‘Juan Carlos Eguillor’ IV. Nazioarteko Ikus Poesia Saria irabazi duten díez +zeíd anaiekin elkarrizketa’

Javier eta José Luis Díez anaiek, euren lanak díez+zeíd deituraz sinatzen dituztenek, irabazi dute Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen Ikus Poesia Saria. Elssie Ansareo, Mikel Jaúregui eta Óscar Sotillosek osatutako epaimahaiak ‘Controversia’ lana hautatu du, aurkeztu diren 119 lanen artetik hoberena delakoan.

Industria diseinuan aritzearekin batera ikus poemak sortzen dituzte, beraiek azaldu bezala, “objektuen inguruko buruetatik abiatuta”. Euren burua artistatzat izendatzea ez dute maite eta miresmena dute Chema Madoz eta Brossa bezalako ikus poesia sortzaileengan. Javier Díezek  AEE/EIE webgunerako egindako elkarrizketa honetan ikus poesiaren inguruko bere iritzia eman dugu; besteak beste, azaltzen digu haren aburuz ikus poesiak “irudi motelak lasaitasunez eta sakonki disfrutatzeko aukera ematen digu”.

ELKARRIZKETA OSOA