Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du Donostian
- Xehetasunak
Liburuaren lehen edizioa hiru hilabetetan agortu zen
Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du bihar, martxoak 14, Donostiako San Telmo Museoan. Fernando Cossío (Ikerbasque zuzendari zientifikoa), Laura Morrón (Next Door) eta Gustavo Ariel Schwartz eta Víctor Bermúdez argitaratzaileek ere ekitaldian parte hartuko dute 19:00etatik aurrera.
Aurkezpenera gerturatuko direnek makin of-a ezagutzeko aukera izango dute, bai eta topaketa honetan elkartuko diren adituak pentsamendu transdiziplinarraren eta proiektuaren sormen prozesuaren aukerei buruz entzuteko ere.
Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du Donostian
José Antonio Martín Acostak asteazken honetan bere bi eleberri aurkeztuko ditu
- Xehetasunak
José Antonio Martín Acostak datorren asteazkenean, martxoak 14, bere bi eleberri aurkeztuko ditu: Eguzkilore, de diosas y hombres eta Entropía.
Ekitaldian liburu bakoitzaren pasarte bana irakurriko ditu Zuriñe Ojedak eta egileak hitzaldi bat emango du lehenik, ondoren liburuen aleak sinatuz.
Obren booktrailera proiektatuko da ere.
Gehiago irakurri: José Antonio Martín Acostak asteazken honetan bere bi eleberri aurkeztuko ditu
Fernando Marías Madrilgo Komunitateko Kultura Saria jaso dutenen artean
- Xehetasunak
Sariek artista eta sortzaileen lana 12 kategoriatan aitortzen dute
Fernando Marías da Madrilgo Komunitateko Kultura Sarietako bat irabazi duena, Literaturakoa zehazki, 12 alor ezberdinetan artista eta sortzaileen lana saritzen dituzten sarien artean.
Berarekin batera sariak jaso dituzten beste sortzaileak honakoak izan dira; Isabel Coixet zinemagilea (Zinema), Joan Manuel Serrat abeslaria (Musika), Morante de la Puebla toreroa (Tauromakia), Sybilla firma (Moda), Susi Sánchez (Antzerkia), Laura Morera (Dantza), La Ritirata (Musika Klasikoa), Elena Alonso (Arte Plastikoak), Miguel Trillo (Argazkilaritza), Abraham García (Gastronomia) eta Emilio Tuñón (Ondare Historiokoa).
Kultura Sariek Madrilgo errealitate soziokulturalean modu nabarmenean eragina izan duten intelektual eta artisten karrera eta obra aitortzen dute.
Gehiago irakurri: Fernando Marías Madrilgo Komunitateko Kultura Saria jaso dutenen artean
Gaur iritsi da liburu dendetara Fernando Arambururen azken lana
- Xehetasunak
Idazle donostiarraren lanik pertsonalena eta konprometituena da
Fernando Arambururen idazleek Autorretrato sin mí (Tusquets Argitaletxea) osatzen duten eta poesiatik oso gertu dauden 61 prosazko piezak gozatzeko aukera izango dute. Lana sei ataletan egituraturik dago eta 192 orrialde ditu.
Argitaletxearen orrialdean dioen moduan, «Patria liburuaren ondoren Fernando Arambururen lan berria ez da eleberria, ez eta saiakera ere: agian egilearen testurik pertsonalena eta konprometituena da, agian arriskugarriena. Zalantzarik ez dago halere ederrena dela. Autorretrato de mi liburuan irakurleak igarri dezake Aramburu bere buruari buruz ari dela, baina berehala ohartuko da gu denoi buruz ari dela.
Gehiago irakurri: Gaur iritsi da liburu dendetara Fernando Arambururen azken lana
Fernando García Pañedak Penguin Random Housen argitaratuko du
- Xehetasunak
Caligrama Sarietako bat jaso zuen bere intriga eleberria martxoaren 8an egongo da liburu dendetan
Pasa den irailean iragarri genuen moduan, Fernando García Pañedak Caligrama Sarietako bat irabazi zuen, zehazki ‘Talento’ kategorian Operación Black Death eleberriarekin. Sari hauek Penguin Random House Grupo Editorialek antolatzen ditu, izen ematen dien bere autoargitalpen zigiluko liburuentzako. Irabazleak Suma de Letras katalogoan sartzen dira, taldeko argitaletxe bat alegia, marketin arrazoiak direla eta aldaketa txikiak eginez.
Idazle bilbotarraren intriga eleberri berritua datorren martxoaren 8an plazaratuko da azal eta izenburu ezberdinekin. Irakurleak orain liburu dendetan bilatzeko Todos tus nombres izenburuagatik galdetu beharko du eta Javier Castilloren goraipamena daraman zinta bat edukiko du, sarien Epaimahaian egondako idazlea alegia eta bere bigarren lana salmenta zerrenden goi partean dagoena, Patria eleberriaren gainetik gainera.
Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak Penguin Random Housen argitaratuko du