Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Dory Lansorenak Area eta Gatz bainu zirraragarria ematera gonbidatzen gaitu bere olerki bilduma berrian

Xehetasunak
30 Uztaila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Uztaila 2020

Dory Lansorenaren obra berria aurkezten dugu. "De Arena y Sal" izenburua daraman olerki bilduma bat da eta Terra Ignota Ediciones argitaletxeak plazaratu du.

Obraren izenburuak eta bere azal ederrak emozio eta sentimentuz beteriko bidaia bat hasteko gonbita luzatzen digute, itsasoa izanik protagonista eta inspiratzaile.

Egileak berak esaten duen moduan, bere obra berria “ilusioaren hegoekin jantzi da eta bihotz arraunlari batek bere laztanekin arean utzitako aztarnetan muxu gaziak uzteko konspirazio gozorantz abiatu da”.

Gehiago irakurri: Dory Lansorenak Area eta Gatz bainu zirraragarria ematera gonbidatzen gaitu bere olerki bilduma...

Iñaki Sainz de Murietaren “Kanideren Abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu dira

Xehetasunak
28 Uztaila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Uztaila 2020

Iñaki Sainz de Murieta idazlearen eta Miguel Berzosa ilustratzailearen “Kanideren abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu berri dira.

“Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia” liburuen euskarazko itzulpena eta argitalpena META! 2019 crowdfunding deialdiari esker egin da, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailak sustaturik.

Iñaki Sainz de Murietaren proiektua 2019ko deialdira aurkeztutako 38 proposamenen artean aukertu zirenetako bat izan da. Ekimen honi esker, “Kanideren abenturak” bildumako lehen bi aleak euskara itzuli eta argitaratzeko aukera egon da: “Zaldien koba” eta “Suaren zeremonia”. Itzulpenean Kolso Edorta Carranzak eta Iñaki Sainz de Murieta liburuen egileak berak hartu dute parte.

Gainera, bi obra hauen aleen lote handi bat Gipuzkoako liburutegi eta ikastetxeetara dohaintzan emango dira.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietaren “Kanideren Abenturak” sailaren bi lehen aleak plazaratu dira

#Egilea20 Jardunaldiak: Argitalpen sektorearen egoera koronabirusaren ondoren eta etorkizuneko bere erronkak

Xehetasunak
24 Uztaila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Uztaila 2020

 

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ere ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian. Topaketa honek, bere jatorritik, Europa edo Estatu Batuetako adituak ekartzen ditu Euskadira argitalpen sektorearen gaineko haien ezagutza eskaintzera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzari esker, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin. Aurtengoan, programaturik dauden hitzaldi eta debateak Bizkaiko Foru Liburutegitik y egingo dira eta streaming bidezko emanaldia edukiko dute AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

 

 

 

 

  • Argitalpenaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak Tom Tivman eta Javier Celaya argitalpen industriaren bi aditu nagusienetakoek analizatuko dituzte.
  • Thais Pahl-ek munduan zehar “best sellerak” aurkitzeko bere sekretua kontatuko digu.
  • Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturarengandik bizitzea nola den posible edukiko dute mintzagai.
  • Joxemari Sors, Kepa Torrealdai eta José Manuel Díazek Euskadin argitalpenaren egoera eta aurre egin beharreko erronkak analizatzeko arduradunak izango dira.

 

Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak: Argitalpen sektorearen egoera koronabirusaren ondoren eta etorkizuneko...

Juan Manuel Uríak “Dos por la tarde” bere aforismo liburu berria aurkeztu du

Xehetasunak
13 Uztaila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Uztaila 2020

"Dos por la tarde" aurkezten dugu, Juan Manuel Uríaren aforismo liburu berria. 

Presentamos "Dos por la tarde", el nuevo libro de aforismos de Juan Manuel Uría. 

"Dos por la mañana" (2015, El Gallo de Oro) liburuarekin hasi zuen trilogia baten bigarren atala da hau, eta “Dos por la noche” alearekin itxiko da, ziurrenik datorren urtean argitaratuko delarik azken hau.

“Dos por la tarde” Thémata Editorial  Apeadero de Aforistas argitaletxeek elkarrekin argitaratutako Gnomon bilduman ageri da eta Hiram Barriosen hitzaurrea darama.

Genero aforistikoaren baitan Juan Manuel Uríak "La ciencia de lo inútil" (Trea, 2018) argitaratu du ere, bertan sorkuntza poetikoari buruzko hausnarketa eginez.

Gehiago irakurri: Juan Manuel Uríak “Dos por la tarde” bere aforismo liburu berria aurkeztu du

#Egilea20 Jardunaldiak: Luis Ángel Ramírezek pitching-ari buruzko tailerra egingo du

Xehetasunak
10 Uztaila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Uztaila 2020

Irailaren 10 eta 11 egunetan formatu digitalean eta presentzialean Bilbon egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldien baitan, egileei haien sorkuntza prozesuetan gure laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, obren sorkuntzan eta salmentan oinarrituriko hiru formakuntza tailer haientzako esklusiban programatu ditugu.

Tailer guztiak online bidez egingo dira, irailean zehar eta arratsaldeko ordutegiarekin.

Cedro,ren babes osoari esker, tailer hauek doakoak izango dira bai AEE/EIEko bazkideentzako bai eta bazkideturik ez dauden beste idazleentzako ere, baina bazkide direnek lehentasun osoa izango dute izen emateko.

Tailer hauetan parte hartzeko interesa duten egileek Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikora posta bat idatzi dezakete, bertan haien izena eta parte hartu nahi duten tailerra adieraziz.

Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak: Luis Ángel Ramírezek pitching-ari buruzko tailerra egingo du

Página 39 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio