María Eugenia Salaverrik Elvira Lindoren azken liburua aurkeztuko du Bilbo, ‘Noches sin dormir’
- Xehetasunak
Ostegunean, otsailak 25, 19:00etan Azkuna Zentroko Auditoriumean (Bilboko Alhondegi Kultura Zentroa), ‘Noches sin dormir’ aurkeztuko da, Elvida Lindok New Yorken pasa zuen azken neguko egunkaria.
Egileak Maria Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du, hilabetero Azkuna Zentroan egiten direnak, literatura berritasunak haien egileen eskutik jendarteari hurbiltzeko.
'Noches sin dormir' –ek idazlearen hausnarketak urteetan zehar New Yorken egin zituen argazkiekin laguntzen ditu. Bere orrialdeetan islatzen den hiriak paisaia eta herritartasun gogorrak agertzen ditu bai eta ohi ematen zaion glamourrik gabekoa.
Gaur Zaragozan Mª José Mielgoren ‘Corazón ardido’ liburua aurkeztuko da
- Xehetasunak
María José Mielgo Busturiaren 'Corazón ardido' poema liburua Zaragozan aurkeztuko da gaur. Hitzordua 18.30etan da Central liburu dendan, Corona de Aragón kalea 40.
Elvira Ardalani Texas-Pan American Unibertsitateko, AEB, Literatura eta Literatur-Sorkuntzarako irakasle, idazle eta poetak ‘Corazón ardido’ liburuari buruz zera dio: “egileak antologia honetan bere hasieratik gaurko egunerainoko ibilbidea aurkezten digu. Eraldaketa lirikoa antzematen da, ‘oihartzun poetikoek’ barrera eta negarra, amodioa eta desamodioa, gizakien hurbiltasuna eta urruntasuna, denboraren iragatea… bezalako sentimendu hain antagonikoen aurrean axolagabe uzten ez dutelarik. Irakurlea, obran konstante bat diren betiko galdera metafisikoekin egingo du topo: nondik gatoz?, nortzuk gara?, zer nahi dugu?, kontzientziak burkoan pisatzen al du?...
María Jesús Lezak ‘Recuerdos del Norte’ bere kontaketa liburua aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak
Aurkezpena otsailaren 25ean izango da, ostegunez, Donostiako FNAC-en (Urbieta kalea 9) 19:00etan. Aurkezpena Manuela Ipiñaren eskutik izango da eta Angel Marcok egingo du irakurketa, Begoña Agirre eta Neli Agirre musikaz arduratuko direlarik.
Liburuaren hitzaurrean Montserrat Canok dioen bezala,'Recuerdo del Norte' liburuak "izateari buruzko ikuspegi mamitsua ematen digu, alde ilunak aintzat hartuta ere, gizaki bakoitzaren egoeraren alderik poetikoena erakusten digu, pozak eta tristurak, itxaropena eta desilusioa edertasunez jantziz. Literatura, azken batez, literatura benetakoa eta zintzoa. Literatura bere zentzurik zabalenean eta borobilenean: gezurren bat o beste baliatu, egi borobilak esateko". Hitzaurrea osorik / Deskargatu lehen kapituluak
Libros.com argitaletxeak Jorge Urreta-ren eleberri berria argitaratuko du
- Xehetasunak
Libros.com argitaletxe espainiarra izango da ‘Venganza’ argitaratu eta banatzeko arduraduna, Jorge Urreta bilbotarraren eleberri berria alegia, horretarako crowdfunding kanpaina bat egingo delarik lehen edizioa finantzatzeko.
Babesak jasotzeko kanpaina otsailaren 22an, astelehena, hasiko da, une horretan obra honen ‘mezenas’ izan nahi dutenei diru laguntzak eskatzen hasiko direlarik. Ordurarte, interesaturik dagoen edonor hilabete bereko 15 eta 21 egunen artean apuntatu daiteke, horrek, hogeita hamar egunez luzatuko den kanpainaren lehen egunetan, deskontu kupoi bat lortzeko eskubidea emango diolarik. Interesa dutenek Paypal, kreditu txartel edo banku-transferentzia bidez helaraz ditzakete bere aportazioak. Aportazioak sari bat irabazteko eskubidea emango du, gutxieneko saria liburuaren eBook edizioaren kopia bat jasotzea delarik.
Gehiago irakurri: Libros.com argitaletxeak Jorge Urreta-ren eleberri berria argitaratuko du
Luisa Etxenike eta Gustavo A. Schwartzen ‘La entrevista’ liburuaren aurkezpena Otsailaren 19an Donostian
- Xehetasunak
El Gallo de Orok argitaratutako lana, bere karreraren gailurrean dagoen zientzialari ospetsuaren eta zientzia kazetari probokatzaile baten arteko elkarretaratze moduan planteatzen da. Gaurkotasun handiko gaien inguruko eztabaida sutsu baten moduan eraikitzen da, hala nola ikerketa zientifikoaren balioa eta ardura, eta bere harremana gizartearekin eta bizitza publikoarekin.
Ekitaldiak Donostian izango da otsailaren 19an, ostirala, 19:30etan San Telmo Museoan. Luisa Etxenikek ‘La entrevista/The interview’ aurkeztuko du, Gustavo A. Schwartz fisikoarekin idatzi duen zientzia gaidun antzezlana,