Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

José Ignacio Ruiz de Alegríak “Orfeo” bere obra ebook bertsioan salneurri oso murriztuan eskaini du

Xehetasunak
08 Apirila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 08 Apirila 2020

José Ignacio Ruiz de Alegría (Buenos Aires,1966) idazleak “Orfeo” bere obraren ebook bertsioak salneurri oso murriztuan eskaini ditu berrogeialdi honi hobe aurre egiteko.

“Orfeo” kontakizun bilduma bat da eta bi liburuk osatzen dute: "Orfeo: El principio" eta "Orfeo: Libertad, libertad, libertad". Horietako bakoitzak 0,99 euroko eskaintza du ebook bertsioan.

José Ignacio Ruiz de Alegía, obraren egilearen beraren hitzetan, “Itxialdi honi askatasunaren odisearekin egiten zaio hobe aurre”.

Bi kontakizunak erosteko estekak ondokoak dira:"Orfeo: El principio" eta "Orfeo: Libertad, libertad, libertad".

Gehiago irakurri: José Ignacio Ruiz de Alegríak “Orfeo” bere obra ebook bertsioan salneurri oso murriztuan eskaini du

Iñaki Sainz de Murieta eta Miguel Berzosaren “El ocaso mexica - Moctezuma Xocoyotzin" komikia salmentan jada

Xehetasunak
06 Apirila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Apirila 2020

 

Iñaki Sainz de Murieta idazlearen eta Miguel Berzosa ilustratzailearen "El ocaso mexica - Moctezuma Xocoyotzin" komikia salmentara irten berri da.

Obrak mexika herriaren historia, kultura eta artea jorratzen ditu, 1502 eta 1520 urte bitartean bere gobernatzaile izan zenaren bitartez.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murieta eta Miguel Berzosaren “El ocaso mexica - Moctezuma Xocoyotzin" komikia...

Luisa Etxenike eta Julia Otxoa, Donostia Kulturaren eduki digitalen eskaintza berriaren baitan

Xehetasunak
03 Apirila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 03 Apirila 2020

Luisa Etxenike eta Julia Otxoa idazleak, Donostia Kulturak konfinamendu aste hauetan herritarrei eskaintzeko abian jarri duen eduki digitalen eskaintza berriaren baitan egongo dira.

Donostia Kultura web orrialdearen eta erakunde honen sare sozialen bitartez, Etxenike eta Otxoa idazleak, beste idazle eta ilustratzaileekin batera argitaratu gabeko edukiak aurkeztuko dituzte datozen asteetan. Horretaz gain, eskaintza honek kultura alorreko ekitaldi mota oro ditu barne, teknologiari esker gure etxeetara hurbilduz, denok horiek gozatu ahal izateko.

Gehiago irakurri: Luisa Etxenike eta Julia Otxoa, Donostia Kulturaren eduki digitalen eskaintza berriaren baitan

Fernando Savaterek covid-19aren krisialdiaren ikuspegi humanista eman du

Xehetasunak
02 Apirila 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Apirila 2020

Fernando Savaterek zuzeneko elkarrizketa batean parte hartuko du Covid-19aren krisialdiaren gainean ikuspuntu humanistatik hausnarketa egiteko, bai eta horrek gizartearengan orokorrean eta herritar bakoitzaren bizitzetan zehazki duen eraginaren gainean ere hausnarketa egiteko.

Gehiago irakurri: Fernando Savaterek covid-19aren krisialdiaren ikuspegi humanista eman du

Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du

Xehetasunak
27 Martxoa 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Martxoa 2020

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, Gipuzkoa, 1985) gure kideak berriki Verbum argitaletxeak plazaratutako Mitos y Leyendas de Europa antologian parte hartu du, 2019ko Haur eta Gazteentzako Verbum Sarian “Fuenterrabía, tierra de vikingos” bere kontakizunarekin lortutako saria dela eta.

Obra honetan parte hartu duen gainontzeko egileak Gabriela Alcolea González, Glauber A. Senarega, Julia Rosa Vázquez, M. Carmen González López, Nati Sánchez Esteban, Sergio Agrelo De los reyes eta Yoandy Cabrera izan dira.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du

Página 45 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio