Atseginez iragartzen dizuegu Ignacio Sopo Sierra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Elgoibarren (Gipuzkoa) jaioa eta bertako bizilaguna, interes handia agertu du beti historia, arkeologia, musika eta idazketaren inguruan, nahiz eta urtetan zehar bere jarduera landa turismoan bideratu duen. Azkenaldian, Euskadira bueltan, bere pasio handiei biziki heldu die berriro.
Lan horren fruitu bere lehen eleberria agertu da, "Cerdos, Ion y el infierno de Patxi"; gaur egun bere promozioan dabilelarik eta hemen aurkezteko aprobetxatuko dugularik ere.
Hunkigarria, kutuna, sentibera, biolentoa... asko dira eleberri beltz honi jar diezazkiogun kalifikatzaileak. Istorio bizi honetan egilea bere protagonistaren azalean sartzen da Ionen esperientziak, abenturak eta zoritxarrak kontatzeko. Ion maldan behera dabilen idazlea da eta, bere argitaletxeak aginduta, bere bizitzaren obra idazteko erabakia hartzen du. Euskadi sakonean kokatua eta gatazkaz jositako garai batean, hein batean sinbolikoa den traman murgilduko da irakurlea, bi istorio paralelorekin, izendatzaile komun batekin, «zoria», eta mezu berdin batekin «neurrigabeko indarkeriak eragiten diten ondorioak».
Obrak hasieratik harrapatzen du irakurlea. Irakurketa erraza, entretenitua, dinamikoa du, bira oso interesgarriak eskainiz. Obra berean bi istorio paralelo dira; hotz uzten ez duten bi istorio dira; bizitza kontatzen duten bi istorio, oraindik gertukoa den iragan batena, gaur egungo gizartean puri-purian dauden egoerekin.
Gaur egun, Ignacio Sopo Sierra bere egileak eleberri honen zinema gidoian lanean dihardu, zineman ikusi ahal izateko ilusioarekin. Aurtengo amaieran argitaratzea espero duen bere bigarren eleberrian lanean ari da ere.
AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignaciori eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin, zinema gidoi horrekin eta eta sormen prozesuan dagoen bere bigarren eleberriarekin.
"Cerdos, Ion y el infierno de Patxi" eleberriaren sinopsia
«Laurogeiko hamarkadan Euskal Herrian bizitzea setio-egoeran bizitzea bezalakoa zela esaten zuten askok, hura gerra baten modukoa zela... “Beirut bezala”, egunero tiroka eta kaleetatik gorpuak jasotzen. Penintsulako askok lurralde hauetan opor egun batzuk pasatzeko beldurra zuten ere, su-gurutzatu batek harrapatuko zituenaren beldur. Bertan gazteria osoa alderdi abertzaleren batekin loturik zegoela esaten zen ere... Espainiari buruz ezer jakin nahi ez duten alderdi horiek. Sasijakitun baten elkarrizketa oroitzen dut, hala zioen: “(...) eta gero besteak daude, politikari buruz ezer jakin nahi ez dutenak, egun osoa drogatzen ematen duten ganoragabe banda bat”. Ze ergelkeria! Batzuek guri gaizkile dogma egozten tematurik daude.
Ni mendi hegalean zegoen zelai berdez jositako haran eder bateko baserri batean jaio nintzen; ardiek, behi autoktonoek eta Pottoka zaldiek belar goxoarekin isilik elikatzen ziren tokian; existitzen den soinu bakarra lepotik daramatzaten zintzarrien tolonak diren tokian; iturburuetako ur gardena mendi goietatik pago, pinu eta haritzen artean kuadrorik ederra marrazten jaisten den tokian. Eta bertako jendea...? Jende noblea: benetakoak, borrokalariak, langileak; beti esan da, “lagun euskaldun bat bizitza guztirako laguna da”. Zergatik ez da gauza onei buruz hitz egiten?».
Eleberria erosteko estekak:
https://libros.cc/Cerdos-Ion-y-el-infierno-de-Patxi.htm?isbn=9788411157896
https://www.elcorteingles.es/libros/A42531168-cerdos-ion-y-el-infierno-de-patxi-tapa-blanda/