Euskal pilotari buruzko I Kontakizunen Sormenezko Lehiaketa, Nafarroako Kultura Elkarteak eta Jai Alai Jatetxeak antolaturik
- Xehetasunak
Nafarroako Kultura Elkarteak eta Jai Alai Jatetxeak Madrileko donostiarren Jai Alai Danborradarekin elkarlanean I Kontakizunen Sormenezko Lehiaketa antolatu dute.
Lehiaketa honen helburua, euskal pilotaren gaiari buruzko literatura jarduera sustatzea da. Deialdia Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoetako jatorria duten edo horiekin lotura duten pertsonei zuzendurik dago.
Lehiaketaren Oinarriak:
- Gaia: Pilota jokoaren gaurkotasuna, tradizioa eta erritua bere modalitate ezberdinetan. Kontakizunek gai horri erreferentzia zuzena edo zeharkakoa egin diezaiokete, egileen sormena modu berezian baloratuz.
- Generoa: Kontakizuna, fikziozkoa zein ez-fikziozkoa.
- Luzera:Gutxienez 1.500 hitz eta gehienez 5.000 hitz.
- Formatua: Originalak Word edo Pdf formatuetan bidaliko dira.
- Bidalketa: Parte hartzaileek euren lanak Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-posta helbidera bidaliko dituzte, mezuan haien izena, abizenak eta kontakturako telefonoa adieraziz.
- Lanak jasotzeko epea: 2021eko otsailaren 15era arte onartuko dira lanak.
- Epaimahaia: Kultura alorrean ospe ezaguna duten bost euskal eta nafar pertsonalitate.
- Argitalpena: Antolatzaileek liburu bat argitaratuko dute aurkeztutako lan hoberenen aukeraketa batekin.
- Sariak:
- 1. Saria: Diploma, Jai Alai Jatetxean Dastatzeko Afaria 2 pertsonarentzako eta argitalpenaren 5 ale.
- Bi Accesit finalista: Diploma, nafar produktuen sorta eta argitalpenaren 3 ale.
- Aukeratutako Testuek Egileak: argitalpenaren 2 ale.
- Sarien Epaia eta Ematea: 2021eko martxoaren 3, 19:00etan, Jai Alai Jatetxean (Balbina Valverde kalea 2 – 28002 Madril)
Lehiaketa interesgarri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Imán aldizkariak egindako poesia txinatar garaikidearen bilduma
- Xehetasunak
Gaur Ricardo Díez Pellejerok zuzendutako azken lana elkarbanatzen dugu.
Imán aldizkariaren zazpigarren dossierra da hau, bertan lehen mailako poesia txinatar garaikidearen sorta bikain bat aurkeztuz.
Radina Dimitrovaren lanari esker, hogeitamairu poeta txinatar garaikideren ahotsak bildu dira, horiek guztiak haien obra mende honetan argitaratua dutelarik.
Haien argitalpenen arrakasta zein jasotako sari askorengatik, nazioarte mailan ospe handia duten eta ibilbide entzutetsuak dituzten poetak irakurri daitezke, horietako batzuk Nobel saria irabazteko zorian egonak direlarik ere.
Wuhandik etorri zitzaigun birusa dela eta batzuk Txina laidoztatzen tematuta dauden garai honetan, Ricardo Díez Pellejerok azken lau urtetan zuzendu duen Iman aldizkariak haien ahotsen hoberena ekartzea nahiago izan du, bere poesiarik bikainena edizio zaindu batean. Beste kultura eta letrekin jakingura handiena duten eta gehien ezagutu nahi duten irakurleei poesia txinatar garaikidea hurbiltzea da helburua.
Dossierra esteka honetan honetan deskargatu daiteke.
Ricardo Díez Pellejero, Radina Dimitrova eta Iman aldizkariko lantaldea zoriontzen dugu haien lanagatik, gurekin elkarbanatu izana eskertzen diegu eta bilduma paregabe hau zuen gustukoa izatea espero dugu.
