Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’ II Jardunaldiaren ondorioak

Xehetasunak
24 Iraila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Iraila 2015

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, pasa den larunbatean, irailak 19, Egilearen II Jardunaldia egin zen Bilboko Azkuna Zentroan, argitalpen sektorearekin harremana duten 60 pertsonako bataz bestekoaren parte hartzearekin, bai eta streaming bidez jarraitu zuten beste pertsona kopuruarekin ere.

Idazketa eta argitalpenaren munduaren analisi zabala egiteko eta tartean dauden beste agente guztiek idazketa eta bere argitalpenetik eratorritako aukera eta onurak zehaztu ahal izateko helburuarekin hainbat iritzi eman ziren, hizlarien aldetik bai eta bertaratutako ikuslegoaren aldetik ere. Hemen hizlarien pentsaera ildo bakoitzaren barruan berrikuntza gehien zekartzatenak nabarmentzen ditugu.

Testu osoa

Jorge Urretak ‘¿Quién dijo miedo?’ bere eleberria aurkeztuko du asteartean, irailak 22, Bilbon

Xehetasunak
22 Iraila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Iraila 2015

Jorge Urreta idazle bilbotarrak ‘¿Quién dijo miedo?’ bere eleberria aurkeztuko du asteartean, irailak 22, Bilboko Elkar liburu-dendan. Egileak José Javier Abásolo izango du mahaikide. ‘El año de la hortaliza’-ren arrakastaren ondoren, Urreta “irakurlea harrapatzen duen misterioa eta liburua ixtea galaraziko dion polizia intriga” neurri berean nahasten dituen eleberri honekin dator bueltan, egileak azaltzen duen moduan.

Bere protagonista, Aitor Garmendia, nerabe normal bat da. “Ikaslea, bere lagunekin irteten da, eta harroputza bilbotar zintzoa den legez. Bere adoreagatik eta bere arima ausartegia landu duten apustu arriskutsuengatik da ezaguna. Merkatal zentro berri bat dago hirian eta Aitorrek bere lagunei erakutsi nahi die bere ohiko ‘Nork dio beldurra?’ lelopean bere beste ekintza gogoangarri bat egiteko gai dela. Ez duena espero da inoiz ikusi behar ez zukeen sekretua topatzea”.

Urretarekin topaketa 18,30etan izango da Elkar Liburu-dendan, Licenciado Poza kalea 14, Bilbo.

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldia. Larunbata honetan Bilbon.

Xehetasunak
17 Iraila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Iraila 2015

Imanol Agote: “Liburu digitalak liburutegiek zerbitzu hobea eta merkeagoa eskaintzea ahalbidetzen du”

Xehetasunak
16 Iraila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Iraila 2015

Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendariak AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du larunbat honetan Bilbon. Agotek Elisa Yusterekin batera parte hartuko du aro digital berrian liburutegien inguruko elkarrizketa batetan.

Liburutegiek, Agoteren iritziz “birsortzeko aukera dute ez bakarrik kultura sustatzeko kontsumo praktika pasibo moduan, baizik eta partaidetzarako eta sorkuntzarako ere”. Bere aburuz, liburu digitalak “liburutegiek zerbitzu hobea eta merkeagoa eskaintzea ahalbidetzen du: edozein ordutan sartuz, edozein egunetan, berehala eduki bat eskuratuz eduki fisikoa baino kostu askoz ere baxuagoan”.

Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa

Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.

'Egilea argitalpen mundu berrian' Jardunaldiaren ordutegiak eta programa. Laraunbat honetan Bilbon

Xehetasunak
14 Iraila 2015 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Iraila 2015

Página 111 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio