Bihar "El refugio de las mariposas" plazaratuko da, Xabier Gutiérrezen noir gastronomikoko sagaren azken alea, Editorial Destino (Grupo Planeta) argitaletxearen eskutik.

Lehenik Elena Castaño moda diseinatzailea izan zen, Cristian ikaslearekin batera, ondoren Esperanza Moreno enologoa, Roberto kamerariarekin batera, bere hirugarren eleberriarekin Ferdinand Cubillo kritikari gastronomikoa izan zen, eta argitaratua duen azken liburuan, “De entre el humo”, catering enpresa bateko langile bat. Orain, “El refugio de las Mariposas” eleberriarekin, Xabier Gutiérrezek misterio eta suspensezko ibilbide bat kontatzen du, Tenako Ibarrak ezkutatzen dituen leku eta txoko batzuetan barna, hots Sabiñánigo, Biescas, Tramacastilla, Escarrilla, Panticosa eta Formigal, emakume baten arrastoak jarraituz. 

Eleberria, bere protagonistak bezala, Tenako Ibarrean barneratzen da, leku eta txoko misteriotsuak aurkituz. Bere irakurleak harrapatuko dituen eleberria.

Obra berria bi maila ditu: bere kanpoko azala suspensea, misterioa, entretenimendua, Afrikako erritual magikoak, Tenako Ibarreko leku menditsu ikusgarriak eta noir gastronomikoko dosi neurtuak. Dena beltza eta ironikoaren erdibidean dagoen umorearekin gatzpipertua. Liburuaren barrualdea, kontakizunean zehar modu mailakatuan garatzen diren bi kontzeptutan, galdera askorekin, murgiltzen da; zoria eta erlijioa. Biak hitzak modelatuz doaz azkeneko ekuazioa eratu arte, hori ebazteko arduradunak haiek beraiek izatea utziz.

Aurkezpenak:

Oraingo honetarako, Xabierrek bere pertsonaien bidaietako batzuk berrikustea erabaki du, nazio mailako aurkezpena Ibar horretan eginez, aurkezpen ekitaldiak Biescas, Panticosa eta Barbastron egingo direlarik, hiru tokiek bere eleberrian, arrazoi ezberdinengatik, protagonismoa dutelarik. Aurkezpen hori urriaren 21, 22 eta 23an egingo da. Honakoa da aurkezpenen agenda:

Ostirala, urriak 21:

  • 11:30. Harrera eta aurkezpena Bodega Enaten (Barbastro).
  • 19:00. Liburuaren aurkezpena Pablo Neruda Kultura Etxean, Biescasen (Liburu sinatzea).
  • 21:15. Afari literarioa Panticosako  Bainuetxeko Jatetxean, egilea bertan egongo delarik.

Larunbata, urriak 22:

  • 11:00. Udazkeneko Azokaren inaugurazioa Biescasen.
  • 17:30etik 19:30era. Liburuen salmenta eta aleen sinatzea Azokako standean.

Igandea, urriak 23:

  • 12:30etik 13:30era. Liburuen salmenta eta aleen sinatzea Biescaseko Udazkeneko Azokako standean.
  • 15:00. Bazkari literarioa Casa Belion (Panticosako Kanpingeko Jatetxea), egilea bertan egongo delarik.

Egingo diren bazkari eta afarietan, parada honetarako bereziki diseinaturiko menuak eskainiko dira, liburuan agertzen diren eta bere protagonistek dastatzen dituzte plater eta ardo batzuk mahaira ekarriz. Chefak: Xabier Camprubi (Balneario Panticosa) eta Antonio Fajarnés (Restaurante Casa Belio).

 

"El refugio de las mariposas" eleberriaren sinopsia:

Aragoi. Ekialdeko Pirinioak. Tenako Ibarra. Pantikosako Bainuetxea.

Ruandako abeslari baten suizidioa, inguruetako hotel batean bostgarren solairuan zuen logelatik bere burua bota ondoren, erabateko misterioa da. Valeria ezkutuko istorio bat zuen emakumea zen. Inork ez zituen hori egiteko ezkutatzen zituen arrazoiak ezagutzen.

Toki horretan bertan bigarren emakume baten hilketak Valeriaren existentzia korapilatzen du. Bai eta bere heriotza ere.

Mendian galdutako eta Infernuko Tontorrek inguratutako hotel baten ezkutuko kontuak bere bizitzaren azken etapako zati ziren.

Bertan dauden guztiak Valeriaren itzalaren gatibu dira.

Ruandatik Aragoiko ibarreraino gurutzatzen duen suspense kontakizun bat. Denboran galdutako pertsona baten intriga. Egiak gurutzatua. Biziraupenagatik adorez eta nekaezintasunez betea. Erronka beldurgarrienei aurre egiteko gai den borrokalaria. Bere bizitza propioa eta bere heriotza ere ziren bere desafioa. Emakume honek egingo ditu magiaren erritual ezkutuen gaineko apaiz ikusezinaren lanak.

Ura bezain gardena de istorioa. Elurra bezain opakoa.

‘El refugio de las mariposas’ eleberriaren gaineko hausnarketak

Nyagataren (Ruanda) jaiotzen den eta Panticosan (Espainia) hiltzen den existentzia ibai baten moduan igarotzen ditu bere gorabeherak Valeriak. Paris, Madril, Niza dira zoriak bere erabaki kapritxosoaren mende uzten dituen kasualitateak.

Ingurune idiliko bat, Pirinioak – Huesca – Tenako Ibarra – Biescas – Panticosa, eszena eta mendi liluragarriak. Aintzira magikoak, eleberria inguratzen duten elurrezko mantuak.

Beroaren eta elurraren artean mugitzen den ipuin magikoa. Bere heriotzarekin hasten den Valeriaren bizitzari buruzko metafora bat. Nor zen bera eta zergatik hartu zuen bere bizitza kentzeko erabakia. Aspaldiko erritual baten misterioa eta guztietan iragarrezinena den aldaerarekin egin beharra dagoena. Zoriarekin.

Erlijioari buruzko eta giza adimenarengan duen botere ukaezinari buruzko hausnarketa bat.

Bere baitan bizitzen jakin zuen pertsona bati buruzko parabola bat. Bere inguruaren zati bat indarkeria gupidagabearen pertsonalizazio hotza da. Gainontzeko pertsonaiak haien beraien baitan galdurik dabiltza, ibilbide finkorik gabe, kausarik gabeko jainkoak gurtzen, errepidea amaitzen den tokian gorderik, ihes egiteko bide gehiagorik ez dagoen toki zehatzean. Inguratzen dituzten mendien zirkua espetxe baten hormak dira eta hotela, presondegi baten patioa, bertan, haien bizitza propioen preso direnak, norabiderik gabe dabiltzalarik.

Baina eleberria suspensez, misterioz eta ironia eta umore beltzeko dosi handiz josirik dago ere. Entretenimendua da, mugako egoerak, eta nola ez, janariak tramako beste pertsonaia baten maila hartzen duen noir gastronomikoa. Honako honetan, are eta sakonagoa, elikadura hori hotel baten barrualdean gertatzen baita.