Atseginez iragartzen dizuegu Julián Borao poeta bilbotarra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan Lizentziaduna da, irakasle lanetan aritu da 40 urte baino gehiagotan zehar, horietatik 18 Hezkuntza Ministerioak atzerrian dituen hezkuntzarako plazetan.
Aldizkari ugaritan kolaborazioak egin ditu (Kantil, Zurgai, Ámbito, Alkaid, Oceanum edo Gure zurgaia). Hogei antologia poetiko baino gehiagotan parte hartu du: berrienak Poemas sin primavera (Totanako Udala, 2021) Embarcados II (Huelva, 2021) eta Voces del Extremo Bilbao 2021 (Amargord). “Voces del Nervión” (Vitruvio argitaletxea, 2018) Bilboko 14 poeten antologian sartu zuten ere.
Las noches de LUPI en Bilbao (LUPI, 2014) antologia koordinatu, aukeratu eta zuzendu du, bere hitzaurrea ere egin duelarik, bai eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen kontakizun eta poemen antologia ere, haiekin Cuando escribo soy feliz (A fortiori, 2017) izenburuko sormenezko idazketa tailer bat egin ondoren.
Asier Trigueroren Hijos del amanecer eleberriari (Hades argitaletxea, 2011) hitzaurrea jarri dio, bai eta hainbat olerki bildumari ere, besteak beste Gonzalo Otamendiren 36 olas..., con resaca (Turandot argitaletxea, 2013), Monika Nuderen Déjame entrar (Amargord argitaletxea, 2015), Gonzalo Otamendiren 63 poemas..., a ciegas (Literarte argitaletxea, 2016) eta Luis Orozen Otras formas de silbar al miedo (Vitruvio, 2017).
Juntos por un sueño antologian haurrentzako ipuin bat argitaratu du (Tierra de nubes argitaletxea, 2015).
2010ean, Óscar Alberdi (1966-2011) poetarekin batera, Bilboko Noches Poéticas sortu zuen, taberna eta lokaletan garatzen den ekitaldi poetiko musikala alegia, poesia hedatzeko helburuarekin egina, bai eta poeta eta musikagile ezberdinen obra aurkezteko ere, egile berriak ezagutarazteko eta jendea elkartzeko ohitura duen tokietan poesia gune bat garatzeko. Noches Poéticas Elkarte Artistiko Kulturalaren presidentea da, 2012an sortua, eta Noches Poeticas de Bilbao Poesia Lehiaketako epaimahaikidea izan da ere, lehiaketak 2015etik hona bost edizio daramatzalarik eta irabazten duen olerki bilduma Vitruvio argitaletxeak plazaratzen duelarik.
Ekitaldi poetikoetan eta aurkezpen literarioetan kolaboratu ohi du. Bi urtetan zehar “La cámara poetica” koordinatu eta aurkeztu zuen Bilboko Cámara liburu dendan. 2009-2010 bitartean poesia programa bat aurkeztu zuen ere Herri Irratiko El club de los sentidos saioan.
Poesia topaketa ugaritan parte hartu du.
Bere olerkietako batzuk Antonio Román, José Ignacio Maestre eta Sensi Falán kantautoree musikatu dituzte. Txo Braceras kantautorearen “Donde comienzan los sueños” diskan parte hartu du ere, abestietako baten hasieran agertzen den olerki batekin.
Cuestión de suerte (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2015) bakarka argitaratu du, Katy Parra poetaren hitzaurrearekin; Días pares e impares (LUPI, Sestao, 2016), Marwan poeta eta kantautorearen hitzaurrearekin; Todo pasa por algo (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2017), José Elgarresta poetaren hitzaurrearekin, eta Hasta aquí hemos llegado (Poesía tatoo, Vitruvio, 2019).
Ongi etorria AEE/EIEra, Julián!