#Egilea20 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldien Ondorioak
- Xehetasunak
2020ko irailaren 10 eta 11 egunetan egin diren VII Egilearen Jardunaldiak formatu nagusiki digitalean burutu dira, Covid-19aren pandemiak hala baldintzatua. Jardueretako batzuk zuzenean egin dira Bizkaiko Foru Liburutegitik eta beste batzuk adituen estudioetatik. Horiek guztiak streaming bidez eman dira eta munduko toki ezberdinetatik eduki dute jarraipena. Ikus entzuleak modu fisikoan ez bertaratzea teknologia berriek ahalbidetzen duten irekitze geografikoarekin orekatu da.
Bere zazpigarren ediziora iritsi den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi honek egileak ditu ardatz nagusitzat eta argitalpen sektoreak esperimentatzen ari duen eraldaketa handiaren inguruko hausnarketa sendotzea du helburu.
Gehiago irakurri: #Egilea20 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VII Jardunaldien Ondorioak
Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, AEE/EIEk antolaturik
- Xehetasunak
Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin.
Bi egunetan zehar, irailak 10 eta 11, argitalpen munduan lehen mailakoak diren profesionalekin hausnarketa egingo dugu, pandemiaren ondoren arau joko berriak, bestseller berrien bilaketa, euskal argitalpen sektorearen erronkak eta kulturaren munduan denboran jasangarria den moduan bizirauteko modua jorratuz.
Jardunaldiak streaming bidez emango dira, AEE/EIErenYoutube kanalaren eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren kanalaren bitartez.
#Egilea20 Jardunaldiak uneoro jarraitu nahi badituzu eta jarduera guztien gaineko informazioa jaso, izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera e-posta bidaliz.
Gehiago irakurri: Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, AEE/EIEk antolaturik
Idazleentzako doako tailerrak #Egilea20 Jardunaldietan
- Xehetasunak
Santiago Roncagliolo, Idoia Cantolla eta Luis Ángel Ramírezek idazleentzako hiru tailer eskainiko dituzte #Egilea20 Jardunaldietan, literatura zinema gidoira egokitzeari buruz, audioliburu eta podcastingari buruz eta pitching-ari buruz, hurrenez hurren.
Tailer guztiak doakoak izango dira Cedro-ren laguntzari esker, eta formatu digitalean egingo dira. Horietan parte hartzea mugatua izango da, aurretiaz iragarritako epeetan izen eman zuten idazleak lehenetsiz.
Tailer hauek VII Egilearen Jardunaldietako programaren baitan daude, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren lankidetzarekin.
#Egilea20 Jardunaldiak uneoro jarraitu nahi baduzu eta jarduera guztien berri ematea nahi baduzu, eman izena e-posta bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera bidaliz
Gehiago irakurri: Idazleentzako doako tailerrak #Egilea20 Jardunaldietan
#Egilea20 Jardunaldiak: Euskal editoreen mahaingurua (Irailak 10, 10:00etatik 11:00etara)
- Xehetasunak
Bilbon, formatu digital zein presentzialean, irailaren 10 eta 11 egunetan egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldiek argitalpen sektoreak aurre egin beharreko erronketan jarriko dute arreta.
Eta, noski, nazioarteko zein nazio mailako profesionalen hausnarketak ezagutzeaz gain, euskal editoreen ondorioak lehen eskutik ezagutu nahi ditugu ere.
Horretarako mahaingurua antolatu dugu, bertan Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburudenden Federazioko Presidentea solastuko direlarik, José Manuel Díaz Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak moderaturik.
Hitzordua
Euskal editoreen ahotsa entzunez
Joxemari Sors eta Kepa Torrealdairen arteko eztabaida mahaia, José Manuel Díazek moderaturik.
Osteguna 2020/09/10. 10:00etatik 11:00etara
Mahaingurua zuzenean emango da streaming bidez AEE/EIEren Yotube kanalaren bitartez.
Posible al da kulturaren munduan modu jasangarrian bizirautea? Zein aukera eskaintze ditu egungo egoerak? Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverrik azalduko digute #Egilea20 Jardunaldietan
- Xehetasunak
Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturaren munduan nola biziraun, egoera eta inguruabar ezberdinetara egokituz, edukiko dute mintzagai (STD: 2020/09/10 12:00etatik 13:00etara)
Etengabeko aldaketa eta eraldaketa garaiak bizi ditugu. Egungoa bezalako egoera batean, inoiz baino ziurgabetasun handiagoa duela iruditzen zaigun honetan alegia, agian interesgarria da burua irekitzea, perspektibaz begiratzea eta irekitzen diren alternatibetan arreta jartzea.
- Zein ezaugarri ditu kultura alorreko ibilbide luze batek?
- Zein gaitasun behar ditu idazle batek eginkizun horretara esklusiban aritzeko?
- Zein aukera eskaintzen ditu egungo egoerak?