Alrevés argitaletxeak Gonzalo Garridoren El patio inglés eleberriaren bigarren edizioa eman berri du argitara, eleberria aurkeztu zenetik hilabetea bete den honetan.  Arrakasta hau kritika eta irakurleen artean izan duen harrera onaren emaitza da, izan ere, dioten bezala, eleberri “sinesgarria, adimentsua eta ederra” baita.

'Las flores de Baudelaire' liburuaren idazleak, oraingoan arreta oso jarri du senitartekoen arteko liskarretan, zenbait gizarte planteamendu injustuetan, norberaren patua onartzeko zailtasunean.

Garridok berak azaldu bezala, bere eleberria “laurogeigarren hamarkadako maila ertaineko familia baten istorioa da, aita eta seme baten arteko harremana ardatz. Euskadin kokatzen da, oso garai intentsuan, politikoki, ekonomikoki zein sozialki”