Eskuragarri dago AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren lan garaile eta hautatuen katalogoa. Euskadiko Idazleen Elkarteko lehendakari María Eugenia Salaverriren hitzaurrearekin, katalogoak lan garailea, bi accesitak eta sariketara aurkeztu ziren 119 piezen artetik epaimahaiak hautatutako beste 20 lan agertzen ditu.

Juan Carlos Eguillor IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean ireki da (Ramon de la Sota kaia 1) urriaren 30etik azaroaren 15era arte. Inaugurazioa 19,30etan izango da.

ERAKUSKETAREN KATALOGOA