III Egilearen Jardunaldian programatutako mahainguru baten moderatzailea izango da.

Antonio de Marco ebooken kudeaketa eta promozioan estatuko aditurik handienetakoa da. Azkuna Zentroa-La Alhóndigan egongo da datorren irailaren 16an III Egilearen Jardunaldian parte hartzeko. Bertan, plataforma digitalen, zehazki Amazonen, mundu lehiakorrean liburuen promozio kanpaina arrakastatsura daramaten gakoak zeintzuk diren argituko ditu. De Marcok ‘Edizioaren mundura sarbide ezberdinak’ mahaingurua moderatuko du eta Alicia Gonzalez Sterling (Bookbank), Francisco Javier Irazoki eta Fernando Tarancón (Astiberri)  argitaratzaileak hartuko dute parte, 16:00etatik aurrera.

Ibilbide profesionala

Argitalpen kudeatzailea, sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Trade, STM eta Textbooks enpresetan Espainian, bai eta Latinoamerikan eta AEBtan McGraw-Hill Iberoamericana, Grijalbo/Mondadori, Grupo Satillana (Txile eta AEB) enpresetan Zuzendari Nagusi moduan, eta argitalpenarekin, salmentekin eta nazioarteko marketingarekin harremana duten beste ardura batzuk ere Ediciones B eta Harpen Collins argitaletxeetan, argitalpen aholkularia eta Thelibro-n enpresa sortzailea. Ebooken merkatuaren barruan negozio garapenean esperientzia luzea du. Espainian Amazon/Kindle ezartzeko arduraduna izan zen Senior Manager Kindle moduan eta Leer-en presidenteorde moduan. Gaur egun Zuzendari Komertziala eta Edukien Garapenerako Zuzendaria da www.elplacerdelalectura.com –n, irakurle-liburu ratioan komunitate nagusia eta AM Consultores Editorialeseko sozioa, non egile ezberdinei aholkularitza eskaintzen dien bere plataforma digitaletan autoargitaratze proiektuetan.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesari esker, literatura egileari buruzko gure urteroko jardunaldiaren hirugarren ediziorako prestaketak oso aurreratuak ditugu. Hau, liburuaren munduan joera berrien behatoki moduan urtez urtez finkatzen ari den hausnarketa kultural eta teknologikorako foroa bilakatu da. Ekimen honekin aurten geure buruari markatu diogun erronka bere nazioarteko izaera handitzea da. Horregatik daude Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart gure gonbidatuen artean.

Aurki, Euskadiko Idazleen Elkartetik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian bere partehartzea konfirmatzeko zorian dauden hizlari berriak emango ditugu aditzera. Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.