"¿Tú me ves?", Gemma Herreroren saila
- Xehetasunak
2019ko Bilboko Liburuaren Azokan egongo da gurekin
Gemma Herrero idazle bizkaitarra gurean egongo da ekainaren 2an, igandearekin, Bilboko Liburuaren Azokan. Gure 18. standean aurkituko duzu bere liburuaren aleak sinatzen 17 eta 21 ordu bitartean, bai eta beldurra eta hiri-fantasia nahasten dituen “¿Tú me ves?” saila modu berezian ezagutarazten.
Sebastián Urosen "El signo de los borregos"
- Xehetasunak
Idazle gipuzkoarraren lehen eleberria da eta 2019ko Bilboko Liburuaren Azokan sinatuko ditu
El signo de los borregos (Círculo Rojo, 2018) Sebastián Uros egile gizpuzkoarraren lehen eleberria da. Amazonen eta Espainia osoko liburu dendetan dago salgai eta Mario Vargas Llosa Katedra Literatura Sariaren Lehiaketara aurkeztu da.
Ekainaren 1ean, larunbatez, Sebastián Bilboko Liburuaren Azokako AEE/EIE-ren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatuz 17etatik 21era bitartean.
Gehiago irakurri: Sebastián Urosen "El signo de los borregos"
AEE/EIE-k Bilboko Liburuaren Azokaren 49. edizioan parte hartuko du
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak espazio propioa edukiko du BLA49an, bere bazkideen argitalpen nobedadeen banaketa eta aleen sinatzea bertan egingo direlarik
2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 9ra, Bilboko Liburu Azokaren edizio berria egingo da Bilboko Areatzan, Bizkaiko hiriburuko liburuaren eta irakurketaren festa handia alegia.
Gehiago irakurri: AEE/EIE-k Bilboko Liburuaren Azokaren 49. edizioan parte hartuko du
Enrique Arias Beaskoetxeak bere poema bilduma berria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Un mundo, una atmósfera liburua Cámara Liburu dendan aurkeztuko da datorren ekainaren 12an
Literaturan espezializaturiko medio ezberdinetan poema bilduma ugari argitaratu ondoren, bai eta plazaratutako bere bi liburuen ondoren, Enrique Arias Beaskoetxea idazle bilbotarrak poema bilduma berri bat argitaratu du ediciones Ruser argitaletxearekin.
Un mundo, una atmósfera, datorren asteazkenean, ekaiak 12, aurkeztuko da 19:30etan Bilboko Cámara Liburu dendan (Euskalduna Kalea, 6), Imanol Zubero soziologoa eta unibertsitateko irakaslea lagun edukiko duen ekitaldi batean.
Gehiago irakurri: Enrique Arias Beaskoetxeak bere poema bilduma berria aurkeztuko du Bilbon
Juan Manuel Uríaren azken lana aforismo liburu bat da
- Xehetasunak
Egileak poesia definitzea du helburu obra honekin
Juan Manuel Uríak La ciencia de lo inútil sartu berri du Trea Argitaletxeko katalogoan, ‘Poética’ trilogiaren lehen zatia izango dena alegia, bertan fenomeno poetikoa ikertuz eta La belleza fragmentada liburuarekin osatuko delarik poema bilduma alde batetik, eta zeharo piktorikoa izango den hirugarren zati batekin beste aldetik, azken hau izenbururik gabekoa oraindik.
Gehiago irakurri: Juan Manuel Uríaren azken lana aforismo liburu bat da