José Ignacio Besgak “El bosque herido” aurkeztu du, arreta ingurumenean jartzen duen poesia liburua
- Xehetasunak
Liburu berezi honetan, poesiak, eta zenbaitetan prosa poetikoak ere, basoaren defentsa sutsua egiteko egitura sortzen dute, bai eta desafio klimatikoaren aurrean ingurumenaren eta bioaniztasunaren gordetzerako egiten duen ekarpen sendoaren defentsa ere.
Eta egileak bioaniztasunarekiko eta ingurumenarekiko duen interesa ez du edukiak bakarrik islatzen, “El bosque herido” liburuaren egile eskubideak Euskadiko Etika Klusterra Fundaziora Bideratuko baitira. Horiekin, José Ignacio Besga bera presidente duen fundazio honek, klima aldaketaren aurkako borrokarako eta ingurumena babesteko jarduerak egingo ditu.
“A la sombra de la palabra”, zazpi egileren esentzia islatzen duen poema bilduma kolektiboa
- Xehetasunak
Gaurkoan “A la sombra de la palabra” aurkezten dugu, egile ugariren artean egindako poema bilduma, Montserrat Sanclodioren hitzaurrearekin, eta bertan Ricardo Fuentes Gómez, Carlos "Launaz", Manuel Molina Reina, Santiago Liberal, Manoli López Álvarez, José Serna Andrés eta Eduardo Luis Díaz Expósito "Zuhaitz" poetek parte hartuz.
Obra hau bere egileetako baten ekimenez sortu zen, poetaren bakardade eta indibidualismoarekin hausteko ideiarekin, haien arteko zubiak eraikiz horrela distantziak txikiagotzeko eta horrek dakartzan esperientziak elkarbanatzeko.
“A la sombra de la palabra” premisa bakarrean oinarritzen da nagusiki: poeta da proposamen bakoitzean arriskatzen dena, baina bere hitzak dira gailentzen direnak, eta hortik bere izenburua. Liburuak ez du ildo nagusirik, sentimenduen esentzia eta poeta bakoitzak aldarrikatzen duenaren borroka islatzen du ordea.
Horrela, ibilbide luzea eta estilo anitzak dituzten zazpi egile elkartu dira poesia kalera eramateko eta egile bakoitzak bere nortasun propioa duen poema bilduma bat sortzeko. Edukiontzia zein edukia, hau da, esaten dena eta nola esaten den kontuz zaintzen duten zazpi egile, aldi berean, gramatika zainduarekin, sinpletasunaren sakontasuna, zailtasunaren xamurtasuna, denuntzia soziala eta sentimentuak orokorrean igortzen saiatuz,hots mina, amodioa, pasioa...
Manoli López Álvarezi EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Montijon jaioa den eta haurtzarotik Bilbon bizi den Manoli López Álvarez idazleari ongietorria ematen diogu Euskadiko Idazleen Elkartera .
2000 urtean Asociación Literaria Escribe-Lee literatura elkarteko kide izaten hasi zen, bertan oso modu aktiboan parte hartuz oraindik, eta bere idazlanak DECIRES aldizkarian argitaratzen hasi zen ere, elkarte horrek sei hilabetean behin argitaratua. Poetalia elkarteko kide da ere.
Poeta eta rapsoda da eta literatura eta deklamazio ikasketak egin ditu Josu Montero eta Iñaki Urrutia bezalako irakasleekin hurrenez hurren.
Poesia errezital ugaritan parte hartu du. Bere poemekin Las Noches de Lupi antologian kolaboratzaile izan da ere, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poema bilduma kolektiboan, “Poesía del Avismo” K2ren astelehen poetikoetan, Poetas en red XXI topaketetan, Centro de Estudios Poéticos erakundeko “Invierno Nevado” poema bilduma kolektiboan eta Noches Poéticas-en “Cadáver Esqueleto” obran.
2013an bere lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen duen errezitazio Lehiaketan. Eta 2015ean "A la Intemperie" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen.
2020an, beste sei egilerekin batera, “A la sombra de la palabra” poema bilduma kolektiboan parte hartu du.
Ongi etorria AEE/EIEra, Manoli!