Eli Tolaretxipik errezital bat eskainiko du Koldo Mitxelena Kulturgunean ostiral honetan
- Xehetasunak
Idazle donostiarra POETIKAn parte hartuko duten zazpi poetetako bat da
Datorren ostiralean, apirilak 13, Eli Tolaretxipiren txanda izango da POETIKAn, euskarazko eta gaztelerazko poesia errezitalen hileroko zikloan alegia. Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du pasa den hilabetetik eta Koldo Mitxelena Kulturgunean (Donostia) egingo da azarora arte (uztailean eta abuztuan ezik). Ekitaldia 19:30etan hasiko da.
Tolaretxipik gazteleraz irakurriko ditu bere bertsoak eta gonbidatutako gainontzeko poetak bezala, literatura kritiko eta aditu batek lagunduko du, honek bere obra poetikoaren ezaugarri nagusien kritika labur bat eginez. Musikeneko musikari gazteek hainbat pieza joko dituzte errezitalean zehar.
Gaur Luisa Etxenike Malagan egongo da ‘Absoluta presencia’ bere azken eleberria aurkezteko
- Xehetasunak
Luisa Etxenike: «Belaunaldi berriei terrorismoaren oroimena kontatzeko eta ez isiltzeko ardura dugu»
Arratsalde honetan, 20:30tik aurrera, Luisa Etxenike ‘Un café cargado de lectura’ zikloan egongo da, Malagako Diputazioko ‘Centro del 27’-k antolatua ‘Aula de cultura Sur’-en laguntzarekin.
Idazle donostiarrak Absoluta presencia (Ediciones el Gallo de Oro), aurki liburu dendetara iritsiko den bere azken eleberriari buruz mintzatuko da. Bertan El ángulo ciego (Bruguera, 2008) eleberrian jorratu zuen indarkeria terroristaren gaiari heltzen dio berriro. Honako honetan hiru bizi istorio elkartzen dira: Luc-ena, denak izutzen zuen haurra, beldurrik gabeko gizon bilakatzeko borrokan dabilena; Andrés-ena, mehatxu terrorista dela eta erbestera joandakoa; eta Adarena, iragan tragiko baten herentzia, indiferentzia eta ahaztearen aurkako konpromiso artistiko bilakatu duen argazkilari gaztea. Estilo garbi, zuzen, eta hala ere sutsuarekin, bere idazteko moduaren adierazgarri dena alegia, Etxenikek begiradak eta bide susmagaitzak proposatzen dizkie bere protagonistei eta irakurleari.
Aurki ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren liburu berri bat kaleratuko da
- Xehetasunak
Honako honetan Kanide lehen aldiz bere aiton amonekin elkartuko da
Kanideren abenturak bildumari ale berri bat gehituko zaio, Zaldien kobazuloa, Suaren zeremonia eta Balearen begirada ipuinen ondoren. Laugarren liburuak Tribua handitzen doa darama izenburu moduan eta aurrekoak bezala Verbum Argitaletxearen haur katalogoan aurkitu daiteke.
Gehiago irakurri: Aurki ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren liburu berri bat kaleratuko da
Gustavo Martín Garzo Bilboko Azkuna Zentroa- Alhóndigan egongo da aste honetane
- Xehetasunak
Asteazkenean idazketa tailer bat emango du eta ostegunean La ofrenda aurkeztuko du
María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen dituen ‘Aurrez Aurre’ literatura elkarrizketetan Gustavo Martín Garzo izango da protagonista. Datorren ostegunean, martxoak 22, La ofrenda (Galaxia Gutenberg) aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.
Etzi, Valladolideko idazleak (Narratiba Sari Nazionala eta Nadal Saria, besteak beste) tailer bat emango du ‘La realidad y la sombra’ izenburupean.
Bi ekitaldiak 19:00etan daude programaturik.
Gehiago irakurri: Gustavo Martín Garzo Bilboko Azkuna Zentroa- Alhóndigan egongo da aste honetane
Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du bihar Cámara liburu dendan
- Xehetasunak
Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk elkar banatzen ditu irakurlearekin liburu honetan
Bihar ostegunez, 19:30tatik aurrera, Aimar Rollán Cámara Liburu dendan (Euskalduna kalea 6, Bilbo) egongo da Cuentos y desencuentros (Literate Editorial, 2017) liburua aurkezten. Egilearekin batera María José Mielgo Busturia (argitaratzailea) egongo da, honek gidatuz ekitaldia.
Bai egileak bai eta argitaratzaileak ere testuak irakurriko dituzte.
Cuentos y desencuentros gai anitzetako 30 kontakizun laburren bilduma da eta modu independentean irakur daitezke ez baitute elkarren arteko harremanik.
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du bihar Cámara liburu dendan