Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Poesia emanaldia Getxon Natalia Gómez Linaresen omenez

Xehetasunak
28 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Abendua 2017


Natalia Gómez Linares AEE/EIEko kide izan zen 2012an zendu arte

Arratsalde honetan, 19:30etatik aurrera, poesia emanaldia egingo da Natalia Gómez Linaresen omenez, pasa den 2016ko urrian zendu ondoren. Horretarako, bere obraren bitartez poeta getxotarra gogora ekarriko diguten hainbat ahots elkartuko dira Algortako Kultura Gelan. Modu honetan, bertaratuko direnek bere 3 liburuetako poemekin gozatzeko aukera izango dute: Lur, Sinfonía de silencios eta Iluntze-Anochecer. Emanaldia Robert Mulligan eta Jacques Burtinen musikak lagunduko du. Sarrera irekia da tokia bete arte.

Gehiago irakurri: Poesia emanaldia Getxon Natalia Gómez Linaresen omenez

II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartu dugu

Xehetasunak
20 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Abendua 2017


Ekitaldian Espainia osoko 5.000tik 6.000ra idazle egon ziren ordezkaturik

Pasa den abenduaren 18an II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketa egin zen Madrilen. Ekimena Idazleen Kidego Elkarteak (ACE) sustatu zuen eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroaren (CEDRO) babesa izan zuen. Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/EIE) ordezkaritzan María Eugenia Salaverri gure lehendakaria egon zen.

Gehiago irakurri: II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartu dugu

Javier Gil Diez-Condek bere komedia krudeletako bi aurkeztuko ditu bihar Lagunen

Xehetasunak
11 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 11 Abendua 2017


Horietako bat 2000 Serantes Saria irabazi zuen

Bihar, abenduak 12, 19:30etan, Javier Gil Diez-Conde idazle eta irakasleak, Donostiako Lagun liburu dendan La irreductible comedia cruel aurkeztuko du, bere komedia krudeletako bien birargitalpena: Sueños de identidad eta La Tierra movida bajo los pies. Tábula rasa argitaletxeko katalogoan aurkitu daitezke. Aurkezpena J.Mª Salbidegoitiaren (EHUko irakaslea eta “Ciudadanía y Libertad” elkarteko presidentea) eta Mari Cruz Morales Irazábalen (irakaslea eta antzerki zuzendaria) esku izango da.

Gehiago irakurri: Javier Gil Diez-Condek bere komedia krudeletako bi aurkeztuko ditu bihar Lagunen

Juan Infantek ‘Atrapado’ aurkeztu du, bere seigarren eleberria

Xehetasunak
10 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Abendua 2017


Bilboko hanpa eta gaizkile munduko pertsonaia bat da idazle bilbotarraren seigarren eleberriko protagonista

Datorren abenduaren 12an, 20:00etan, Bilboko Ercilla Hotelean, Juan Infanteren seigarren eleberriaren aurkezpena egingo da, Atrapado, Erein argitaletxeak argitaratua eleberri beltzen ‘Cosecha roja’ bere bilduman. Egilearekin batera María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria eta Euskadiko Idazleen Elkarteko Presidentea eta Beatriz Celaya literatura agentea egongo dira. Jarraian koktel bat egongo da.

Gehiago irakurri: Juan Infantek ‘Atrapado’ aurkeztu du, bere seigarren eleberria

Pedro Ugartek XIV Setenil Saria jasoko du datorren astelehenean ‘Nuestra historia’ liburuagatik

Xehetasunak
07 Abendua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Abendua 2017


Sari emate ekitaldia 20:00etan izango da Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan

Espainian argitaraturiko Kontakizun Liburu Hoberenarentzako XIV Setenil Sariaren epaimahaiak, Pilar Adón, Carmen Valcárcel, Aurora Gil Bohórquez eta Manuel Moyano epaimahaikideek osatua, Pedro Ugarteri eman zion saria pasa den urrian Nuestra historia kontakizun liburuarengatik (Páginas de Espuma, 2016). Emate ekitaldia abenduaren 11an izango da, astelehenez, 20:00etan, Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Udal hori baita sariaren sustatzailea bere Kultura Zinegotzigotik. Bertan izango dira Udalerriko alkatea, Esther Clavero Mira, XIV Setenil Sariaren irabazlea, Pedro Ugarte, Kultura Zinegotzia, Pedro Jesús Martínez Baños, eta Epaimahaiko Presidentea, Pilar Adón.

Gehiago irakurri: Pedro Ugartek XIV Setenil Saria jasoko du datorren astelehenean ‘Nuestra historia’ liburuagatik

Página 66 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio