Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Savaterek ‘Contra el separatismo’ aurkeztuko du ostegun honetan Donostian, Kataluniako gaurkotasun politikoa analizatzen duen liburua

Xehetasunak
15 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Azaroa 2017

 

Testu honekin Savater modu puntualean itzuli da idazketara

Fernando Savater ostegun honetan, 19:30etan, Mikel Azurmendirekin batera egongo da Donostiako Lagun liburu dendan, Contra el separatismo bere liburuari buruz hitz egiteko. Testu labur bat da non idazle eta filosofo donostiarrak modu argi eta sendoarekin Kataluniako gaurkotasun politikoa analizatzen duen. Izenburu honekin Savater idazketara modu puntualean itzuli da, argitaratzeari uzteko bere erabakiaren ondoren, horrela erabaki baitzuen bere emazte Sara Torres zendu ondoren, berari eskainiz liburua.

Ariel argitaletxeak argitaraturik, Contra el separatismo liburua bere egilearen hitzetan “premiazkoa da”, bai eta panfletoa, “ez baita tratatu bat ez eta ikerketa akademiko bat, ez besteen ikuspuntuen gezurtapen eruditu bat ere”. Ehun orrialde baino gutxiagotan, “berdin eta aske bizi nahi dutenentzako” idatzi duela dioen testua hizkera zuzen eta soilarekin garatzen su Savaterek.

Gehiago irakurri: Savaterek ‘Contra el separatismo’ aurkeztuko du ostegun honetan Donostian, Kataluniako gaurkotasun...

María Eugenia Salaverrik ‘Qué vas a hacer con el resto de tu vida’ Laura Ferreroren eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Azkuna Zentroan

Xehetasunak
14 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Azaroa 2017


Egilea urteko errebelazio moduan agertu da kritikaren iritziz


Azaroaren 16an, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.

Honako honetan Laura Ferrero izango da mintzalagun, Qué vas a hacer con el resto de tu vida eleberriaren egilea, non 30 urteko emakume baten istorioa kontatzen den, bere bikotea utziz eta Ibiza, bere sorlekutik, alde eginez, New Yorkera tokialdatuz.

Lauraren gaztetasuna, kontakizunaren protagonistarena alegia, bere aitarekin duen harremanak markatua dago, aita intolerante bat zehazki; bere ama, bat-batean desagertua bost urteren ondoren itzuliz; eta Pablo, bere anaia, pairatzen duen buruko gaixotasunaren aurka borrokatzeko margolaritzara eskainia. New Yorken, Laura argitaletxe batentzako lanean hasten da bai eta bere amaren ezagun misteriotsu batek, Gael, Columbiako Unibertsitatean ematen dituen klaseetara joaten hasten da ere.

Gehiago irakurri: María Eugenia Salaverrik ‘Qué vas a hacer con el resto de tu vida’ Laura Ferreroren eleberria...

Aramburuk gaztelerazko Literatura Euskadi Saria ‘Patria’ eleberriagatik, idazlearen papera gizartean nabarmenduz

Xehetasunak
13 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Azaroa 2017


“Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez den tokira iristen da eleberrigilea”, ziurtatu zuen komentziturik idazle donostiarrak sari jasotze zeremonian

Fernando Aramburuk 2017 gaztelerazko Literatura Euskadi Saria jaso du gaur Bilbon Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Bingen Zupiria Kultura Sailburuaren eskutik. Patria eleberriaren egileak diskurtso labur bat irakurri du, ziurtatuz “gizakiak edonola fikzioak behar dituela giza gaien irudi ordenatu bat eraikitzeko eta horiek ulertzen saiatzeko. Literatura fikzioa –jarraitu du- ez da, inolaz ere, aukera bakarra; baina agian enpatia jarduteko modurik hoberena da, besteen azalean jartzeko istorioak entzuten edo irakurtzen ditugunean, filmak ikusten ditugunean edo antzerkira goazenean”.

Gehiago irakurri: Aramburuk gaztelerazko Literatura Euskadi Saria ‘Patria’ eleberriagatik, idazlearen papera...

Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean

Xehetasunak
13 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Azaroa 2017

 

Hitzaldiak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden

Alaitz Arrutik bi topaketa eduki ditu, pasa den ostegunean eta ostiralean, Veronako Maffei Lizeoko ikasleekin, non “liburuetan aurkitzen ez den Euskal Herria” aditzera eman die ikasleei, Italian bizi den idazle bilbotarrak azaldu duen moduan. Claudia D’Orazi irakasleak antolaturiko proiektuaren baitan egin dira hitzaldiak.

Ekimen hau “aitzindaria” izan da Arrutiren iritziz, eta bere nahia da “hau eredu izatea beste zentroetan errepikatu ahal izateko, emaitza oso positiboa izan baita. Ikasleen aldetik izandako harrera oso ona izan da, eta Bilbon ikasteko interesa agertu dute gainera, bai eta datorren oporretan Euskadi bisitatzeko edota stage profesional-formatibo bat egiteko ere”.

Gehiago irakurri: Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean

Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da

Xehetasunak
09 Azaroa 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Azaroa 2017

 

Jardunaldia Deja que te cuenten (Utzi konta diezazuten) lelopean ospatuko da

Erosketetan %5eko beherapena eta, liburu denda batzuetan, gaueko hamarrak arte irekitzea izango dira Deja que te cuenten lelopean egingo den ekimen honen ezaugarri nagusiak. Biharko jardunaldi osoan zehar hainbat jarduera kultural egingo dira eta web orrialde honetan kontsultatu daitezke.

Kultura Ministerioak eta Liburu saltzaileen Gremio eta Elkarteen Espainiako Federazioak (Cegal) sustatua, jardunaldiak liburu denden eta liburu saltzaileen balioa nabarmendu nahi du. “Liburu dendak kulturaren kudeaketarako toki fisiko moduan aldarrikatu nahi ditugu, irakurketa sustatzeaz gain, hurbiltasuna eta harremanak sortzen dituelako, bai eta liburu saltzailearen figura ere gomendatzeko gaitasuna duen bitartekaria baita”, azaldu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri: Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da

Página 69 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio