Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Donostiako Victoria Eugenia antzokiak bi poesia emanaldi hartuko ditu datorren astean

Xehetasunak
02 Iraila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Iraila 2017


Sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta gonbidapenak Euskal Idazleen Elkartearekin (EIE) kontaktuan jarriz lor daitezke

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) Donostia Kulturarekin antolatzen duen urteko programazioaren baitan, datorren irailaren 4 eta 5ean bi poesia emanaldi musikatu egongo dira euskaraz Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan, 19:30etatik aurrera.

Gehiago irakurri: Donostiako Victoria Eugenia antzokiak bi poesia emanaldi hartuko ditu datorren astean

Fernando Marías 2017ko Uruguaiko Aste Beltzean egongo da

Xehetasunak
18 Abuztua 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Abuztua 2017


Ekitaldiak Acción Cultural Españolaren babesa du

Bihar, abuztuak 19 amaituko den Uruguaiko Aste Beltzaren bostgarren edizioan Fernando Marías izango da parte hartuko duen idazle espainiarretako bat. Acción Cultural Españolaren (AC/E) babesari esker, arratsalde honetan idazle bilbotarra Espainiako Kultura Zentroan egongo da Montevideon La muerte de Jack el Destripador monologoarekin, non aldi berean istorioa azaldu eta eraikuntza narratiboaren prozesuari buruz hausnarketa egiten duen.

Gehiago irakurri: Fernando Marías 2017ko Uruguaiko Aste Beltzean egongo da

IV Egilearen Jardunaldiaren egitaraua (Bilbo, 2017/09/15)

Xehetasunak
31 Uztaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 31 Uztaila 2017

 

Lehen mailako Europa eta Latinoamerikako hogei hizlarik argitalpen sektorearen errealitate berriari buruzko euren ikuspegiak azalduko dituzte


Atsegin handiz aurkezten dugu ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren programa, datorren irailaren 15ean egingo dena Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan.     

Jardunaldi honen zergatia    

Liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak orain dela urte batzuetatik hona jasaten ari duen eraldaketaren inguruan argitzen laguntzea da helburua. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa jaso dugu berriro hau posible egiteko.     

Argitalpen sektorea etengabeko eraldaketan dago, geratzeko etorriak diren aldaketekin. Eta bilakaeran jarraituko dute: hor daude irakurketa gailu berriak, salmenta, irakurketa eta banaketa plataforma berriak, sare sozialak, algoritmoen bidezko erosketa erabakien neurketa, autoargitalpena edo booktubers-en fenomenoak. Sektoreak ez du egoera horretara egokitzea eta aldaketa guzti hauek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea beste aukerarik.

Horregatik, jada bere laugarren edizioa egingo duen ekitaldi hau antolatzearen beharra, egileak inguru berrietara hurbiltzen saiatzeko, bitartekari berriak ezagutu ditzaten eta gutxienez zein merkatu berritan lehiatu beharko duten ezagutu dezaten.     

Gure bazkideen presentzia edukitzeaz gain, idazten hasi baino lehen gai hauei buruz informazioa jaso nahi duen oro gonbidatu nahiko genuke. Baita ere argitaratzaileak, literatura agenteak, liburu saltzaileak, banaketa plataformak eta liburuzainak, edo liburu bat jada liburu bat bakarrik ez dela ikasi nahi duen oro, askoz gehiago baita!     

Egitaraua    

Datorren edizioaren inaugurazioa Sam Missinghamen esku egongo da, aditu britainiarra, egileen jagole eta Europan audientzia sortzaile handienetako bat izateagatik ezaguna dena alegia. Bukatzeko autoargitalpen tailer bat emango du Carlos Liévanok, hots gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduraduna. Azken urteko esperientzia positiboa kontutan izanda, Bazkidearen booktuber unea errepikatuko dugu. Egitarauaren gainontzekoa gai ezberdinen gaineko mahainguruak dira eta sektoreko profesional entzutetsuak elkartuko dituzte.
    
Jarraian programazioa xehatuko dugu. Deskargatzeko sakatu hemen.


9:30-10:00   Aurkezpena. María Eugenia Salaverri, AEE/EIE-ko presidenteak irekiko eta aurkeztuko du IV Egilearen Jardunaldia.

    10:00-10:45                                  Inaugurazio hitzaldia Sam Missinghamen eskutik, Lounge Books web plataformako Fundatzailea eta CEO: ‘Non aurkitu zure irakurleak eta nola erakarri’.

11:00-11:45   Mahaingurua: Audioliburua, irakurketa modu berri bat
Partaideak: Pau Centellas, ADALeko presidentea; Maribel Riaza, Storytel-en Argitaletxeekin Harremanen Alorraren Arduraduna; Iria Álvarez, Penguin Random House-n online negozioaren garapen eta Bussiness Inteligence Zuzendaria.
Moderatzailea: Margarita Guerrero, Espainia eta Latinoamerikarako Bookwire-ko zuzendaria.

12:00-13:00   Mahaingurua: Kultura kazetaritzan paper formatuaren etorkizuna
Partaideak: Guillermo Busutil, Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria; César Coca, El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna; Winston Manrique, WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko
Kolaboratzailea.
Moderatzailea: Concha Barrigós, Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia.

