Aimar Rollán idazleak, datorren urriaren 10, 11 eta 12an New Yorken burutuko den 8garren Liburu Azoka Hispano/Latinoan hartuko du parte. Azoka horretan,  La Ovejita Ebooks-ekin elkarlanean argitaratutako  'El uno sin segundo' izenburuko bere liburu berria aurkeztuko du.

Bertan ere argitaletxeko zuzendaria den Juan Navidad egongo da.
'El uno sin segundo' bizitzaren oinarrizko kontuen inguruko saiakera filosofikoa da. 30 gai ezberdin jorratzen ditu, besteak beste, osasuna, zoriontasuna, maitasuna, sufrimendua, existentzia bera edota heriotza dituelarik mintzagai. "Oro bat oso modu laburrean jorratuak, teknizismo handirik gabe, izan ere publiko guztiei zuzendutako lana baita, bizitzaren filosofiara sarrera gisa”, azaltzen du idazleak.

Rollánek gaineratu bezala, "lan honetan irakurleak ez du baieztapen handirik topatuko, ez eta erantzun zehatzak; bertan ez du topatuko ez dogmarik ezta doktrinarik ere. Soil soilik nire pentsamendua topatuko du, irakurlearen barrenak astintzeko asmoarekin, norberak gero kuestionatuko duelakoan nortzuk garen, nondik gatozen eta norantz goazen”.

 

Liburuaren aurrerapena eskaintzen duen bideoa.

New Yorkeko 8. Liburu Azoka Hispano/Latinoaren inguruko informazioa.