Ikerlari britainiarrak bere presentzia konfirmatu berri du AEE/EIE-k datorren irailaren 16ean antolatu duen egilearen III Jardunaldiaren inaugurazio hitzaldian

‘La maquina de contenido’ bere liburu berria, liburuentzako, komunikabideentzako eta sorkuntza industrientzako panorama teknologiko berriaren funtzionamenduaren ‘biblia’ moduan hartzen da.

Argitalpen sektorean hausnarketarako elkar-puntu moduan finkatua, jardunaldiak nazioarteko profil handiagoa aurkeztuko du bere hirugarren edizioan, Bilbon.

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) gaur iragarri duenez, argitalpen digitalean munduko aditu handienetako batek, Michael Bhaskar alegia, “Egilea argitalpen mundu berrian” III Jardunaldiko inaugurazio hitzaldia egingo du, datorren irailaren 16ean Bilbon egingo delarik. Ikerlari britainiarra, ospe handieneko nazioarteko hitzorduetan ohikoa dena, Espainian egiten duen lehen aldia izango da. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, AEE/EIE-k literatura egileari buruzko bere urteroko jardunaldiaren hirugarren edizioaren xehetasunak zehazten hasi da jada, liburuaren munduan dauden joera berrien behatoki moduan urtez urte finkatu den kultura eta teknologiaren gaineko hausnarketa foroa  alegia.

Michael Bhaskaren hitzaldia, argitalpen industrian Internetek eta teknologiek inauguratu duten aro berrian teoriko garrantzitsuenetako bat bezala nabarmendu den dibulgatzaile, intelektual eta idazlea Bilbora ekartzeko aukera izango da. ‘La maquina de contenido’ bere liburua, iaz Espainian Fonfo de Cultura Económica argitaletxeak argitaratua, liburuentzako, komunikabideentzako eta sorkuntza industrientzako panorama teknologiko berriaren funtzionamenduaren erreferentziazko eskuliburutzat jotzen da.

Bhaskarrek Azkuna Zentroa-La Alhóndigan irekiko du jardunaldia ‘Argitaratzeko modu berrien eta  irakurketa eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialen analisia” izenburua duen ponentzia batekin. Bertan, liburuak eta irakurketak esperimentatzen ari dituen aldaketa sakonei buruz espainiar argitalpen zirkulu askotan nagusi den ohiko pesimismotik urrun dagoen ikuspegia azalduko du.

Aurki, Euskadiko Idazleen Elkarteak konfirmatzeko prest dauden ponente berrien izenak emango ditu aditzera, jardunaldiari nazioarteko itxura emateko ildoan jarraituz. Doako jardunaldia denez, baina toki mugatuarekin, etortzeko interesa duenari aurre-izen emateko gonbita luzatzen dio AEE/EIE-k, hurrengo helbidera e-posta bidaliz:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

 

 

MICHAEL BHASKAR — biografia laburra (@michaelbhaskar)

Michael Bhaskar idazle, ikerlari eta argitaratzaile digitala da. Caneloko sortzaileetako bat da, argitaletxe berri bat alegia. Argitalpenari buruz bai eta komunikabideen etorkizunari, sorkuntza industriei eta egunkari, aldizkari eta blogentzako teknologiaren ekonomiari buruz luze idatzi eta hitz egin du. Mundu osoan zehar hitzaldiak eman, unibertsitateetara eta beste sinposioetara joan ohi da (azken lau urteetan hirurogeita hamar solasaldi baino gehiago eskaini ditu, TEDx hitzaldi bat barne). Bere artikuluak The Guardian, EI FT,  VentureBeat, Wired eta The Daily Telegraph egunkarietan argitaratu edo aipatu dira, bai eta BBC 2, BBCren Munduko Zerbitzuan, BBC Radio 4, NPR eta Bloomberg TV kateetan ere, besteak beste, The Daily Telegraf-eko liburu kritikoa ere izan delarik.

Argitaratzaile digital moduan egin du lan, bai eta ekonomiaren ikerlari bezala ere, liburu kritiko izan eta hainbat Start up sortzeaz gain. Primizia digital sorta bat ekoiztu du; iPhonean lehen liburu elektronikoak barne, lehen Aukera ezazu zeure abentura aplikazioa. Idazle askorekin eta The Economist, New Scientist, National Trust eta Wellcome Trust aldizkari eta erakundeekin egin du lan.

Michaelek Literatura Ingelesean Oxfordeko Unibertsitatearen titulua du, bertan Gibbs Unibertsitate Saria lortuz. Young Creative Council-eko enpresari britainiarra izan da bai eta Frankfurteko Liburuaren Azokako kidea. Argitalpenerako eta beste industrientzako enpresa testuingurua eta kultura testuingurua, teknologia digitalak eraldatzen ari duen modua azaltzen du bere ikerketak. ‘La máquina de contenido’ izena daraman saritutako monografia bat idatzi du (Fondo de Cultura Económica, 2015), argitalpenaren iraganaren, gaur egunaren eta etorkizunaren esplorazio berritzaile akademiko bat. 2016ean, bere liburu berria, Curación: ‘El poder de la selección en un mundo de excesos’, Little Brownek argitaratuko du ekainean.

 

JARDUNALDIA — 3. edizioa

Izenburua: Egilea argitalpen mundu berrian

Lekua: Azkuna Zentroa-La Alhóndiga (Arriquibar plaza, 4. 48010 Bilbao)

Eguna: 2016ko irailaren 16

 

ASOCIACIÓN DE ESCRITORES DE EUSKADI-EUSKADIKO IDAZLEEN ELKARTEA (AEE/EIE),  Interneten

http://www.escritoresdeeuskadi.com/

http://www.facebook.com/Escritores.de.Euskadi

http://twitter.com/AEEEIE