Gemma Herrero Virtoren “Reflejo Mortal”, Caronte sailaren obra berria
- Xehetasunak
Gemma Herrero Virtoren azken obra salmentan dago jada, "Reflejo Mortal".
Caronte saila eleberri poliziako berri honekin jarraitzen du, Madrilgo hirian lehergailuak jartzen ari dituen serieko hiltzaile bat harrapatzeko ikerketari helduz.
Obra Caronte sailaren baitan egon arren, modu independentean irakur daiteke, aurreko liburuak bezalaxe, liburu bakoitzak ireki eta ixten den kasu bana jorratzen baitu.
Gemma Herrero Virtok berak aitortu duenez zirrara betean dago liburu berri honekin, sail honetako pertsonaiek irakurle askorengan pizten duten ikusmin eta maitasunagatik.
AEE/EIE-k FIL eta Hay Festival zoriondu ditu Asturiaseko Printzesa sariagatik
- Xehetasunak
Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokak (FIL) eta Hay Festival of Literature and the Arts-ek 2020ko Komunikazio eta Humanitateen Asturiaseko Pintzesa saria jaso dute.
Epaimahaiak ekitaldi haien balioa, eragina eta proiekzioa balioetsi ditu. Biek “liburuaren, idazleen, irakurleen eta kulturaren mundu mailako topagune garrantzitsuenak ordezkatzen dituztela” nabarmendu du, “literaturaren inguruan publikorik anitzenak elkartuz”, “haien artean irakurketaren ohitura sustatuz” eta “kulturaren industriak sendotzeko eta horiek jasangarri bihurtzeko modu erabakiorrean bultzatuz”.
AEE/EIEtik sari hau ospatu nahi dugu, une hauetan bereziki, bai eta munduko bi kultura ekitaldi nagusietako ekipoak zoriondu ere, haiekin lankidetzan aritzeko plazera eta ohorea eduki baitugu.
FIL-ek eta Hay Festival-ek lortu duten merezitako sari hau omentzeko Marisol Schultzi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako zuzendariari alegia, gure IV Egilearen Jardunaldian egon zenekoa, bai eta Sheila Cremaschiren partaidetza, Espainian Hay Festival-en zuzendaria alegia, AEE/EIEk 2019ko Gutun Zurian, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian alegia, antolatu zuen mahai ingurukoa
Zorionak Marisol eta Sheilari, bai eta hain ekitaldi aberasgarri eta zoragarri hauek posible egiten dituzten profesionalei ere!
Asturiaseko Printzesa Fundazioaren.web orrialde ofizialeko irudia.
Ángela Mallének bere obra berria aurkeztu du: “Entretanto, en algún lugar”
- Xehetasunak
"Entretanto, en algún lugar" aurkeztu berri da, Ángela Mallén idazlearen azken lana.
El Desvelo Ediciones argitaletxeak plazaratua, Victoria 0’May ilustratzailearen azalarekin eta gure bazkide ere den Julia Otxoa idazlearen hitzaurrearekin, bere egilearen hitzetan, honakoa “ipuin (edo ez hain ipuin) liburu bat da,horietako batzuk txikiak eta bihurriak eta besteak jada helduak direlarik”. “Entretanto, en algún lugar” liburua datorren ekainaren 15ean jarriko da salmentan, hala ere liburu-dendetan eta El Desvelo Ediciones argitaletxearen web orrialdean erreserbatu daiteke jada.
Gehiago irakurri: Ángela Mallének bere obra berria aurkeztu du: “Entretanto, en algún lugar”
“Mateando con Mao”, Juan Miguel Idiazabalen eskutik datorkigun poesia sozial “argentxinatarra”
- Xehetasunak
Juan Miguel Idiazabal Idazlearen “Mateando con Mao” obran sakonduko gara
Egileak Txinan 7 hilabetez bizitako esperientziei buruzko poesia sozial garaikidea jorratzen duen liburua da.
Egileak berak liburu honen gaineko bere sentsazio eta sentipenak azaltzen dizkigu, idazle argentinarrak hain herrialde erakargarri bezain ezezagun horren gainean duen ikuspuntu ezin pertsonalagoa erakutsiz.
Ager Aguirreren azkena: “Escalera de címenes”, “Póker de asesinatos”eleberriaren ustekabeko jarraipena
- Xehetasunak
“Escalera de crímenes”, Ager Aguirreren obra berria plazaratu berri da.
Thriller poliziako bat da, 2018an argitaratu zen “Póker de asesinatos” eleberriaren jarraipena ekarriz.
Bi izenburuek Killer Cards moduan batailaturiko saga osatzen dute eta bere egileak ohartarazi duenez beharrezkoa da lehen liburua irakurtzea obra berrian murgildu ahal izateko.