Abenduaren 18an Bilbon aurkeztuko da José Serna Andrésen 'Otras palabras-Beste hitz batzuk' (ArteActivo Argitalpenak) liburuaren edizio elebiduna. Euskararako bertsioa David Tijero Osoriok itzuli du. Testua irakurketa poetiko bat da, ebanjelioak dituelarik testuinguru, garai ororekin konprometitutako irudikaria osatzeko gaurkotasuneko gaiak erabiltzen dituelarik.

Aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 19,00etan izanen da, San Pablo liburu-dendan, Mazarredo Zumardiaren 3. zenbakian.  Egileekin batera, Sebastián García eta Roberto Lastre (argitaratzailea) egongo dira. Joseba Bakaikoak testuak irakurriko ditu eta horiek musikaz lagunduko ditu Salva Salazarrek.