AGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.

Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura-lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.

Urtero egiten da sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea.

DOKUMENTO OSOA