 13:15-14:15   Mahaingurua: Aro digitalean liburu azoken erronka
Partaideak: Manuel Gil, Madrileko Liburu Azokako Zuzendaria; Marisol Schulz, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako Zuzendaria (Mexiko); Marifé Boix, Frankfurteko Azokako Presidenteordea; Asier Muniategi, Bilboko Liburu Azokako Zuzendaria.
Moderatzailea: Arantxa Mellado, DataLibri-ko Fundatzaile eta Zuzendaria.

     

14:30-15:45
   
                                               
                                            A t s e d e n a l d i a  /  b a z k a r i a

     
16:00-17:00   Bazkidearen booktuber unea
Partaideak: 
Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Ana Francia, Agustín Mamolar, Nekane González, Agustín Hurtado, José Antonio Martín Acosta, Javier Gil, Gabriel Olamendi, Cristina Romea, Iñaki Sainz de Murieta, Oskar Molina, Aranzazu de Isusi, José Serna y Jorge Urreta.

17:15-18:15   Mahaingurua: Liburu bat argitaratua izateko sekretuak
Partaideak: Juan Casamayor, Páginas de Espumako Argitaratzailea; Gregori Dolz, Alrevés Editorial argitaletxeko Argitaratzailea; Berta Bruna, Literatura Agentea; Núria Ostáriz, Irakurle profesionala.
Moderatzailea: Bernat Ruiz Domènech, liburuaren digitalizazioan aditutako Aholkularia.

     
                                                               
                                                          T a i l e r r a

     

18:30-20:00
 

Autoargitalpena: milioika irakurle daude zure zain
Carlos Liévanoren eskutik, hots gaztelerazko Amazon KDP-ko Manager.
Edukiak:

  1. Amazon eta liburu elektronikoa: Egileentzako eskuragarri dauden zerbitzuak, existitzen diren aukerak eta bere onurak.
  2. KDP-rekin argitaratzen: Argitalpen prozesuaren erakustaldi praktikoa,
    prozesuan jardute hobeak sartuz.
  3. Egileak eta auren esperientzia:  Gonbidatutako bi egilerekin, euren
    literatura esperientziari buruzko eta KDP-rekin izandakoari buruzko
    eztabaida panela.
  4. Galderak eta erantzunak.





 

 

 

 

IV Egilearen Jardunaldian aditu ugarik liburu bat argitaratzerako orduan zein faktore diren erabakigarriak argitzen saiatuko dira

Xehetasunak
28 Uztaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Uztaila 2017


Mahainguruak bi argitaratzaile, literatura agente bat eta irakurle profesional bat elkartuko ditu

‘Liburu bat argitaratua izateko sekretuak’ da mahainguruaren izenburua eta Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) bi argitaratzaile (Juan Casamayor, Páginas de Espumako argitaratzailea eta Gregori Dolz, Alrevés Editorialeko argitaratzailea); literatura agente bat (Berta Bruna); eta irakurle profesional bat (Nuria Ostariz) elkartuko ditu. Bernat Ruiz Domènech liburuaren digitalizazioan aholkulari aditua izango da moderatzailea.

Idazle askok presentzia handia dute sare sozialetan eta batzuetan irakurle komunitateak sortzea lortzen dute argitaletxeek egingo balute baino errazago. Baina egile berri baten lana argitaratzerako orduan beste faktore batzuk edukitzen dira kontutan.

Teknologiak eskaintzen duen informazioak irakurlearen profila hobeto ezagutzea dakar, bai eta liburuaren difusioa eta merkatuaren jokaera, beste aurrerapenen artean. Faktore guzti hauek ere kontutan izan behar dira katalogo baten jarraitasunari buruzko erabakiak hartzerako orduan.

Horri guztiari buruz arituko dira mahainguruan 17:15etatik aurrera datorren irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan.


Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du eta doakoa da, baina tokiak mugaturik daude. Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. epostaren bitartez ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiari buruzko edozein informazio zabaltzeko aukera dago.

 

 

 

Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna mintzagai IV Egilearen Jardunaldian

Xehetasunak
26 Uztaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Uztaila 2017


Aro digitalean kultura komunikabide analogikoen bideragarritasuna analizatuko du mahainguruak

Angelu ezberdinetatik argitalpen sektorearen eraldaketaren gaia jorratzeaz gain eta horrek egileen sormen jarduerari nola eragiten dion, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian (Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbo, 2017/09/15) harremana duten beste gai batzuk aipatuko dira ere. Aro digitalean inprimaturiko kultura edukien etorkizunaren kasua da. Horri helduko dio ‘Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna’ izenburua daraman mahainguruak, 12:00etan izango delarik. César Coca (El Correo egunkariko Zuzendaritzara Atxekia eta Territorios de la Cultura eranskinaren arduraduna), Winston Manrique (WMagazín aldizkariko sortzailea eta zuzendaria eta El País egunkariko kolaboratzailea) eta Guillermo Busutil (Revista Mercurio aldizkariko Zuzendaria). Concha Barrigós-ek (Agencia EFE-ko Kultura eta Ikuskizun Saileko Erredaktore Nagusia) moderatuko du.

Gehiago irakurri: Kultura kazetaritzan paperezko formatuaren etorkizuna mintzagai IV Egilearen Jardunaldian

Página 75 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio