Atseginez iragartzen dizuegu Óscar Ibarretxe de Luis idalea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Abokatua ogibidez eta AEPF-ko kide (Finantza Hezitzaile eta Planifikatzaileen Elkartea bere gaztelaniazko sigletan), Bilbon jaioa eta Basaurin bizi da, eta ipuin eta kontakizun ugariren egile izan da. Azken urteotan jarduera horiekin batera, literaturaren garapena eta formakuntza landu ditu ere.

Orain, bere lehen eleberriarekin letren panoraman azaleratu da: “Las mujeres de Rubén”, gure egunetako bizitzaren deskribapena, bertan determinazioak patuari desafio egiten diolarik eta dirua ere ez da dirudiena. 

“Las mujeres de Rubén” pasa den urriaren 28an aurkeztu zen Basauriko Kultura Gelan. Aurkezpena ETBko noizbehinkako kolaboratzailea den José Luis Almuedok zuzendu zuen eta 90 pertsona inguru bertaratu ziren ekitaldira.

AEE/EIEra ongi etorria ematen diogu Óscarri eta arrakasta handiak opa dizkiogu eleberri honekin eta bere proiektu guztiekin.

 

"Las mujeres de Rubén" eleberriaren sinopsia

Rubenek bere liburuak maite ditu eta ez da patuaz fio. Finantzen magoa da Rubén, eta aberastasuna bere atzetik dabilela iruditu arren, harekin mesfidatia da. Hogeita hamasei urterekin Judith ezagutzen du, bera baino lau urte gazteagoa eta ohikoa ez den edertasuna duena. Judithek patuan sinesmena du, beti ere patua oker ez badago. Bere ustetan, patuak hain eder egin bazuen, hasitakoa amaitu eta bizitza atsegingarri bat oparitu beharra dio. Baina batzuetan hala egin arren, beste batzuetan ez. Hori hala izanik ere, horrelakoa da Judithek sinesten duen patua, bere ikasketak amaitzerakoan ezagutu zuen eta sekretuan mantentzen duen taldeak sinesten duen bera.

Judithen edertasunak Rubén gaindituko du eta bere zalantza profesionalak amaitutzat emango ditu. Baina hilabete gutxi beharko ditu mesfidantza agertzeko, eta harekin batera, Rubenek ahazturik zituela uste zituen ziurgabetasunak ere, inoiz imajinatu ezin zezakeen gauza batekin areagoturik orain.

Misterio eta iruzurren, intriga eta fetitxeen garai batean, Rubenek bere amodioa eta etxe baxu bat eskaini zituen, eta gertatutakoa gertatu arren, etxeak zuria izaten jarraitzen du eta itsaso gainean altxatzen da.