Gasteizen poesia hedatzea da ‘Poetak Maiatzean’ III. Nazioarteko Poesia-Jaialdiaren helburua eta hiriaren esku-hartzearekin eraikiko da. Hilabete osoan zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikus poesiaren erakustaldia, irakurketa herrikoiak, poesia eta sukaldaritza... antolatu dira.

Elisa Rueda idazleak zuzendutako jaialdia honetan, tokiko eta gonbidatutako poetek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek, dantzariek,... esku hartuko dute eta guztiei esker, hitzak poesia bilakatuko dira.

AEE/EIE, beste behin, jaialdiaren antolakuntzaren kolaboratzailea da; oraingoan, 2014ko ‘Juan Carlos Eguillor’ Ikus Poesia Sarian hautatutako lanekin osatutako erakusketa eskainiko du.  Erakusketa maiatzaren 11an zabalduko da, arratsaldeko 20:00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

JAIALDIAREN EGITARAUA