Eva M. Soler e Idoia Amoren obra berria dugu: "Querido Murphy: ¡Déjame en paz!". Obra paperean zein digitalean dago eskuragarri.

Bigarren aldiz jarraian, Mediaset taldearen Mil Palabras & + Woman zigiluak Eva eta Idoiaren obra bat argitaratu du, "Sin lluvia no hay arcoíris" lanarekin jada egin zuen moduan.

“Querido Murphy: ¡Déjame en paz!” eleberri dibertigarria da eta, bere idazleen hitzetan, “karmaren lege ospetsuaren bertsiorik freskoena, gaiztoena eta apasionatuena da”.

Zorionak eman nahi dizkiegu Eva M. Soler eta Idoia Amori nobedade honengatik eta poz handiak ekartzea opa diegu.

“Querido Murphy: ¡Déjame en paz!” eleberriaren sinopsia

Murphyren aurka bazoaz, agian ez zara onik aterako.

Charisma Carmichaelek ezin dio bizitzari gehiago eskatu: dirua du, merezi ez duen familia, erdiguneko tokirik onenean dagoen apartamentu bat eta lana argitaletxe batean. Berekoia eta alferra da, eta ez du uste ezer oker atera dakiokeenik… Murphy beraren bisita jasotzen duen arte. Bai, «Murphyren Legearen» Murphy bera hain zuen ere, unibertsoaren oreka karmikoaren ardura duena. Eta Charismak alarma guztiak saltarazi ditu bere jokabidearekin.

Murphyk ez du bakean utziko bere bizitza orekatu arte, baina Charisma ez dago gauzak erraz jartzeko prest: ongi etorriak karmaz, gaiztakeriaz, istripu batzuez eta amodio pixka batez jositako eta munduko protagonistarik jasanezinena duen istorio batera.