gehiago.
Elena Morenok maiatzaren 29an Aixe Getxo! Literatura Saria jasoko du
- Xehetasunak
Idazle bilbotarrak maiatzaren 29an Aixe Getxo! Saria jasoko du, Literatura sailean. Aixe Getxo! Sariak Getxoko Kulturaren munduarentzat urteroko topagune bihurtu dira, era horretan arloan lan egiten duten eragile, erakunde edo pertsonalitate ezberdinen arteko harremanak erraztuz. Udalak Kulturaren Aixe Getxo! Sarietan 14 kultur ekimenenen eta eragileren lana nabarmendu ditu.
Moreno 'El salón de la embajada italiana' (Planeta) eleberriaren egilea da. Berrasmatzeko unea gogoan duten pertsona guztientzako irakurketa sakon eta sendoa da, ulertzen laguntzeko ametsei heldu behar zaiela, etenik gabe, arnasarik gabe garatu arte. Aixe Getxo! Sarien banaketa ekitaldia burutuko da maiatzak 29, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxeko Fadura aretoan.
Javier Gil Díez Condek 'Rumorada' eleberria aurkeztuko du Madrilen
- Xehetasunak
'Rumorada (delirio fronterizo de traca y música de banda)' Pirinio Garaiko mugako eskualdean kokatzen den Solano del Puerto herria du testuinguru. Udalerri hura obsesio biretan oinarritzen da: bere isolamendu geografikoan, batetik, eta mailaz igo nahi duen bere futbol klubaren grinan, bestetik. Horiek gainditzeko, eskualdean herriko alkateak eta klubeko presidenteak sustatutako hainbat urbanizazioren loratzea ekar dezakeen arkeologia-aztarnategi baten aurkikuntza baliatu nahi dute.
El Diario Vascon argitaratutako elkarrizketan Javier Gil idazleak azaldu bezala, eleberri honetan “umorea da nagusi; eduki eroa du eta eromen horretan oinarritzen da, hain zuzen, argudioaren muina. 'Rumorada' errealitatea desioa propiotik abiatuta eraiki nahi izateaz aritzen da, amen-omenetatik abiatuta, edota begiradak baliatuta. Solano del Puertoko biztanle gehienak nekazal giroko pertsonak dira eta umorearen bitartez saiatzen dira garatzen. Baina, tartean unibertsitario bat agertuko da eta bere asmo zientifikoekin herritarrak liluratzen saiatuko da".
Aurkezpena datorren maiatzaren 29an, osteguna, izanen da, Madrilgo Euskal Etxean (Jovellanos Kalea, 3), arratsaldeko 19.30etan. Horretan parte hartuko du Javier Gil berak eta saio berean Gilek, Ángel García Rondaren 'Y otros Donostiarras' liburua aurkeztuko du ere.