Ostegunean, apirilaren 16an, Bilbon Antonio Mauraren 'Cartografía literaria de Brasil' liburua aurkeztuko da. Ekitaldia, Bilbotar Elkarteak, Bilbon dagoen Brasilgo Kontsulatuak, Euskadiko Idazleen Elkarteak, Ediciones Ambulantes delakoa keta Hispaniar - Brasildar Kultur Fundazioak antolatu dute.

Horretan, idazleaz gainera, Bilbon Brasilgo Kontsula den Tomás Gonzálezek eta literatura kritikoa den Elena Sierrak hartuko dute parte. Aurkezpena arratsaldeko 19.30ean izango da, Bilbotar Elkartean (Nafarroa Kalea, 1).

Antonio Maura brasildar sormen literarioa mapan jartzen hamarkadak eman ditu.  Hitzaldi eta mintegietarako sortutako bere testuak, askotan ere idazle brasildarrak Espainiara bisitan etortzen direnerako eginak –berak egin ohi die harrera- bilduma sakon eta sutsu honetan jaso izan dira, bera bezalako analista maitemindu batek soilik sina dezakeen argitalpenean. Brasil irakurtzeko modu ugari dago; hau, Antonio Mauraren tankera da, XX. Mendea laburtzeko egin duen aukeraketa txukuna.